Daniel Defoe: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
#1Lib1Ref
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}


'''Daniel Defoe''', jaiotzez Daniel Foe, ([[Londres]], [[1660|1660ko]] [[Urriaren 10|urriaren 10a]] ? - [[Londres]], [[1731|1731ko]] [[Apirilaren 24|apirilaren 24a]]), kazetari eta nobela idazle famatua izan zen. Mundu osoan zehar ezaguna izan zen haren [[Robinson Crusoe|''Robinson Crusoe'']] nobelagatik. [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] nobela errealistaren fundatzailetzat jotzen da. <ref>{{Cite web|url=http://www.aboutenglish.it/englishpress/defoe.htm|izenburua=Daniel Defoe (1660? - 1731)|sartze-data=2018-06-01|egunkaria=|aldizkaria=English Press, Then and Now|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>Prentsa ekonomikoa idatzi zuen lehenengo idazle ezaguna da.
'''Daniel Defoe''', jaiotzez Daniel Foe, ([[Londres]], [[1660|1660ko]] [[Urriaren 10|urriaren 10a]] ? - [[Londres]], [[1731|1731ko]] [[Apirilaren 24|apirilaren 24a]]), kazetari eta nobela idazle famatua izan zen. Mundu osoan zehar ezaguna izan zen haren [[Robinson Crusoe|''Robinson Crusoe'']] nobelagatik. [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] nobela errealistaren fundatzailetzat jotzen da. <ref>{{Cite web|url=http://www.aboutenglish.it/englishpress/defoe.htm|izenburua=Daniel Defoe (1660? - 1731)|sartze-data=2018-06-01|egunkaria=|aldizkaria=English Press, Then and Now|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>Prentsa ekonomikoa idatzi zuen lehenengo idazle ezaguna da.<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Letters to John Law|urtea=2012|abizena=Adams|izena=Gavin John|orrialdeak=liii-lv|orrialdea=|argitaletxea=Newton Page|ISBN=ISBN 978-1-934619-08-7}}</ref>


== Biografia ==
== Biografia ==

13:32, 8 ekaina 2018ko berrikusketa

Daniel Defoe

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaniel Foe
JaiotzaLondres eta Ward of Cripplegate (en) Itzuli, 1660
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
 Britainia Handiko Erresuma
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMoorfields (en) Itzuli1731ko apirilaren 24a (70/71 urte)
Hobiratze lekuaBunhill Fields Burial Ground (en) Itzuli
Familia
AitaJames Foe
AmaAlice Marsh
Ezkontidea(k)Mary Tuffley (en) Itzuli  (1684 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, eleberrigilea, prosalaria, haur literatura idazlea, publizista, idazlea, enpresaburua, iritzi-kazetaria, poeta eta argitaratzailea
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPresbiterianismoa

IMDB: nm0214518 Allocine: 35515 Allmovie: p204314
Musicbrainz: 5160f7d4-4140-44c4-a84d-790a537a9e22 Discogs: 1423187 Find a Grave: 270 Edit the value on Wikidata

Daniel Defoe, jaiotzez Daniel Foe, (Londres, 1660ko urriaren 10a ? - Londres, 1731ko apirilaren 24a), kazetari eta nobela idazle famatua izan zen. Mundu osoan zehar ezaguna izan zen haren Robinson Crusoe nobelagatik. Erresuma Batuko nobela errealistaren fundatzailetzat jotzen da. [1]Prentsa ekonomikoa idatzi zuen lehenengo idazle ezaguna da.[2]

Biografia

Daniel Foe Londresen jaio zen St. Giles Cripplegate parrokia inguruan, baina data eta lekua ez dakizkigu ziurtasunez. Gurasoak Alice eta James Foe izan ziren. Aita James The Worshipful Company of Butchers izeneko harakinen gremioko kidea eta argizariak egiten irabazten zuen bizitza. Presbiteriano zorrotza, haren iritziek eragina izango zuten gerora semeagan. Askotan, gurasoen sinesmen erlijiosoak ez zetozen bat Ingalaterrako Elizarekin. Danielek erantsiko zion abizenari “de”  ponpoxo hura eta, behin baino gehiagotan, De Beau Faux sendikoa zela esan ohi zuen.[3]

Londresko Charles Morton eskolan ikasi zuen, baina ministroa izatea nahi ez zuenez, akademia utzi eta Daniel Defoe gazteak merkatari lanetan murgildu zen -galtzerdiak, artilezko gaiak edo ardoa salduz- eta Europan zehar bidaiatu. Nahiz eta anbizio handiko gizona izan negozioak oso ondo atera  ez zitzaionez, zor asko izan zituen eta horrek  kartzelara ere eraman zuen uneren batean.[4]

1648an, Mary Tuffleyrekin ezkondu zen -3.700 £-ko dotea jaso zuen- eta bi seme eta bost alaba izan zituzten. Zorra traba handia izan zen erlazioa aurrera eramateko.

Zorrak ezin ordainduz, kartzelan egon behar izan zuen eta, 1658an, Monmoutheko dukearen aurkako matxinadan hartu zuen parte. Eliza batean ezkutatu zen matxinadak porrot egin zuenean eta hantxe ikusi zuen Robinson Crusoe izena harrian grabatuta, gerora mundu osoan ospea lortuko zuen eroi bihurtuko zuena. Oraingo honetan kartzelera joateaz libratu zen George Jeffreys magistratuak lagundu ziolako.

1688an, Guillermo Orangekoari lagundu zion eta, Europa osoan bidaiatu ondoren, gobernu berriaren kide izan zen 1695ean. 1696an teila eta adreiluen enpresa bat zuzendu zuen.

