2017ko Erresuma Batuko hauteskundeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2017ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batua
2015 ←
2017ko ekainak 8 → 2019

Komunen Ganberarako 650 eserlekuak
326 eserleku gehiengo absoluturako
Hautesleak 46.835.433
Parte-hartzea %68,8 2,4[1]
  1. alderdia 2. alderdia 3. alderdia
  Theresa May election infobox.jpg Jeremy Corbyn election infobox 2.jpg Nicola Sturgeon election infobox 3.jpg
Hautagaia Theresa May Jeremy Corbyn Nicola Sturgeon
Alderdia Kontserbadorea Laborista SNP
Izendatua 2016ko uztailak 11 2015eko irailak 12 2014ko azaroak 14
Hautes-barrutia Maidenhead Islington North Ez zen aurkeztu
Aurreko
eserlekuak
330 (%36,9) 232 (%30,4) 56 (%4,7)
Eserlekuak 317 262 35
Eserl. aldaketa 13 30 21
Bozak 13.636.684 12.878.460 977.569
Ehunekoa %42,4 %40,0 %3,0
Swing 5,5 9,6 1,7

  4. alderdia 5. alderdia 6. alderdia
  Tim Farron election infoboxes.jpg MLA Arlene Foster.jpg Michelle O'Neill (cropped from Martin McGuinness, Michelle O'Neill, Mary Lou McDonald and Gerry Adams).jpg
Hautagaia Tim Farron Arlene Foster Michelle O'Neill
Alderdia Liberal Demokratak DUP Sinn Féin
Izendatua 2015eko uztailak 16 2015eko abenduak 17 2017ko urtarrilaren 18a
Hautes-barrutia Westmorland and Lonsdale Ez zen aurkeztu Ez zen aurkeztu
Aurreko
eserlekuak
8 (%7,9) 8 4
Eserlekuak 12 10 7
Eserl. aldaketa 4 2 3
Bozak 2.371.910 292.316 238.915
Ehunekoa %7,4 %0,9 %0,7
Swing 0,5 0.3 0.1

2017UKElectionMap.svg

Hautes-barrutien emaitzen mapa.

UK House of Commons 2017-06-26.svg

Komunen Ganberaren osaera hauteskundeen ondoren.

Lehen Ministroa hauteskundeen aurretik

Theresa May
Kontserbadorea

Hautaturiko Lehen Ministroa

Theresa May
Kontserbadorea

2017ko Erresuma Batuko hauteskundeak 2017ko ekainaren 8an izan ziren, ostegunean. Hauteskunde horietan Erresuma Batuko Komunen Ganberaren 57. legealdiko 650 parlamentariak (MP deituak) hautatu ziren, "first-past-the-post" bozkatze-sistema erabiliz, Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetan. Hauteskundeak Alderdi Kontserbadorea Gobernuko alderdiak irabazi zituen berriz ere, baina zeukan gehiengo osoa galdu zuen, eta ondorioz gutxiengo Gobernua osatu zuen Ipar Irlandako Alderdi Demokratiko Unionistarekin akordio bat sinatu ondoren.

Alderdi Kontserbadoreak koalizio gobernu bateko kide nagusi gisa gobernatu zuen 2010eko hauteskundeetatik, eta gehiengo osoan bere kabuz 2015etik. Hauteskundeak baino lehen 17 eserlekuko gehiengoa zeukan Komunen Ganberan, eta haren aurkari nagusia Jeremy Corbinek zuzendutako Alderdi Laborista zen. Legearen arabera, hauteskundeak ez ziren zertan 2020ko maiatzara arte ospatu, baina Theresa May Lehen Ministroak hauteskundeak aurreratzea erabaki zuen, eta aurrerapena gauzatzeko Komunen Ganberako bi herenen langa gainditu zuen 2017ko apirilaren 19an. Mayren helburua parlamentuko gehiengoa handitzea zen, Brexit negoziaketetara indartsuago joatearren.[2]

