Åland

Wikipedia, Entziklopedia askea
Åland Uharteak» orritik birbideratua)
Åland
Landskapet Åland
Ahvenanmaan maakunta
Ereserkia: Ålänningens sång (en) Itzuli
Goiburua: Bakearen Uharteak

Ålandeko bandera

coat of arms of Åland (en) Itzuli
LocationÅland.svg
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Mariehamn
60°5′55″N 19°56′40″E
Azalera13.517
Punturik altuenaOrrdalsklint (en) Itzuli
KontinenteaEuropa
MugakideakJatorrizko Finlandia, Stockholmgo konderria, Uppsalako konderria eta Itsas zabal
Administrazioa
Gobernu-sistemaFinlandiaren autonomiadun probintzia
GobernadoreaPeter Lindbäck
lantråd (en) ItzuliKatrin Sjögren
LegebiltzarraParliament of Åland (en) Itzuli
Zeren kide
Demografia
Biztanleria30.144 (2021)
355 (2018)
Dentsitatea19,04 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Bestelako informazioa
ISO 3166-1 alpha-2AX
ISO 3166-1 alpha-3ALA
Ordu eremua
Internet domeinua.ax
aland.ax
Åland uhartediaren mapa. Uharte handiena Fasta Åland da.
1667 baino lehenagoko Åland uhartediaren mapa suediar bat.

Åland[1] edo Åland uharteak (Landskapet Åland suedieraz eta Ahvenanmaan maakunta finlandieraz) Itsaso Baltikoko uhartedi bat da, Botniako golkoaren sarbidean dagoena.

Eskualde autonomoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde autonomo desmilitarizatua eta suediar elebakarra da Finlandian. Eskualde horretako autonomia maila dela eta, Finlandiari dagozkion hainbat kontu bertan erabakitzen dira.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzin norvegierazko Ahvaland ("uraren lurraldea") izena du jatorrian. Suedieraz Åland bilakatu zen eta "ibaien lurraldea" bihurtu; finlandierazko eta estonierazko Ahvenanmaa izenak jatorrizko izenaren antz handiagoa du, baina hitzez hitz, "perkaren lurraldea" esan nahi omen du.

Landskapet Åland izen ofizialak "Åland Eskualdea" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glaziazio ondorengo isostasiaren ondorioz azaldu ziren uharteak. Harri- eta Burdin aroetan ehiztariak, arrantzaleak eta fruitu biltzaileak ziren eta duela 7.000 nekazaritza iritsi zen[2]. Neolito garaiko keramika aurkitu izan da indusketetan. Burdin Aroan, Eskandinabiako penintsularekiko harremanak hasi zituzten, Bikingo Aroan sendotu zirenak. Bikingoen 380 hilobi eta sei gazteluren hondarrak aurkitu dira uharteotan.

XIII. mendean Suediak Finlandia bereganatu zuen[2] eta 1809an Suediak Errusiari eman behar izan zion Finlandia eta berarekin batera Åland uhartedia ere bai. Errusiak uharteak gotortzea erabaki zuen eta Bomarsund gotorleku handia eraiki zuen. 1854 urtean Krimeako Gerraren barnean Frantziako eta Britainia Handiko itsas flotak gotorlekua suntsitu zuen. Gerrari amaiera eman zion 1856ko Parisko Itunean uharteak desmilitarizatzea erabaki zen[3].

1917an, Finlandiaren Independentzia prozesuan, Suediako tropek bertako populazioa —suediar jatorrikoa— babestu zuten errusiarrengandik. Independentzia lortu ondoren, uhartediak Suedian sartzeko saiakera egin zuen. 1919an egindako bozketan, % 95 alde azaldu zen, baina Finlandiak ez zion baimenik eman eta Suediak ere ez zuen indar handirik egin, Finlandiarekiko harreman onak mantentze aldera.

Bigarren Mundu Gerratik aurrera, populazioaren sentimendua aldatu egin zen, "Finlandia barneko suediar probintzia" izatetik "Finlandiako autonomia bereziko eskualdea" izatera pasatzean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Åland uharteak 6.500 inguru dira, baina biztanleriaren % 90 Fasta Åland izenekoan bizi da. Gainerako uharteak txikiak dira. Finlandiako eskualderik txikiena da, hala populazioan nola azaleran.

