Edukira joan

Club de Remo Valle de Camargo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club de Remo Valle de Camargo
Sorrera1979
HerriaEspainia Camargo, Kantabria
LehendakariaEspainia José Francisco Soria
EntrenatzaileaEspainia Jonatan Castanedo
Patroia(k)Espainia Jonatan Castanedo
Kolorea(k)     berdea
Trainerua     Virgen del Carmen
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
2 Kantabriako Txapelketa
2025: Kontxaez
2025: Liga11.a (KAE 1 Liga) - jaitsi
2026KAE 2 Ligan
Webguneawww.remocamargo.com
Camargo Sotileza Banderan, 2008an

Club de Remo Valle de Camargo Kantabriako Camargo udalerriko arraun elkartea da.

XX. mendearen hasieran Las Presas izeneko traineru bat ohikoa izan zen Santanderko estropadetan. Las Presas Camargoko Herrera herriko auzo baten izena da[1]. 1919an egin zuen arraun lehenengoz eta 1926an lortu zuen garaipen bakarra Santanderko San Martin eta Argoños mendean hartuz.

C.R. Valle de Camargo

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an sortu zen eta traineruetan 1984ean egin zuen debuta Pedreñan jokaturiko Memorial Bedia estropadan 3. gelditu zelarik. 1985ekoa du lehenengo garaipena, Luancoko Karmengo Amaren Banderan, Asturiasen[2]. 1999 urterarte urtero uretaratu zuen trainerua (1989an ezik), baina arraunlari eskasia dela eta hurrengo hiru denboralditan uretatik kanpo egon zen.

2003tik aurrera Federazioaren B Ligan lehenengo eta KAE Ligan ondoren egon izan da baina 2010an egindako denboraldi ikusgarriak (KAE Ligan 2.[3] eta sei bandera irabazita) TKE Ligarako txartela eman zion[4]. Urte bakarra egin zuen goren mailan[5]. 2013an KAE Ligako azken postuan bukatu zuen eta bigarren mailara jaitsi zen. Honek babesle nagusia galtzea eragin zion eta diru kontuak egoki zituen arren 2014rako trainerua lehorrean utzi eta harrobia lantzen zentratzea erabaki zuen[6].

2016an uretara itzuli zen, KAE Ligako bigarren mailan, eta zazpigarren postuan amaitu zuen. 2018an mailaz igotzea lortu zuen[7] eta hurrengo urteetan KAE 1 Ligako erdiko txandan aritu da. Azken urteetan Kantabriarren arteko estropadetan emaitza bikainak izan dituen arren (bi aldiz izan da Kantabriako txapelduna)[8] Ligan jaitsiera play-offak jokatu zituen 2022an, 2024an eta 2025ean eta azkenean maila galdu zuen.[9]

Kantabriarren arteko estropadatan bigarren trainerua atera duenetan "Remo Bahía" izena erabili du.

Kontxako Banderarako Sailkapen estropada 2012.
Camargoko trainerua Zarautzen, 2022an.
  • Txapeldun (0)
  • Bigarren (0)
  • Hamaikagarrena 2011an.
  • Parte hartzeak (1): 2011
  • KAE Liga (0): bigarren 2010ean.