Hauteskunde kanpaina hasi baino lehen, inkestek alde zabala ematen zieten Kontserbadoreei Laboristen gainetik, baina kanpainak aurrera egin ahala aldea murriztu egin zen. Kanpaina hasieran Kontserbadoreek Laboristek baino %21 gehiago bazuten ere, Alderdi Laboristak oso azkar egin zuen gora hauteskundeen aurreko asteetan, eta azkenean toriek 13 eserleku galdu zituzten, 1983tik lortutako sostengurik handiena eskuratu zuten arren. Kontserbadoreek eserlekuak galdu eta Laboristek irabazi zituzten lehenengo hauteskundeak izan ziren 1997ko Tony Blairren garaipenetik, eta 1974ko otsaileko hauteskundeetatik bi alderdi nagusiek elkarrengandik hurbilen egon ziren bozak ere izan ziren. Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP) eta Liberal Demokratek botoak galdu zituzten, eta komunikabideen arabera emaitzak bipartidismorako itzulera erakusten zuten.[3] SNPk 2015ean irabazi zituen 56 eserlekuetatik 21 galdu zituen, baina Komunen Ganberako hirugarren alderdi handiena izaten jarraitu zuen. Liberal Demokratek berriz, botoak galdu zituzten arren 4 eserleku egin zuten gora; eta Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdiak (UKIP) beherakada handia jasan zuen, %12,6tik %1,8ra, eta zeukan eserleku bakarra galdu zuen.

Galesen, Plaid Cymru alderdi nazionalistak eserleku berri bat eskuratu zuen, guztira 4 lortuz. Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdeak bere eserleku bakarra mantendu zuen, baina sostengua galdu zuen 2015eko bozekiko. Ipar Irlandan, Alderdi Demokratiko Unionistak herrialdeko 18 eserlekuetatik 10 irabazi zituen, Sinn Féinek 7, eta Sylvia Eileen independente unionistak bat. Alderdi Sozialdemokrata eta Laboristak eta Ulstergo Alderdi Unionistak ordezkaritza guztia galdu zuten Komunen Ganberan.

Hasiera batean Brexita hauteskunde kanpainako gai garrantzitsuena izango zela zirudien arren, ez zuen arreta handirik jaso, eta ekonomia edota gizarte auziak izan ziren eztabaidagai nagusiak. Kanpaina betean bi atentatu terrorista izan ziren: Manchesterrekoa eta Londresko zubikoa. Ondorioz, segurtasun nazionala asko eztabaidatu zen kanpainako azken asteetan.

Bozkatze sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batua 650 hautes-barrutitan dago banatuta, 70.000 biztanle ingurukoa bakoitza, eta barruti bakoitzak parlamentari bakarra hautatzen du Komunen Ganberarako, "first-past-the-post" (FPTP) edo "winner takes all" (ingeleraz "irabazleak dena hartzen du") deitutako bozkatze sistema erabiliz. Munduan zehar FPTP sistema oso gutxi erabiltzen den arren, mundu anglosaxoian eta Commonwealtheko herrialdeetan zehar oso hedatutako sistema da (Erresuma Batua, AEB, Kanada, India, ...).

FPTP sisteman, barruti bakoitzean hautesleek aurkezten diren hautagai guztien artean bakarrari eman diezaioke botoa. Hauteskundeen ondoren barruti bakoitzean hautagai bakoitzak jasotako boz guztiak zenbatzen dira, eta boto gehien lortu duena izendatzen da parlamentari, botoen gehiengoa lortu ez arren.

Sistema hori dela eta, hautagai batek barruti baten ordezkaritza lor dezake botoen erdia baino gutxiagorekin, hau da, hautesleen gehiengoak nahi ez duen hautagai batek irabaz ditzake hauteskundeak. Botoen gutxiengoarekin irabaztearen adibide on bat Hego Belfast barrutiko 2015eko hauteskunde emaitzak dira: SDLPren hautagaia botoen %24,5ekin izan zen hautatua, hautesleen gainerako %75,5 ordezkapen gabe utziz.[4]

Egutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko Erresuma Batuko hauteskundeen egutegia[5]
Data Ekintza
Apirilak 18 Theresa May Lehen Ministroak hauteskundeak aurreratzeko nahiaren berri eman zuen.
Apirilak 19 Parlamentuak hauteskundeak aurreratzeko legea onartu zuen.
Apirilak 25 Hauteskundeak aurreratzeko legeak Erreginaren berrespena jaso zuen, legea indarrean jarriz.
Maiatzak 3 Parlamentua desegin zen, hauteskunde kanpainari hasiera emanez.
Maiatzak 4 Udal hauteskundeak izan ziren (data hauteskunde aurrerapena baino lehen zegoen zehaztuta).
Maiatzak 11 Hautagaiak aurkezteko epearen amaiera.
Maiatzak 11 Barruti bakoitzeko hautagai guztien zerrendak argitaratu ziren.
Maiatzak 22 Bozkatzeko erregistratzeko epearen amaiera.
Maiatzak 23 Posta bidezko botoa eskatzeko epearen amaiera.
Ekainak 8 Bozketa eguna.
Ekainak 13 Parlamentuaren lehen bilkura, Ganberako Presidentearen hautagaitza eta parlamentarien sin egitea.
Ekainak 21 Erreginaren hitzaldia eta legealdiaren hasiera.

Hautagaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batua osatzen duten 650 barrutietan zehar 3.304 hautagai aurkeztu ziren, 73 alderdi politiko ordezkatzen guztira. Horien artean 187 hautagai independente aurkeztu ziren (alderdi politikorik ordezkatzen ez dutenak). Erresuma Batua osatzen duten Britainia Handian eta Ipar Irlandan hautagaitza ezberdinak aurkeztu ziren. Hemen Komunen Ganberan edota Europako Parlamentuan eserlekuak dauzkaten edo izan dituzten alderdiak ageri dira.

Britainia Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Buruzagia Buruzagiaren
barrutia
Azken hauteskundeak Parlamentua
desegitean
eserlekuak
Lehiatutako
barrutiak
Bozen % Eserlekuak
Alderdi Kontserbadorea Theresa May Maidenhead 36.8% 330 330 638
Alderdi Laborista Jeremy Corbin Islington North 30.4% 232 229 631
Eskoziako Alderdi Nazionala Nicola Sturgeon Inon[oh 1] 4.7% 56 54 59 (Eskozian)
Liberal Demokratak Tim Farron Westmorland and Lonsdale 7.9% 8 9 629
Plaid Cymru Leanne Wood Inon[oh 2] 0.6% 3 3 40 (Galesen)
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea Caroline Lucas
eta Jonathan Bartley
Brighton Pavilion (Caroline Lucas)[oh 3] 3.8% 1 1 457 (Ingalaterran eta Galesen)
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia Paul Nuttall Inon[oh 4] 12.6% 1 0 378

Ipar Irlanda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Buruzagia Buruzagiaren
barrutia
Azken hauteskundeak Parlamentua
desegitean
eserlekuak
Lehiatutako
barrutiak (18tik)
Bozen %
(I.Irlandan)
Eserlekuak
Alderdi Demokratiko Unionista Arlene Foster Inon[oh 5] %25.7 8 8 17
Sinn Féin Gerry Adams Inon[oh 6] %24.5 4 4 18
Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista Alasdair McDonnell Belfast South %13.9 3 3 18
Ulstergo Alderdi Unionista Mike Nesbitt Inon[oh 7] %16.0 2 2 14
Alliance Party (Aliantza Alderdia) Naomi Long Inon[oh 8] %8.6 0 0 18

Hauteskunde kanpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sloganak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Slogana (originala) Itzulpena
Alderdi Kontserbadorea
  • Forward, Together
  • Strong and Stable
  • Aurrera, Elkarrekin
  • Indartsua eta Egonkorra
Alderdi Laborista For the Many, not the Few Gehingoarentzat, ez Gutxi batzuentzat
Eskoziako Alderdi Nazionala Stronger for Scotland Eskoziarentzat Indartsuagoak
Liberal Demokratak Change Britain's Future Britainiaren Etorkisuna Aldatu
Plaid Cymru Defending Wales / Amddiffyn Cymru Gales defendatzen
Ingalaterra eta Galesko
Alderdi Berdea
  • A Green Party for a Confident and Caring Britain
  • The Green Guarantee
  • Britainia Harro eta Arduratsu baterako Alderdi Berdea
  • Berme Berdea
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia Britain Together Britainia Elkarrekin
Alderdi Demokratiko Unionista Standing Strong For Northern Ireland Indartsu Eusten Ipar Irlandarentzat
Sinn Féin Standing up for Equality, Rights, Irish Unity Berdintasunaren, Eskubideen, Batasun Irlandarraren alde Altxatu
Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista Taking Our Seats, Taking a Stand Gure Eserlekuak Hartzen, Zutik Mantentzen
Ulstergo Alderdi Unionista For A Stronger, Better Union Batasun Indartsuago, Hobe Batengatik
Aliantza Alderdia Change Direction Norabidea Aldatu

Inkestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko grafikoak 2015eko hauteskundeetatik aurrera egindako inkesten emaitzak irudikatzen ditu, Britainia Handiko hautesleei eginak batez ere. Marraztutako marrak azken 10 inkesten batez-bestekoa irudikatzen du, eta marra bakoitzaren azken puntuak hauteskundeen emaitza adierazten du.