1701ean, lehen lana argitaratu zuen, "Egiazko ingelesa", Gilem III.a erregearen defentsan eta aurreiritzi nazionalei eraso eginez.

Handik bi urtera, ekintza politikoak kondenara eraman zuen eta pikotan erakutsia izan zen, The Shortest Way with Dissenters panfletoa idatzi zuelako. Hala ere, Hymn to the Pillory poema errezitatu zuen eta pikotaren inguruan zegoen jendeak, objektu kaltegarriak bota ordez, loreak bota zizkioten. Bi egun pikotan pasa eta gero, kartzela zigorra erori zitzaion Newgateko presondegian, baina ez zuen zigorra bete beharrik izan agente sekretu bezala lan egin zuelako gobernu ingelesarentzako. Negozioak porrotean, 1713ra arte, kazetari lanetan ibili zen The Review aldizkarian.

Azken urteetan idatzi zituen ospea emango zioten eleberriak eta arrakasta izugarria lortu zuten bere garaian. 1719an etorri zen Robinson Crusoeren abenturak, naufragio baten ondoren uharte huts batean gizona kokatu eta haren abenturak kontatuz; Alexander Selkirk marinel eskoziarraren eta Pedro Serrano marinel espainiarraren naufragio erreala kontatu zuen horrela eta lehenengo eleberri ingelesa kontsideratzen da.

1720an, The Life, Adventures and Piracies of the Famous Captain Singleton idatzi zuen, bi gizonezkoen arteko amodioa: nola Quaker Williamek Singleton kapitaina bizitza kriminal eta pirata batetik aldendu zuen, bikote bezala Londresen bizitzeko. Hori bai, ingeles zipitzik ez zuten jendaurrean hitz egiten, greziarrak zirelakoan; Singleton Williamen arrebarekin ezkonduta zegoelako itxura egiten zuten.

1722an, Moll Flandersen abenturak eleberria argitaratu zuen. Obra hau literatura pikareskoaren ezaugarriekin bat egiten du: narrazioa pasarte desberdinetan, pertsonaien eboluzioa gertaeren arabera, protagonistaren klase sozialaren aldaketa eta engainua eta itxura gai nagusi bezala.

A journal of the plague year of 1665  1722an publikatu zuen nobela historiko hau, 1655eko Londresen egon zen izurriteari buruz.

1724an, Roxana: The Fortunate Mistress. Eragin handia izan zuen; deskripzio errealista nabarmendu zen liburu honetan. Lady Roxanaren ondorengo lan gehienak A tour throught the Whole Island of Great Britain bezalako bidaia-liburuak izan ziren.

Jonathan Wild kriminala urkatu zutenean, Defoek Applebee's Journalentzako artikulua idatzi zuen eta True and Genuine Account of the Life and Actions of the Late Jonathan Wild argitaratu zuen gero, 1725eko ekainean.

Daniel Defoe 1731n hil zen eta heriotzaren arrazoiak ez dira ziurrak. Uste da apirilaren 24 edo 25ean izan zela eta Bunhill Fieldsen, Londresen, dago ehortzita.

Robinson Crusoe

Robinson Crusoe (ingelesez, jatorrizkoan The life and strange surprising adventures of Robinson Crusoe) ingelesez idatzitako lehenengo eleberritzat hartzen den liburua da, Daniel Defoe ingelesak Alexander Selkirk eskoziar itsasgizonaren istorioan oinarriturik idatzia, lehen aldiz 1719an argitaratua.  Gainera, nobela honen bitartez irakurleak heziera, erlijioa, bakartasuna eta bizitzaren zentzuari buruz erreflexionatzeko aukera ematen du. Nobelaren gai nagusia gizakiak naturan daukan eragina da; izan ere, gizakiaren adimenak natura menperatzeko eta bizirauteko duen ahalmena da gai nagusietako bat. Urte hartan bertan, liburu honen jarraipena zen The Further Adventures of Robinson Crusoe idatzi zuen Defoek.

Hainbat aldiz zinemaratu dute liburua.

Lanak

Robinson Crusoe. Lehen edizioa

Fizioa

  • The Consolidator or, Memoirs of Sundry Transactions from the World in the Moon (1705)
  • Atlantis Major (1711)
  • Robinson Crusoe (1719)
  • The Farther Adventures of Robinson Crusoe (1719)
  • Captain Singleton (1720)
  • Memoirs of a Cavalier (1720)
  • A Journal of the Plague Year (1722)
  • Moll Flanders (1722)
  • Roxana: The Fortunate Mistress (1724)
  • The Family Instructor
  • The Pirate Gow
  • The Storm
  • The King of Pirates (1719)
  • Colonel Jack

Entseiguak

  • Conjugal Lewdness
  • Serious Reflections of Robinson Crusoe (1720)
  • The Complete English Tradesman
  • An Essay Upon Projects – Argitaratu zuen lehen liburua.
  • An Essay Upon Literature – 1726
  • Mere Nature Delineated – 1726
  • A Plan of English Commerce - 1728
  • A General History of the Pyrates, Defoe's authorship of this pseudonymous work is disputed

Poemak

  • The True-Born Englishman: A Satyr

Erreferentziak

  1. Daniel Defoe (1660? - 1731). (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  2. Adams, Gavin John. (2012). Letters to John Law. Newton Page, liii-lv or. ISBN ISBN 978-1-934619-08-7..
  3. Biography of Daniel Defoe. (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  4. Robinson Crusoe. Liburuaren sarrera. (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Defoe Aldatu lotura Wikidatan