Anna de Noailles
Anna de Noailles | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anna Elisabeth Bibesco Bassaraba de Brancovan |
Jaiotza | Parisko 7. barrutia, 1876ko azaroaren 15a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Parisko 16. barrutia Parisko 16. barrutia Publier |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 16. barrutia, 1933ko apirilaren 30a (56 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Noailles (en) |
Familia | |
Aita | Grégoire Bibesco |
Ama | Ralouka Bibesco-Bassaraba, Princess de Brancovan |
Ezkontidea(k) | Mathieu de Noailles (en) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa alemana errumaniera greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, salonnièrea, poeta, modeloa, eleberrigilea, aristokrata eta monarka |
Lantokia(k) | Paris |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Academie Royale de Langue et de littérature Françaises (en) Errumaniar Akademia |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Anna de Noailles (Paris, Frantzia, 1876ko azaroaren 15a - ib., 1933ko apirilaren 30a) frantses idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita errumaniarra zuen eta ama greziarra, baina heziketa frantsesa izan zuen erabat. Olerkia eta eleberria idatzi zituen. Izadian inspiratutako joera erromantikoa nabarmena da Annaren lehenengo liburuetan. Azken liburuetan, ordea, gaztetasunaren amaiera, heriotza eta bakardadea dira gai nagusiak.
Idazlanak: olerki-liburuak: Le coeur innombrable (1901, "Bihotz zenbagaitza"), L´ombre des jours (1902, "Egunen itzala"), Les vivants et les morts (1913, "Bizidunak eta hilak"), L´honneur de souffrir (1927, "Sufritzeko ohorea"); eleberriak: La nouvelle espérance (1903, "Itxaropen berria"), Le visage émerveillé (1904, "Aurpegi miretsia"); autobiografia: Le livre de ma vie (1932, "Nire bizitzako liburua").
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anna de Noailles |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.