Edukira joan

2002ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2002ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Irudia
2002ko liburuxka osoa. Egin klik irakurtzeko
Motaantzerki festibal
Honen parte daAzpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Denbora-tarte2002ko azaroaren 8a - 2002ko abenduaren 1a
2003
KokalekuAzpeitia

2002ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 20.Edizioa izan zen. Azaroaren 8tik abenduaren 1era ospatu zen Soreasu antzokian.[1] Hain zuzen, hamarkada bat baina gehiagoren ostean, udalak berriro Soreasu udal antzoki bilakatu zuen eta Zelaitxo eraikina bota egin zuen.[2]

Edizio honetan herriko antzezle Kontxu Odriozolari omenaldia egin zitzaion, urteetan antzerkigintzari eta topaketei egindako ekarpenagatik. Omendaldi egitasmo honen baitan, Pako Aristik bere biografia liburua aurkeztu zuen eta Lakrikun Antzerki Taldeak bere bizitzako hainbat pasadizo biltzen zituen antzezlana egin zuen. [3]

2002ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako kartela

2002ko kartelaren egilea Javier Arizabalo izan zen, lehiaketa bidez. Urte honetan, sari banaketa asko aipatzen dira topaketen aurkezpenean, hain zuzen, ikusleen 4 sari (antzerki, aktore/aktoresa, kontalari eta animatzaile bizi onenak). Sari banaketari buruzko informaziorik ez dago ordea. Gainera, programaren arabera edizio honetan ez zen eskola antzerkirik izan.

Antzezlana Konpainia Egilea Zuzendaritza Aktoreak Bestelakoak
Ai, ama! Hika Antzerki Taldea Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga Agurtzane Intxaurraga Ainhoa Aierbe, Miren Gojenola, Pilar Rodriguez
Ondo esan beharko Ramon Agirre, Joserra Senpere Ramon Agirre Ramon Agirre, Joserra Senpere
Biblia Txalo Adan Long, Reed Martin, Austin Tichenor Zuzendaria: Patxi Barco

Zuzendari laguntzailea: Carlos Zabala

Joseba Apaolaza, Patxi Barco, Asier Hormaza, Niko Lizeaga, Joxean Bengoetxea, Mikel Laskurain, Ramon Ibarra Egokitzapena: Patxi Barco, Patxo Telleria, Carlos Zabala

Itzulpena: Ritxi Lizartza

Musika: Jose Luis Rubio

Pinotxo Dar-Dar Carlo Collodiren eleberrian oinarritua, Antonio Daniel Garcia Orellanak egokitua Asier Zinkunegi Izaskun Lopetegi, Elena Aparicio, Jose Cruz Gurrutxaga Izarraitz Pilotalekuan
Lehena-oraina-geroa Itsasi Euskal Kultur Taldea Xabier Bidezabal Antzezleak: Itsasiko partaideak Musika zuzendaria: Iraitz Zabaleta
Natatxa[4] Txalo Luis M. Pescetti Anartz Zuazua Nagore Aranburu, Ainhoa Aierbe, Itziar Urretabizkaia Itzulpena: Ritxi Lizartza

Egokitzapena: Pablo Valdes

Musika: Luis M. Pescetti

Ai Martin (Bertso-antzerkia) Iraulo Pantalone Band Jose Luis Urdangarin, Eñaut Agirre, Xabier Legarreta, musikariak
Hau paraderoa Zehaztu gabe Elena Irureta, Aizpea Goenaga Elena Irureta, Loli Astoreka, Aizpea Goenaga, Eli Elizondo
Titibiliti Bederen 1 Inazio Tolosa Ainhoa Alberdi, Begoña Blanco, Goiz Eder Iturain, Egoitz lasa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]