2018ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2018ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Irudia
2018ko liburuxka osoa. Egin klik irakurtzeko
Motaantzerki festibal
Honen parte daAzpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
Denbora-tarte2018ko urriaren 27a - 2018ko azaroaren 24a
2017
2019
KokalekuAzpeitia

2018ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 36.Edizioa izan zen. Urriaren 27tik azaroaren 24ra ospatu zen Soreasu Antzokian. Hala ere, Azpeitiko udaletxeko ganbaran, Sanagustin Kulturgunean, gaztetxean eta plaza nagusian ere antzezlan batzuk egin ziren. [1]

Hain zuzen, urte honetan "Mikroantzerkiak" saila egin zen, beste urte batzuetan ez bezala, eta horiek Sanagustin Kulturgunean eta Plaza Nagusian ikusi ahal izan ziren. Gainera, "Sormen astea" deituriko atal bat gehitu zitzaion topaketei eta bertan ikastaro bat eman zuten Oier Guillan eta Javi Barandiaranek. "Tartean dauden gorputzak" zuen izenburutzat ikastaroak eta 3 egunez aritu ziren.

Sormen egonaldietan egon ziren taldeak: Garazi&Cia "Erraia" lanarekin, Benetan be teatroa "Inondik inora" lanarekin, Rubik konpainia "Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak" lanarekin eta Atx teatroa "7ak bat" lanarekin. [2]

Edizio honetan Corrado Masacciren erakusketa ere izan zen Betharram aretoan, "Txotxongilo egilearen urteurrena" izeneakoa. Bertan, 40 urteetan zehar egindako lanak erakutsi zituen .

2018ko Ikusleen saria Xake Produkzioaren "Lur" lanak jaso zuen eta kartelaren egilea Iñaki Uranga izan zen, lehiaketa bidez.

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlana Konpainia Egilea Zuzendaritza Aktoreak Bestelakoak
Matxinada[3][4][5] Azpeitiko Kultur Mahaia Egilea: Imanol Elias

Gidoiren moldaketa: Alaitz Olaizola

Alaitz Olaizola Olatz Prat, Felipe Murillo, Ignacio Arakistain, Jon Gurrutxaga, Jaime Amenabar, Josetxo Brey, Luis Mari Galdos, Itziar Oiarzabal, Jokin Uranga, Beñat Lizaso, Haritz Etxeberria, Iban Amenabar, Iñaki Odriozola, Gaizka Larrañaga, Iñigo Antsorregi, Itsasi Dantza Taldea, Azketa Ahots taldea, Julian Barrenetxea Abesbatza

Off-eko ahotsa:Nekane Zinkunegi

Estreinaldia

Musika egile eta zuzendariitza: Unai Frantsesena

Zuzeneko musika: Azpeitiko Musika Banda, Izarraitz Txistulari Elkartea, Ekaitz Larrazabal, Alain Sorazu

Irudiak: Yuri Agirre

Argiztapena:Iñaki Esnaola

Teknika:Kulturaz kooperatiba

Lur Xake produkzioak Kepa Errasti Zuzendaria:Getari Etxegarai

Zuzendari laguntzailea:Xabier Ormazabal

Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Kepa Errasti, Nerea Gorriti Musika konposizioa: Pascal Gaigne

IKUSLEEN SARIA IRABAZI ZUEN

7ak bat ATX teatroa ATX teatroa Olatz Ganboa, Aiora Sedano, Esti Villa Estreinaldia.

Sormen egoitza

Txarriboda HIKA teatroa Aktoreen inprobisazioetatik Agurtzane Intxaurragak idatzia. Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga

Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola

Sandra Fdez. Agirre, Patxi González, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Juanjo Otero, Iñaki Maruri Kolaborazioa: Kepa Errasti

Kantuen letrak: Onintza Enbeita

Inondik inora Benetanbe konpainia Patricia Urrutia, Shel Silverstein Patricia Urrutia, Aiora Sedano, Leire Utxa Kanpo begirada: Dejabu Panpin laborategia, Pablo Ibarluzea

Musika: Asier Ituarte

Maita(k) ale borroka Mikroantzerkia Plaza nagusian
Kronopia Mikroantzerkia Sanagustin Kulturgunean
Oxido Pez Limbo Sormen kolektiboa Raúl Camino Raúl Camino, Begoña Martin Treviño, Aitor Pérez, Ainhoa Alberdi, Eduardo Hernando
Dublindarrak Ados teatroa Zuzendaria: Garbi Losada

