Zortzigarren Gurutzada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zortzigarren Gurutzada
Gurutzadak
MortLouis.jpg
Luis erregearen heriotza.
Data 1270
Lekua Tunisia
Emaitza Musulmanen garaipena
Gudulariak
Kristauak: Musulmanak:
Buruzagiak
Luis IX.a Frantziakoa
Karlos I.a Napolikoa
Muhammad I.a al-Mustansir

Zortzigarren Gurutzada (1270) Islamaren lurraldeak asaldatu zuen zortzigarren kanpaina izan zen.

1265 eta 1268 artean, mamelukoek Palestina eta Libanoko zenbait lurralde kristau, Haifa, Antiokia, Galilea eta Armenia konkistatu zituzten eta Ekialde Hurbilean anarkia zen nagusi. Hori zela eta Luis IX.a Frantziakoak Gurutzada aldarrikatu eta, 1270ean, Europan laguntza handirik jaso gabe, Tunisiara joan zen[1].

Jatorrizko asmoa ez zen militarra baizik eta erlijiosoa, emirra kristautasunara aldatzea hain zuzen ere. Honek gaizki hartu eta armada prestatu zuen. Hala ere, ez zuten borrokatu izurriteak sarraskia eragin zuelako kristauen artean. Erregea bera hil zen eta bere oinordekoa zen Filipe Ausartak bake ituna sinatu eta Europara itzuli zen[2].

1271 eta 1272 artean Bederatzigarren Gurutzada egin zuten, batzuetan honekin bat egina.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Al-Maqrizi, Al Selouk Leme'refatt Dewall al-Melouk, Dar al-kotob, Kairo 1997
  2. Richard, Jean: The Crusades, C.1071-c.1291, Cambridge University Press, 1999. ISBN 0-521-62566-1
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zortzigarren Gurutzada Aldatu lotura Wikidatan


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.