Fagor Arrasate
Fagor Arrasate | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa |
Jarduera sektorea | Makina-erreminta |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | kooperatiba |
Jabea | Fagor Taldea |
Historia | |
Sorrera | 1957 |
webgune ofiziala |
Fagor Arrasate S. Coop altzairuzko txapa metalikoa prozesatzeko makina tresnen diseinuaz eta hornikuntzaz arduratzen den enpresa da. 1957. urtean sortu zen[1] eta bere egoitza nagusia Arrasaten, Gipuzkoako mendebaldean kokatzen da. Fagor Arrasate, Mondragon Korporazioko kide da, Euskal Herrian jatorria duen eta gaur egun Espainia eta beste 5 kontinentetan kokatzen den enpresa taldea.
50 herrialde baino gehiagotan du presentzia eta hainbat fabrikazio establezimendu ditu Txinan.
Diseinuan eta hurrengo produktuen fabrikazioan oinarritzen du bere jarduera: prentsak eta estanpazio sistemak, txapa ebaki eta prozesatzeko lerroak eta txapazko pieza konplexuak eta trokelak fabrikatzeko sistema bereziak.
Historia[1]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1957an enpresaren sortzaileek Arrasateko Legarre auzoan mekanika lantegi bat eskuratu zuten, tresneria eta makina tresna osagarriak fabrikatzeko enpresa bat sortzeko asmoz. Urte hartako azaroan, enpresak ofizialki Talleres Arrasate izena hartu zuen, eta Arrasateko lehen kooperatiba gisa erregistratu zen, 7641 zenbakiarekin, Lan Ministerioko Kooperatiben Erregistro Ofizialean, hurrengo helburuarekin: “makineria, tresneria eta trokelaketa fabrikazioa eta salmenta, bai eta beste edozein industria-jarduera ere”.[1]
1958an enpresak ebaketa eta estanpazio trokelak, makina tresna osagarriak eta belarra mozteko makinen fabrikazioaz arduratzen ziren 27 bazkide zituen.
Urtebete geroago, 1959an, industria jarduera handiagoa ahalbidetuko dien pabiloi berri bat eraikitzeari ekin zioten, eta 1961ean hasi ziren han lanean.
1962 eta 1963 artean fabrikazio jarduera nabarmen hazi zen, eta profilatzaile, kanalizazio lerro, altzari metalikoen lerro, zisne-lepo erako prentsak, eta guraize eta ebaketa lerroak fabrikatzeari ekiten diote.
1963. urtean, marketin arrazoiak direla medio, enpresaren izena Arrasate C.I. izatera pasatzen da. Hurrengo bost urtean, jarduera berriak egiteaz gain estanpazio jarduerari eutsi zioten, eta enpresa 197 langile izatera iritsi zen.
1971n enpresak urrats erabakigarri bat eman zuen: prentsa bikoitzak fabrikatzen hastearekin batera, automozioaren eta pieza handien estanpazioen sektorean sartu zen. Urtebete geroago, prentsen fabrikaziorako lantegi berri bat ireki zuten Markinan. Horrela Arrasateko fabrikari bultzada teknologiko bat eman zitzaion, ekoizpen ahalmena handitzeko asmoz.
Fagor Arrasateren nazioarteko arrakastaren ondorioz, 1973. urtean lantegi berri bat eraiki zuten Arrasaten, produktuen eskariari erantzuteko. 1975erako enpresa Europako ebaketa lerro handiena hornitzeaz arduratzen zen, altzairu herdoilgaitza ebakitzekoa gehienbat. Urte bete beranduago, prentsa azkarrak fabrikatzen hasi zen.
1977. urtean, Arrasate C.I autoen sektoreko prentsa handien munduko hornitzaile nagusienetakoa zen.
1984. urtean ebaketa lerroak fabrikatzen dituen Proin marka bereganatu zuen. Horrela, bere merkatu-kuota handitu zuen, eta Espainia eta Europako hornitzaile nagusienetako bat bihurtu zen.
1986an enpresaren izena Fagor Arrasate izatera pasa zen, Korporazioaren negozio politika dela medio.
1990ean Fagor Arrasatek makina tresnaren sektoreak inoiz izan duen eskaririk handiena jaso zuen: 3.300 milioi pezetan baloratutako lau prentsa handi eraiki zituen, Volkswagen enpresarentzat. Horren ondoren, Europan hainbat ebaketa instalazio eta pieza hornitu zituzten.
1991an ISO 9001 ziurtagiria eskuratu zuen.
1994an Alabamako General Electric enpresarentzako hozkailuen piezak fabrikatzeko linea bat eraiki zuen. 50 tonatik gorako pisuak zailtasun handiak gainditu beharra ekarri zuen, bidalketa egitean.
Urtebete geroago, 1995an, Espainian eta mundu osoan inoiz ezagutu den prentsa mekanikorik handiena eraiki zuen, Txinara bidaltzeko.
1996. urtean ekoizpen baliabideak handitu zituzten, ahalmen handiko mandrinadore baten laguntzaz.
1999an Egiptok ordu arte inoiz izan zuen ebaketa lerro proiektu handiena hornitzeaz arduratu ziren, ebaketa hotz eta beroak egiteko.
2000. urtean Markinako eraikina handitzea erabaki zuten, eta 100 tonako garabiak eta mekanizazio astuneko makinak jarri zituzten pabilioi berrietan. Informatikari dagokionez, CAD sistemak eta ordenagailuak ezarri ziren.
Alemaniako merkatuan zuen presentzia handitzeko, 2001. urtean Gillet GmbH izeneko enpresa misto bat sortu zuen Alemaniako hegoaldean, non automatizazio ingeniaritza eta zerbitzu teknikoa eskaini ziren Fagor markako produktu guztietarako.
2002an Gipuzkoako Merkataritza Ganberak enpresa esportatzailearen saria eman zion Fagor Arrasateri.
Urtebete geroago, 2003an Mitsubishi Australiak Fagor Arrasate hautatu zuen “AA Class” motako piezen estanpaziorako prentsen linearen hornitzaile gisa.
2005ean “Best supplier of the year”, urteko hornitzailerik onenaren saria jaso zuen Benteler eta Whirlpool multinazionalen eskutik.[2] Hurrengo urteetan, munduko ebaketa lerro konbinatu handienak egiteko aukeratua izan zen, eta bere lehen bolante gabeko serboprentsa astuna ere aurkeztu zuen.
2007an Gamei enpresaren jabe egin zen, eta torloju prentsak fabrikatzeari ekin zion.
2008an beste fabrika bat eraiki zuen Txinan.[3]
2009 eta 2011 bitartean hainbat proiektutan murgildu zen. Besteak beste Alemaniarako “stretch leveller” zapal sistema eraikitzen zuen, bai eta Volkswagenentzat “Wave Line” izeneko lehen prentsa linea sinkronitzatu eta robotizatua ere.
2012. urtean "Made in Euskadi" saria jaso zuen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Oliden, Kepa. (2007/11/04). «La primera cooperativa de Mondragón» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2016-03-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fagor Arrasate nominado “Proveedor del Año” por la multinacional alemana Benteler. 27-03-2016 (Noiz kontsultatua: 2016-'03-10).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Fagor Arrasate. (2009-03-01). Fagor Arrasatek ebaketa linea bat zabaltzen du Txinan. (Noiz kontsultatua: 2016-03-10).
- ↑ Fagor Arrasate. (2012/12/04). Fagor Arrasate: “Made in Euskadi” saria. (Noiz kontsultatua: 2016-03-10).