Zuzendari laguntzailea: Dorleta Urretabizkaia

Asier Ormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñaki Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor belttran, Asier Sota Egokitzapena:Jose Antonio Vitoria, Garbi Losada

Euskarazko bertsioa: Bego Losada

Musika: Javier Asin

Ulises Gorakada Lan kolektiboa, Julio Salvatierraren egokitzapena oinarri hartuta Zuzendaria:José Carlos Garcia

Zuzendari laguntzailea: Nuria Cuadrado

Aritza Rodriguez, José Cruz Gurrutxaga, Fran Lasuen, Natxo Gomez, Javi Tirado Agertokia: Sanagustin Kulturgunea

Musika zuzendaritza eta konposaketa:  Fran Lasuen

Xokolat Paraiso teatroa Ramón Molins, Rosa A. Garcia Ramón Molins Rosa A. Garcia, Maitane Goñi
Takoidun zapata gorriak Piszifaktoria Mikel Ayllon Pablo Ibarluzea Haizea Paris, Javi de la Ydalga, Igor Arzuaga, Mikel Ayllon Agertokia: Udaletxeko Ganbara
Elurra Eromen Produkzioak Marije Izeta, Juan Alberto Gaztañaga, Inma Izeta, Lorea Alberdi, Ekain Ibarguren, Anne Uria, Goizane Barroso, Arantxa Rezabal, Amaia Odriozola, Mikel Ibarguren, Manolo Gaztañaga, Leire Egaña, Ainhoa Casina, Edurne Errasti, Estitxu Elduaien Musika: Eñaut Gaztañaga
Roman eta Julieta Borobil teatroa Iñaki Rikarte Anartz Zuazua Jose Ramon Soroiz, Tanya de Roberto, Ainhoa Aierbe, Iñigo Aranburu, Alazne Etxeberria Estreinaldia

Musika: Ekhi Vegas

Limbo planeta Dejabu Panpin Laborategia Ainara Gurrutxaga Ainara Gurrutxaga, Urko Rekondo Miren Alkala, Alvaro Garayalde
Tomiris Kamikaz kolektiboa eta TTAK teatroa Atx teatroa Agertokia: Azpeitiko Gaztetxea

Musika: Palanka kolektiboa

Martin Zalakain[6] Artedrama Harkaitz Cano Zuzendaria:Juan Antonio Urbeltz

Taula zuzendaritza: Ander Lipus

Dantzari taldeak: Argia, Kezka, Haritz, Duguna, Maritzuli, Elai Alai, Arkaitz, Astigar, Gure kai

Aktorea: Ander Lipus

Eskola antzerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlana Ikastetxe edo Taldea
"Jostailugilea" ipuin musikatua Zumadi Herri Ikastetxea (Amezketa)
"Hariz ari" antzerkia
Hator-hi-zukuzine Kukuka antzerki Ikastola
Danbor magikoa
Amama Benidorm-en Beasaingo Andramendi Ikastola
Hollywood-eko izarrak
Zer da hau! Hau komeria basoa Azpeitiko Ikastola Ikasberri
Kuadro lapurreta Errezilo San Martin Herri Eskola
Gauaren egiak Azpeitiko haur eta nerabeen antzerki tailerra
Gaitz erdi
Negar egiten ez zekien printzesa Bermeo Sagrado Corazon
Pirata izan nahi dut
Edabe magikoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ikusle kopuruak gora egin du aurtengo Euskal Antzerki Topaketetan - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  2. Garate, Miren. «Sormen astea ere izango dute euskal antzerki topaketek aurten» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  3. (Gaztelaniaz) «Imanol Elias azpeitiarrak idatzitako ‘Matxinada’k irekiko du egitaraua» Noticias de Gipuzkoa 2018-10-25 (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  4. «Matxinoak, Matxinada! - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  5. (Gaztelaniaz) Kulturklik: "MATXINADA", Kulturklik: "MATXINADA". (2018-10-24). «'Matxinada'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  6. «Bihar bukatuko dira Euskal Antzerki Topaketak, 'Martin Zalakain' ikuskizunarekin - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Matxinada Antzezlana