Luisa Maria Orleanskoa
Itxura
Luisa-Maria Teresa Karlota Elisabet Orleanskoa (Palermo, 1812ko apirilaren 3a - Ostende, 1850eko urriaren 11) Belgikako erregina ezkontidea izan zen 1832tik hil zen arte.
Luis Filipe Frantziakoa eta Maria Amalia Napolikoa eta Siziliakoaren alaba izan zen. 1832an Leopoldo I.a Belgikakoa erregearekin ezkondu zen, 1817tik alarguna zena.
Leopoldok eta Luisa-Mariak lau seme-alaba izan zituzten
- Luis Filipe printzea, printze oinordekoa (1833ko uztailaren 24a – 1834ko maiatzaren 16a)
- Leopoldo II.a Belgikakoa (1835eko apirilaren 9a – 1909ko Abenduaren 17a)
- Filipe printzea, Flandesko kondea (1837ko Martxoaren 24a – 1905eko azaroaren 17a)
- Karlota Belgikakoa printzesa (1840ko ekainaren 7a – 1927ko urtarrilaren 19a), Maximiliano I.a Mexikokoaren emaztea.
Luisa Maria tuberkulosiak jota hil zen 38 urterekin.