Britainia Handiko inkestak. Batez-bestekoa azken 10 inkestekin dago kalkulatuta. "Election called" marra beltzak hauteskundeen aurrerapena jakinarazi zen unea markatzen du.
     Kontserbadoreak      Laboristak      UKIP      Liberal Demokratak      SNP      Berdeak

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Buruzagia Eserlekuak Bozak[1]
Guztira % Guztira %
Alderdi Kontserbadorea Theresa May 317 %48,8
317 / 650
13.636.684 %42,4
Alderdi Laborista Jeremy Corbin 262 %40,3
262 / 650
12.877.918 %40,0
Eskoziako Alderdi Nazionala Nicola Sturgeon 35 %5,4
35 / 650
977.568 %3,0
Liberal Demokratak Tim Farron 12 %1,8
12 / 650
2.371.861 %7,4
Alderdi Demokratiko Unionista Arlene Foster 10 %1,5
10 / 650
292.316 %0,9
Sinn Féin Gerry Adams 7 %1,1
7 / 650
238.915 %0,7
Plaid Cymru Leanne Wood 4 %0,6
4 / 650
164.466 %0,5
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea Jonathan Bartley
Caroline Lucas
1 %0,2
1 / 650
525.665 %1,6
Hizlaria (Speaker) John Bercow 1 %0,2
1 / 650
34.299 %0,1
Independentea Sylvia Hermon 1 %0,2
1 / 650
16.148 %0,05

Emaitza osoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko ekainaren 8ko Erresuma Batuko hauteskunde orokorrak[1]
UK House of Commons 2017-06-26.svg
Alderdia Buruzagia Hautagai kop. Eserlekuak Bozak
Guztira Irabaziak Galduak Aldaketa % Guztira % Aldaketa
Alderdi Kontserbadorea Theresa May 638 317 20 33 13 %48,8 13.636.684 %42,3 5,5
Alderdi Laborista Jeremy Corbin 631 262 36 6 30 %40,3 12.877.918 %40,0 9,6
Liberal Demokratak Tim Farron 629 12 8 4 4 %1.8 2.371.861 %7,4 0,5
Eskoziako Alderdi Nazionala Nicola Sturgeon 59 35 0 21 21 %5,4 977.568 %3,0 1,7
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia Paul Nuttall 378 0 0 1 1 %0 594.068 %1,8 10,8
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea Caroline Lucas
Jonathan Bartley
457 1 0 0 0 %0,2 525.665 %1,6 2,0
Alderdi Demokratiko Unionista Arlene Foster 17 10 2 0 2 %1,5 292.316 %0,9 0,3
Sinn Féin Gerry Adams 18 7 3 0 3 %1,1 238.915 %0,7 0,1
Plaid Cymru Leanne Wood 40 4 1 0 1 %0,6 164.466 %0,5 0,1
Independenteak 187 1 0 0 0 %0,2 151.471 %0,5 0,2
Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista Colum Eastwood 18 0 0 3 3 %0 95.419 %0,3 ±0
Ulstergo Alderdi Unionista Robin Swann 14 0 0 2 2 %0 83.280 %0,3 0,1
Aliantza Alderdia Naomi Long 18 64.553 %0,2 ±0
Speaker John Bercow 1 1 %0,2 34.299 %0,1 ±0
Yorkshire Alderdia Stewart Arnold 21 20.958 %0,1 0,1
Osasun Ekintza Nazionala Dr Alex Ashman 5 16.119 %0,1 0,1
Herri Kristauen Aliantza Sidney Cordle 31 5,869 %0,0 ±0
Pertsonak Irabazien Aurretik Eamonn McCann 2 5.509 %0,0 ±0
Ashfield-eko Independenteak 1 4.612 %0,0 ±0
Britainiar Alderdi Nazionala Adam Walker 10 4.580 %0,0 ±0
Monster Raving Loony Alan Hope 12 3.890 %0,0 ±0
Alderdi Liberala Steve Radford 4 3.672 %0,0 ±0
Emakumeen Berdintasuna Sophie Walker 7 3.580 %0,0 ±0
Ahots Unionista Tradizionala Jim Allister 1 3.282 %0,1 0,1
Ipar Ekialdeko Alderdia Mary Cartwright 1 2.355 %0,0 ±0
Alderdi Pirata David A Elston 10 2.321 %0,0 ±0
Demokrata Ingelesak Robin Tilbrook 7 1.913 %0,0 ±0
Alderdi Kristaua Jeff Green 2 1.720 %0,0 ±0
Withybush Salbatu Bizitzak Salbatu Independenteak 1 1.209 %0,0 ±0
Alderdi Laborista Sozialista Arthur Scargill 3 1.154 %0,0 ±0
Animali Ongizatea Vanessa Hudson 4 955 %0,0 ±0
Justizia eta Anti-Ustelkeria 2 842 %0,0 ±0
Southamptoneko Independenteak 1 816 %0,0 ±0
Langileen Alderdi Iraultzailea Sheila Torrance 5 771 %0,0 ±0
Irlandako Langileen Alderdia 2 708 %0,0 ±0
Zerbait Berria 2 552 %0,0 ±0
Demos Zuzena Ekimena 1 551 %0,0 ±0
Alderdi Libertarioa Adam Brown 4 524 %0,0 ±0
Alderdi Sozialdemokrata Peter Johnson 6 469 %0,0 ±0
Bakea John Morris 2 468 %0,0 ±0
Lagunen Alderdia 3 435 %0,0 ±0
Bradfordentzat Hobeto 1 420 %0,0 ±0
Gainerako alderdi guztiak 38 5.447 %0,0 ±0
Guztira 3.304 650 100 32.204.184 100
Errolda eta parte-hartzea 46.835.433 %68,8 2,4
Botoak
Alderdiak Ehunekoak
Kontserbadoreak
42.4%
Laboristak
40.0%
LibDem
7.4%
SNP
3.0%
Brexit Alderdia
1.8%
Berdeak
1.6%
DUP
0.9%
Sinn Féin
0.7%
Plaid Cymru
0.5%
Besteak
1.8%
Komunen Ganberako eserlekuak
Alderdiak Eserlekuen ehunekoak
Kontserbadoreak
48.8%
Laboristak
40.3%
SNP
5.4%
LibDem
1.8%
DUP
1.5%
Sinn Féin
1.1%
Plaid Cymru
0.6%
Berdeak
0.2%
Independenteak
0.2%


