Borgoinako dukerria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Borgoinako dukerria
Ducatus Burgundiae

843 – 1477
Dukerria
Ancient Flag of Burgundy.svg Blason fr Bourgogne.svg
Karte Haus Burgund 4 EN.png
Verdungo Hitzarmena 843
Nancyko gudua 1477
Hiriburua Dijon (baita Brujas eta Gante)
Hizkuntza(k) Latin
Oïl hizkuntzak, Nederlandera
<< Aurrekoa
Flag of None.svg Karolingiar Inperioa
Ondorengoak >>
Frantziako Erresuma Pavillon royal de France.svg
Habsburgotarren Herbehereak Flag - Low Countries - XVth Century.png

Borgoinako dukerria Erdi Aroko Europako erakunderik nagusienetariko bat izan zen, 880 eta 1482 artean burujabea izan zena. Dukearen feudoak egungo Borgoina ez ezik Herbehereetako zati bat ere bazuen. Nahiz eta de iure Frantziako erregeen basailu izan, dukeek bere politika mantentzen zuten.

Jatorrizko leinua 1026an Oto Gilen dukearekin batera desagertu zen. Hala ere, Henrike I.a Frantziakoak 1016an dukerria jadanik okupatuta dauka eta bere anaia zen Robertori eman zion, Kapeto leinua hasiz. Leinu honetakoa zen Alfontso Enrikez, Portugalgo lehendabiziko erregea izango zena. Azken kapetiarra Filipe Rouvreskoa izan zen, 1361ean izurriteak hilda. Berriro Frantziako koroara pasa eta Joanes II.a Frantziakoak Filipe bere semeari eman zion. Filipek Margarita III.a Flandriakoa ezkondu zuenean, dukerriak Flandriako konderria, Artois, Nevers, Rethel eta Brabante eta Linburgoko konderriekin bat egin zuen.

Azken Borgoinako duke burujabea Maria Valoiskoa izan zen. Honek Maximiliano I.a Austriakoa ezkondu zuenean, bere bigarren semeak konderria izango zuela erabaki zuen. Tamalez bigarren semea izan baino lehen eta dukerria Frantziako koroapean geratu zen, Herbehereak Habsburgo leinuarenak izanik.



Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak