Donostiako Kantu Jira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donostiako Kantu Jira


Datuak
EgoitzaDonostia, Gipuzkoa
Ahotsakabesbatza mistoa
Taldekideak200
Urteak2003 - ...
Webguneahttps://donostiakantuz.blogspot.com

Donostiako Kantu Jira Donostiako herri-ekimena da 2003an sortu zena. Hilean behin, hileko hirugarren larunbatean, Donostiako Alde zaharreko kaleetatik euskal kanta herrikoiak abesten dituzte talde irekian.[1][2] Donostiako auzoetan ere kantatzen dituzte auzoko jaiak eta ekitaldi bereziak direnean. Donostiako Udalak hiritar merezimenduaren domina eman zion 2013an.

Euskaldunon Egunkariaren itxieraren aurkako protesta gisa, sortu zen taldea espontaneoki 2003ko otsailaren 20an. Harrezkero hilero hilero atera dira kantari.[2][3][4][5]

Hasierako 70 lagunak ugaldu, eta geroztik 150-200-250 bat lagun bildu izan dira Kantu Jira arruntetan. Urteurrenetan eta saio berezietan jendetza bildu ohi da. 5. urteurrenean, inputatuei babesa ematen jende mordoa; eta 10. urteurrenean, Euskal Herri guztitik etorritako mila lagun bildu ziren Donostiako Parte Zaharreko kaleetan, eta 700 lagun mahaiaren bueltan.[2]

Geroago hainbat herritan antolatu dira antzeko taldeak. adibidez hauek: Arroka Biarritz, Baionan Kantuz, Bilbo Kantari, Euskal Herria Kantuz, Plentzia kantagunea...

Donostiako Kantu Jira (Portaleta, 2013-08-16)
Itsasoari begira kantatzen.(Kontxa, 2013-08-16)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

126 kantu biltzen dituen bilduma bat banatzen du Donostiako Kantu Jirak. Abesti sorta landua prestatu zuten kantu tradizionaletan belaunaldiz belaunaldi inguru horretan kantatu diren abestiak, baina irizpide bakar batekin hautatuta: gutxieneko grazia bat edukitzea; naifak izan zitezkeen (Behin batian Loiolan, Ene maitia jeiki ta jeiki...), ñoñoak ez, ordea.. Abesti herrikoiak baina berriagoei dagokienez, letrek zerbait, eta modu ederrean, esatea, doinu gozagarri batean ekarrita, noski, aukeran (Habanera, Baionatik Bilbora, Aberriaren mugak, Atxaga-Ruperren Bertso Berriak, Itsasoari begira, Mendian gora, Zure begiek, Martxa baten lehen notak... inon ez inor; argiz beterik buruak...).

Hauek dira taldearen izaera hori definitzen duten 126 kantu horiek:

  1. Aberriaren mugak
  2. Agur Xiberua
  3. Agure zaharra
  4. Ai zer plazer(r)a (Ama) (1)
  5. Ai zer plazer(r)a (Ama) (2)
  6. Aita-semeak
  7. Aitormena
  8. Ala kinkirrin
  9. Altzateko jaun
  10. Ama zer duzu nigarrez?
  11. Amak ezkondu ninduen
  12. Amerikara noa
  13. Amodioa zoin den zoroa
  14. Anttoni eta Antton
  15. Arbola gainean (Laborari)
  16. Ari naizela
  17. Arrosako zolan
  18. Atharratzeko gazteluko kanta
  19. Azken agurraren negarra
  20. Azken dantza
  21. Bagare
  22. Baionatik Bilbora
  23. Baldorba
  24. Baratze bat
  25. Bautista Bazterretxe
  26. Begiak parrez-parrez
  27. Behin batian Loiolan
  28. Bermioko portuan
  29. Bertso berriak
  30. Bizkaia maite
  31. Boga-boga
  32. Donostiako hiru damatxo
  33. Donostiyako ziudadia
  34. Egun da Santi Mamiña
  35. Eki eder
  36. Eperra
  37. Erribera
  38. Errota zaharra
  39. Euskal Herri nerea
  40. Euskal Herrian euskaraz
  41. Ez, ez dut nahi
  42. Forjarien kanta
  43. Gazte naiz eta lorios
  44. Goizian argi hastian
  45. Goizian goiz jeikirik (1)
  46. Goizian goiz jeikirik (2)
  47. Goizuetan
  48. Greziako itsasontzia
  49. Guk euskaraz
  50. Gure bide galduak
  51. Guretzat
  52. Habanera
  53. Herio latza (De Trevilleren azken hitzak)
  54. Iduzki denean
  55. Ikusi nuanian (1)
  56. Ikusi nuenian (2)
  57. Ikusten duzu goizean
  58. Ilun ikarak
  59. Iparragirre
  60. Iriyarena
  61. Isil-isilik dago
  62. Itsasoan urak haundi dire
  63. Itsasoari begira
  64. Iturengo arotza
  65. Itzala
  66. Izarren hautsa (1)
  67. Izarren hautsa (2)
  68. Izotz-ondoko eguzki
  69. Jaun baruak
  70. Jeiki jeiki
  71. Juana Bixenta Olabe
  72. Kantatuaz, kantatuaz
  73. Kantatutzera noa xelebrekeriak
  74. Kantu jira kantuen bidez
  75. Kantuz
  76. Kaskazurik bere buruari
  77. Kattalin
  78. Kontrapas
  79. Kontxeziri
  80. Langile baten semea
  81. Lau haizetara
  82. Lau teilatu
  83. Limosnatxo bat (Mutil koxkor bat)
  84. Loretxoa
  85. Loriak udan intza bezela
  86. Lürralde zilarra
  87. Maitasun aroak
  88. Maitasunez hil
  89. Maitiak galdegin zautan
  90. Maria Solt eta Kastero
  91. Maritxu nora zoaz?
  92. Markesaren alaba
  93. Martxa baten lehen notak
  94. Matalaz
  95. Mendian gora
  96. Muñagorriren bertsoak
  97. Nafarroa (jota)
  98. Nafarroako ereserkia
  99. Nere maitia jeiki ta jeiki
  100. Nere sentimentua
  101. Nirekin (Emoixtaxux muxutxuek)
  102. Oi ama Eskual Herri
  103. Orhiko xoria
  104. Otxagabian
  105. Pasaiako herritik
  106. Pello Joxepe
  107. Prima eijerra
  108. Salamankara
  109. San Simon eta San Juda
  110. Topa dagigun
  111. Trapu zaharrak
  112. Triste bizi naiz eta
  113. Ttiki-ttikitik
  114. Txatxamatxalinatxu
  115. Txori ttikia
  116. Txoria txori (Hegoak ebaki banizkio)
  117. Ume eder bat
  118. Xalbadorren heriotzean
  119. Xarmangarria zira
  120. Xorieri mintzo zen
  121. Zaku berean
  122. Zazpiak oihal batetik
  123. Zenbat gera?
  124. Zibilak esan naute
  125. Zugana Manuela
  126. Zure begiek
Kantari app-aren pantaila-irudiak.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. NAIZ. (2020-06-20). «Kantu Jiran elkartu dira berriro Donostian, konfinamenduan ekimena eten ondotik lehen aldiz» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  2. a b c Beloki, Joserra. «BERRIAk eta Kantu Jirak 20 urte» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  3. Iraola, Jone Bastida Alzuru-Arantxa. «‘Euskaldunon Egunkaria’ izan dute gogoan, Donostiako kantu jiraren # urteurrenean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-19).
  4. NAIZ. (2023-02-18). «Kantujira, ‘Egunkaria’ itxi ostean 20 urtez Donostiako kaleetan identitatea elikatzen» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-03-16).
  5. Esteban, Mari Luz. (2023). DONOSTIAKO KANTUJIRA. 20 URTE. .
  6. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2022-09-02). «Pantailatik kantari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]