1985eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

Wikipedia, Entziklopedia askea
1985eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Irudia
1985eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako kartela
Motaantzerki festibal
Honen parte daAzpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Denbora-tarte1985eko abenduaren 3a - 1985eko abenduaren 21a
KokalekuAzpeitia

1985eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 3. Edizioa izan zen. Abenduaren 3tik 21era arte ospatu zen Soreasu aretoan eta Antxieta eraikinean, non antzerkiari buruzko erakusketa bat egin zen. Topaketak bere lehen hiru edizioak Soreasun egin bazituen ere, agertoki honetako eszenatokiak taldeentzat segurtasun neurriak betetzen ez zituenez, urte honetan Zelaitxo Zinema aretoa egokitzeko lanak hasten dira eta agertoki hori izango da topaketen gune nagusia 1986tik 2001era arte.

Azpimarratzekoa da edizio honetan, topaketei lehia ikutua kentzeko asmoz, saririk ez banatzea erabakitzen dela eta horrela izan zela bi urtez. 1987an berriro berreskuratu zen sari banaketa.

Gainera, antzerkia gai bezala harturik kongresu bat antolatu zen, honako hitzaldiekin:

  • Hitzaldiak: “Antzerki amateurra gaur”, “Peñafloridako kontearen teatroa-Patri Urkizu” eta "Antzerkia orain, eta gero…?-Eugenio Arozena”
  • Debatea: “Antzerkia eta erakundeak”. Aipagarria da debate hau, izan ere, erakunde esta instituzietako ordezkariak gonbidatu baziren ere, horietako inor ez zen aurkeztu debatera.

Kartelaren egilea Beatriz Pozo izan zen, lehiaketa bidez.

BORDAXURI Antzerki Taldea "Itsas izar bat zen" antzezten
Bilboko MASKARADA Taldea "Gastibeltzaren Karabinak" antzezten
Bilboko MASKARADA Taldea "Gastibeltzaren Karabinak" antzezten
Donostiako TEATROPOLITAN Taldea "Nekrassov" antzezten
Donostiako TEATROPOLITAN Taldea "Nekrassov" antzezten

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlana Konpainia Egilea Zuzendaritza Aktoreak Bestelakoak
Kale bila Barañaingo XAULI antzerki taldea Kale antzerkia, haurrentzat
Kab, kab, kabenindios kabaret Donostiako ORAIN antzerki taldea Maribel Belastegi Iñake Irastorza, Kike Diaz de Rada Haurrentzat.

Euskara: Gabriel Gurrutxaga

Bost axola Donostiako SEBASTOPOLGO TITIRITEROAK taldea Josu Garai Carmen Urretavizcaya Elena Bezanilla, Antxon Etxeberria, Xabi Auzmendi, Elena Sustatxa, Javi Garcia Haurrentzat

Itzultzailea: Pili Arretxe

Aztimutila PETER ROBERTS-en mimo teatroa Peter Roberts (Goetheren lan batean oinarritua) Peter Roberts Peter Roberts, Usoa Garcia Magriñá, José Ramón Martinez Gonzalez Haurrentzat

Itzultzailea: Jon Muñoz Otaegi

Narratzailea: Andoni Alemán

Itsas izan bat zen… Hazparneko BORDAXURI antzerki taldea Jean-Pierre Lahirigoyen (J. L Steinbeck-en “La perle” obran oinarriturik) Francis Basterot Xalbat Cachenaut, Argitxu Cantero, Marie Heléne Estecahandy, Frantxua Harriague, Txomin Heguy, Maritxu Thicoipe, Ginnete Zamora
Pedro eta kapitaina Oiartzungo INTXIXU taldea M. Benedetti Tomas Gamarra Joxe Mari Carrere, Josu Macuso, Felipe Mitxelena, Fernanda Mitxelena, Dominika Azpiroz Itzultzailea: Iñaki Alberdi
Gastibeltzaren karabinak Bilboko MASKARADA taldea Marc Lagasse Carlos Panera Mendieta Imanol Agirre, Lurdes Yarza, Pello Gutierrez, Mikel Gutierrez, Patxo Telleria, Marije Bejorralbiz, Inaxio Tolosa, Mitxel Gorrotxategi, Aitor Mazo Itzultzailea: Bernardo Atxaga

Musika: Oskorri

Nekrassov Donostiako TEATROPOLITAN taldea Jean-Paule Sartre Zuzendariak: Manuel Carlos Lillo, Jorge Vera

Zuzendari laguntzailea: Carmen Gallo

Patxi Santamaria, Klara Badiola, Eneko Olasagasti, Pilar Rodriguez, Juan Luis Mendiaraz, Agustin Arrazola, Ramon Agirre, Carlos Zabala, Xabier Agirre
Bi ahoko ezpata Azpeitiko ANTXIETA antzerki taldea Imanol Elias Imanol Elias, Jose Aranburu Jose Zabala, Itziar Oiartzabal, Pilar Aizpitarte, Nikolas Sorazu, Jaione Beobide, Juanito Bikendi, Jose Aranburu, Maritxu Unanue, Pello Otaegi, Inazio Berasategi, Iñaki Bergara, Alazne Muguruza Agertoki antolatzaileak: Iñigo Agirre, J, Inazio Aizpitarte

Jazkiak: Mari Karmen Yubero

Apainketa: Itziar Oiarzabal, Mari Karmen Agirre, Pili Agirre

Argiak: Jon Muguruza

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]