Hauteskundeetako irabazlearen botoen ehunekoa barrutika:      Kontserbadorea 70–80%     Kontserbadorea 60–70%     Kontserbadorea 50–60%     Kontserbadorea 40–50%     Kontserbadorea <40%     Laborista <40%     Laborista 40–50%     Laborista 50–60%     Laborista 60–70%     Laborista 70–80%     Laborista 80–85%     Laborista >85%

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nicola Sturgeon Eskoziako Parlamentuko kidea da. Ian Blackford da SNPren buruzagia Westminsterren.
  2. Leanne Wood Galesko Biltzar Nazionaleko kidea da.
  3. Bartley Lambethen Kontseiluko kidea da.
  4. Nuttall Europako Parlamentuko kidea da.
  5. Foster Ipar Irlandako Biltzarreko kidea da. Alderdiaren buruzagia Westminsterren Jeffrey Donaldson da.
  6. Adams Dáil Éireann Irlandako Errepublikako parlamentuko kidea da. Sinn Féinen politika abstentzionista dela eta, alderdiak eskuratutako parlamentariak ez dira inoiz Komunen Ganberara joaten.
  7. Nesbitt Ipar Irlandako Biltzarreko kidea da.
  8. Long Ipar Irlandako Biltzarreko kidea da. Alderdiaren parlamentari bakarra Stephen Farry da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) «2017ko hauteskundeen emaitzak» BBC (Noiz kontsultatua: 2020/11/14).
  2. (Ingelesez) «After shocking Brexit vote result, Europe ponders fate of Brexit negotiations» The Washington Post 2017/06/09.
  3. (Ingelesez) «After three decades of splintering, two-party politics is back - sort of» The Independent 2017/06/09.
  4. (Ingelesez) «Hego Belfasteko barrutia - 2015eko hauteskundeak» BBC (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 9).
  5. (Ingelesez) «Timetable for the UK Parliamentary general election: 8 June 2017» (doc) The Electoral Commission (Noiz kontsultatua: 2017/04/23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]