Frantziako atea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Frantziako atea
Zumalakarregiren atea
Pamplona Frankentor, 2005-07-17.jpg
Frantziako atea edo Zumalakarregiren atearen ikuspegia.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 42° 49′ 16″ N, 1° 38′ 33″ W / 42.82111111°N,1.6425°W / 42.82111111; -1.6425Koordenatuak: 42° 49′ 16″ N, 1° 38′ 33″ W / 42.82111111°N,1.6425°W / 42.82111111; -1.6425
Historia eta erabilera
Irekiera 1533
Arkitektura

Frantziako Atea edo Zumalakarregiren Atea Iruñeko harresien iparraldea dagoen atea da. Harresien alde honi Frantziako aurrealdea ere deitzen zaio. Ate honetara ailegatzeko, Iruñeko iparraldeko harresien kanpoaldean kokatu behar gara, Magdalenako antzinako erromatar zubia gurutzatu eta belarra belaunetaraino iristen zaigun lubaki batzuetatik igaro ondoren Frantziako edo Zumalakarregiren Atearekin aurrez-aurre topo eginen dugu.

Frantziako Atea 1533an eraikia izan zen. 1512ko gaztelar gudarosteen Nafarroako konkistaren ostean, arrazoi defentsiboak zirela eta, potentzia menperatzaileak menperatutako hiriak bere itxura alda zezan beharrarazi zuen. Aurretik Iruñeak bere historian inoiz ez zuen bere burua iparraldetik defenditu behar izan, aitzitik bai hegoaldetik, hortaz bere defentsa aldatzera beharrarazia izan zen eta harresiak alderantzizko zentzuan jartzera. Hegoalderantz ireki zen, antzinako gaztelar eta aragoitar etsaiei irekia, aldiz, iparralderantz itxi zen, antzinako bereko lurraldea zen Nafarroa Beherea, eta Frantziari itxia[1].

1753an Filipe V.a Espainiakoaren aginduz kanpoaldeko beste ate bat gehitu zitzaion[2], honetara zubi altxagarri baten bidez sartu zitekeelarik, azken horren kateak oraindik gordeak daude.

Frantziako Atea deritzona Zumalakarregiren Atea bezala ere ezaguna da, izen honen arrazoia Tomas Zumalakarregi jeneral karlistak hiria ate hau zeharkatuz utzi zuelakoan datza.

Antzinako harresiaren handitasun eta kolore grisaxkak ate honetara joateko bidean zehar alboetan aparkatuak dauden autoek oso bestelako itxura dute. Eguneko edozein ordutan familia osoak, haurrak, gazteak, helduak eta adinduek hiritik atera edo sartzeko ate hau zeharkatu ohi dute.

Kanpoaldetik lehenbiziko ate edo ataka hau zeharkatzean, goialdean atea ireki edo erabat itxi nahiz zubi altxagarria igo edo jaisten duten gailu, engranaje eta gurpilak ikus daitezke. Ate hau igaro ondoren, aldapa gainditu eta bigarren atearekin topatuko gara, hau da benetan antzinako Frantziako atea. Azken hau zeharkatu ondoren Iruñeko Alde Zaharreko Nabarreria kalean zehar barneratuko gara.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziako atea
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea