Adele (abeslaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adele (abeslaria)
Adele for Vogue in 2021.png
(2021)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdele Laurie Blue Adkins
JaiotzaTottenham1988ko maiatzaren 5a (34 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaBeverly Hills
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Simon Konecki (en) Itzuli  (2016ko martxoaren 16a -  2021eko martxoaren 4a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBRIT School for Performing Arts and Technology (en) Itzuli
(2003 - 2006ko maiatza)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, abeslaria, gitarra-jotzailea, piano-jotzailea, bateria-jotzailea, musikaria, estudioko musikaria eta executive producer (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Adele
Genero artistikoapopa
blue-eyed soul (en) Itzuli
rhythm and bluesa
soula
jazza
rock
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuagitarra
pianoa
bateria
baxua
tronpeta
biola
ahotsa
DiskoetxeaXL Recordings
Columbia Records
Sony Music Entertainment

adele.com
IMDB: nm2233157 Allocine: 539876
Facebook: adele Twitter: Adele Instagram: adele VK: adele_ru MySpace: adelelondon Youtube: UCsRM0YB_dabtEPGPTKo-gcw Souncloud: adelemusic Spotify: 4dpARuHxo51G3z768sgnrY iTunes: 262836961 Last fm: Adele Musicbrainz: cc2c9c3c-b7bc-4b8b-84d8-4fbd8779e493 Songkick: 537914 Discogs: 819015 Allmusic: mn0000503460 Deezer: 75798 Edit the value on Wikidata
Adele signature.svg

Adele Laurie Blue Adkins (Tottenham, Londres, 1988ko maiatzaren 5a), ezagunagoa Adele izenaz, abeslari eta konposatzaile ingelesa[1] da. 2008an 19 izeneko lehen albuma kaleratu ondoren, arrakasta handia lortu du bere Soul, R&B eta Pop estiloekin. Bere ahots bikainarengatik miretsia da[2] eta 10 Grammy, 4 Brit Awards, 4 American Music Awards, Urrezko Globo Sari bat eta Oscar Sari bat irabazi ditu.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988eko maiatzaren 5ean jaio zen Londresen, Tottenham izeneko auzo batean. Ama ingelesa du eta aita galesa. Baina berak bi urte inguru zituela aitak alde egin zuen bere 20 urteko ama eta bera bakarrik uztiz. Bederatzi urte zituenean Brightonera joan ziren bizitzera amak lana topatu zuelako han. Bi urte geroago berriro aldatu ziren bizilekuz baina orain bere aitaordea ere beraiekin zegoen. Oraingoan Londresera itzuli ziren. Lehenengo Brixtonera eta gero West Norwoodera.

Lau urte zituenetik abestea maitatu duela dio abeslariak. Baita ere aipatzen du Gabrielle izan zela arreta deitu zion lehenengo abeslaria.

2003an, 14 urte zituela Etta James eta Ella Fitzgerald deskubritu zituen eta egunero ordu batez Etta entzutearekin batera bere ahotsa aurkitu zuela dio. Urte horretan bertan, Croydoneko Arte Eszenikoen eta Teknologiaren BRIT School-en sartu zen, Leona Lewis eta Jessie J kantari ezagunen ikaskidea izan zen. Behin, «bere ikastaroaren zati gisa demo batzuk grabatu zituen, eta lagun batek MySpace enpresari igo zituen». Grabaketa horiek famatuak egin ziren.

Ibilaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an XL Recordings eta Columbia Recordsekin kontratu diskografikoa sinatu zuen eta 2008ko urtarrilaren 28an bere lehen albuma argitaratu zuen 19 izenburukoa, Britainia Handian platinozko disko lau aldiz izan zena[3].Izenburu hori aukeratu zuen 19 urte zituenean idatzi zuelako. Disko honetatik lau single atera ziren Hometown Glory,Chasing Pavements, Could Shoulder eta Make You Feel My Love. 2009ko Grammy Sarietan[4] bi garaikur erdietsi zituen.

Bigarren diskoa, 21, 2011ko urtaarrilaren 21ean kaleratu zuen eta lehenbizikoarekin lortutako arrakasta gainditu zuen[5], Britainia Handian platinozko 14 disko lortuz[3]. Estatu Batuetan 352.000 ale saldu zituen aurreneko astean[6].Disko honetan bost single kaleartu zituen Rolling in the Deep, Someone Like You, Set Fire To The Rain, Turning Tables eta Rumor Has It. 2012ko Grammyetako izarra izan zen, 6 sari eskuratu baitzituen[7]: Diskorik Onena ("19"), ("21") Kantu Onena ("Rolling in the deep"), Hitz Onena, Pop mailako Bakarkako Emanaldi Onena, Pop mailako Disko Bokal Onena eta Musika Bideo Labur Onena[8].

2011-2014: 21 eta mundu-mailako fama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adelek bere estudioko bigarren albuma plazaratu zuen 2011. urtean, 21 izenekoa hain zuzen.

Disko honetan bere inspirazioa nola aldatzen den aipatzen du, bai eta lortu eta esperimentatu zuen heldutasuna bere lehenengo diskoa eta debutaren ondorioz. Bere soinua, Estatu Batuetako country musikaz dago osatuta, 19 diskoa osatzena ari zela ezagutu zuen generoaz hain zuzen ere.

2015-2017: 25 eta Adele Live 2016[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012 urtearen hasieran Adelek bere hirugarren albuma aterako zuela adierazi zuen, baina gehiago bizi behar zuela esan zuen musika berria egin ahal izateko. Azkenean, azaroaren 20an argiaratu zuen Adelek diska, 25 izenekoa.

Urriaren 30ean, Adelek zuzeneko kontzertu bat emango zuela argitaratu zuen, Adele Live in New York City izenpean. Geroago, NBC-k transmititu zuen kontzertua, abenduaren 14an.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[9] [10] [11] [12]

  1. «Adele: 'I want to discover my own sound'» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  2. (Ingelesez) Soul singers top new talent list. 2008-01-04 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  3. a b Certified Awards Search[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Ingelesez) Staff, MTV News. «Grammy 2009 Winners List» MTV News (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  5. British soul singer Adele preps summer U.S. tour Latimes.com
  6. Adele's '21' Debuts At No. 1 On The Billboard 200 With 352,000 Sales Billboard.biz
  7. «Grammy Awards 2012: Adele wins six awards tying with Beyoncé for most trophies won in one night» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  8. Adele izan da Grammy sarietako erregina Eitb.com
  9. (Gaztelaniaz) «Adele: la cantante Inglesa que enamoró al mundo con su voz» Vogue Mexico (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  10. Txantiloi:Es-EC «Hello, de Adele, rompe récords con un millón de descargas» El Comercio 0001-11-30 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  11. (Ingelesez) «Adele will perform one-night-only show at Radio City Music Hall» EW.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  12. (Ingelesez) McDermott, Maeve. «NBC plans 'Adele Live in New York City' concert special» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adele (abeslaria) Aldatu lotura Wikidatan