Uhartediaren itsasoan daude, Finlandia kontinentaleko hego-mendebaldeko ertzetik oso gertu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Mariehamn normals 1981–2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 8.5 10.2 15.8 24.5 30.0 32.0 35.9 31.8 27.3 18.9 11.3 10.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -1.7 -2.1 2.0 8.8 15.5 19.5 22.3 20.5 14.9 8.8 3.0 -0.1 9.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -4.4 -5.2 -1.6 4.0 10.2 14.5 17.5 16.0 10.9 5.9 0.8 -2.6 5.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.3 -8.3 -4.9 -0.2 4.8 9.3 12.6 11.6 7.2 3.2 -1.6 -5.6 1.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -34.8 -32.9 -23.7 -10.9 -5.8 -1.5 1.8 0.2 -5.2 -15.0 -19.8 -33.8 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 61 42 43 32 39 59 79 80 64 78 76 70 723
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11 8 9 7 7 8 9 11 9 12 13 12 116
Eguzki orduak 40 75 134 204 284 276 287 230 155 89 38 27 1839
Iturria (1): Météo Climat[4]
Iturria (2): Météo Climat[5]

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdea 16 udalerrik osatzen dute:

Udalerria Biztanleria Udalerria Biztanleria
Mariehamn 11.521 Föglö 564
Jomala 4.646 Geta 509
Finström 2.529 Brändö 465
Lemland 1.991 Vårdö 433
Saltvik 1.827 Lumparland 390
Hammarland 1.521 Kumlinge 315
Sund 1.033 Kökar 243
Eckerö 932 Sottunga 99

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartediko ekonomia jarduera nagusiak ontzigintza, merkataritza eta turismoa dira. Ontzigintzak Ekonomiaren % 40 hartzen du. Itsasportu garrantzitsuenak Fasta Åland uharte handian daude, Marienhamn (hegoaldean), Berghamn (mendebaldean) eta Långnäs (ekialdean).

2006ko Eurostaten arabera, Finlandiako eskualderik aberatsena da eta Europar Batasuna osatzen duten 268 eskualdeen artean, 20. aberatsena[6], Barne Produktu Gordina per capita Europar Batasuneko batez bestekotik % 47 goitik baitago. 2014an, langabezia-tasa % 3,9koa zuen.

Diru ofiziala euroa den arren, suediar koroa ere onartzen da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzerritarrak (2019)[7]
Z. Jaioterria Biztanleak

1  Suedia 1.485
2  Errumania 403
3  Letonia 387
4  Estonia 204
5  Thailandia 104
6  Alemania 68
7  Siria 63
8  Erresuma Batua 46
9  Ukraina 46
10  Polonia 45

Populazioak ez du aldaketa nabarmenik izan azken hamarkadetan baina gutxi bada ere goranzko joera izan du, 1980 urtean 22.700 izatetik 2013an 29.013 izatera pasa baita.

% 90ek suediera du ama hizkuntza eta % 5 baino ez dira finlandiar jatorrikoak. % 75,9k Finlandiako Eliza Ebangeliko Luteranoa jarraitzen du. Finlandiako eliza zaharrena bertan dago, Jomalako San Olaf eliza, XIII. mendekoa.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Åland uhartediak Uharteetako Jokoak txapelketan hartzen du parte eta 1991 eta 2009an, antolatzailea izan zen.

IFK Mariehamn futbol taldeak 2016ko Finlandiako Liga irabazi zuen[8] eta 2015ean, Kopa.

Åland Stags uharteetako errugbi taldea da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 154. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. Zeinu diakritikoarekin (Åland) nahiz gabe (Aland) idatz daiteke. Euskarazko testu arruntetan, ohikoa da diakritiko bereziak (gure ingurunean ohikoak ez direnak) ez idaztea Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-05-15).
  2. a b (Ingelesez) ÅLAND, THE HISTORY | Ålands kulturhistoriska museum. (Noiz kontsultatua: 2017-11-29).
  3. (Ingelesez) Uneasy Sweden and the Menace of Prussianism; An Analysis of the Scandinavian Situation in View of Kaiser's Reported Ambition to Make the Baltic a German Lake. (Noiz kontsultatua: 2017-11-29).
  4. .
  5. .
  6. Ahvenanmaa on EUn 20 vaurain alue. .
  7. "Citizenship according to age and sex by region, 1990-2019". Tilastokeskus. 2020.04.01
  8. (Suedieraz) «IFK vann årets ligaguld» IFK Mariehamn Fotboll (Noiz kontsultatua: 2017-11-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]