Gainontzeko Banderak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
EtxekoakCamargoko Bandera (1): 2010.
Maliañoko Bandera (1): 1999.
Descenso Traineras de Bahía-Camargo (1): 2021.
KantabrianSotileza Bandera (4): 1988, 1992, 2023, 2024.
Bansander Bandera (4): 1988, 1994, 1996, 2023.
Santoñako Bandera (1): 1993.
Ebroko urtegiko Bandera (1): 1994.
Somoko Bandera (1): 1994.
Junta Vecinal de Maliaño Bandera (1): 1999.
Laredoko Bandera (3): 2004, 2023, 2024.
Camargo-Santander Jeitsiera (2): 2016, 2017.
Suancesko Bandera (1): 2022.
San Jose Sari Nagusia (Astillero) (1): 2023.
Santanderko Bandera (1): 2023.
Hipercor Bandera (1): 2024.
Aurora Trueba memoriala (1): 2025.
Colindresko Traineru Jaitsiera (1): 2025.
BizkaianElantxobeko Bandera (1): 2010.
Lekeitioko Bandera (KAE) (1): 2010.
Algortako Portuzarra Ikurrina (2): 2010, 2018.
GipuzkoanHondarribiako Promozio Bandera (1): 2006.
Trintxerpeko Bandera (1): 2010.
Pasaiako Bandera (KAE) (1): 2010.
Mutrikuko Yurrita Group Bandera (1): 2018.
Donostiarra Bandera (KAE) (1): 2018.
Orioko Bandera (KAE) (1): 2018.
AsturiasenGozón Udaleko Bandera (1): 1985.
Asturiasko Printzearen Bandera (1): 1988.
Naviako Bandera (1): 2006.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
TKE1
KAE 116
KAE 24
2026 barne.
UrteaLigaKontxa
2003Federazio Liga, 16.a-
2004Federazio Liga, 16.a-
2005ez-
2006KAE 1 Liga, 10.a-
2007KAE 1 Liga, 5.a-
2008KAE 1 Liga, 3.a-
2009KAE 1 Liga, 6.a-
2010KAE 1 Liga, 2.a (p.o. )-
2011TKE Liga, 11.a (p.o. )-
2012KAE 1 Liga, 8.a-
2013KAE 1 Liga, 12.a ()-
2014ez-
2015ez-
2016KAE 2 Liga, 7.a-
2017KAE 2 Liga, 5.a-
2018KAE 2 Liga, 2.a (p.o. )-
2019KAE 1 Liga, 8.a-
2020KAE 1 Liga, 7.a-
2021KAE 1 Liga, 11.a (p.o. )-
2022KAE 1 Liga, 10.a (p.o. )-
2023KAE 1 Liga, 7.a-
2024KAE 1 Liga, 10.a (p.o. )-
2025KAE 1 Liga, 11.a ()-
2026KAE 2 Liga,
  • (p.o.) play-offak

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Club de Remo Valle de Camargo
EntrenatzaileaEspainia José Vicente Arce
Patroia(k)Espainia Marta Barquín
Kolorea(k)     berdea
Trainerua     Virgen del Carmen
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Espainiako Txapelketa
2025: Kontxaez
2025: Liga9.a (ETE Liga)
2026ez
Camargoko emakumezkoen trainerua 2025ean.
Dendoraldiak
Euskotren0
ETE1
2025 barne.

2017an lehen estropada jokatu zuen Sotileza Banderan eta garaipena eskuratu zuen. 2018an ere estropada bera irabazi zuen.

ETE Ligan 2025ean egin du debuta.

UrteaLigaKontxa
2025ETE Liga, 9.a

Antolaturiko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camargok urtero Camargoko Bandera antolatzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2024-11-21).
  2. «Trofeo Virgen del Carmen (Luanco)» traineras.es (kontsulta data: 2024-11-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Liga ARC: Santurtzi y Camargo, en el play off para ascender a la ACT» EITB (kontsulta data: 2024-11-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Zumaia mantiene la categoría y Camargo asciende a la Liga San Miguel» Noticias de Gipuzkoa 2010-09-19 (kontsulta data: 2024-11-21).
  5. (Gaztelaniaz) efe. (2011-09-18). «Portugalete y Zierbena remarán en la ACT» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-11-21).
  6. http://www.eldiariomontanes.es/v/20130918/deportes/remo/camargo-centra-esfuerzos-base-20130918.html
  7. (Gaztelaniaz) Causo, María. (2018-10-15). «Remando desde los inicios» El Diario Montañés (kontsulta data: 2024-11-21).
  8. (Gaztelaniaz) Vidart, Marco García. (2024-06-09). «Camargo, campeona en la última palada» El Diario Montañés (kontsulta data: 2024-11-21).
  9. (Gaztelaniaz) Falagán, Aser. (2025-08-31). «Camargo desciende a ARC2 en aguas de Castro» El Diario Montañés (kontsulta data: 2025-09-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]