Ainhoa Zuazua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainhoa Zuazua
Bizitza
Jaiotza Ermua1980ko otsailaren 1a (40 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Genero artistikoa opera
zarzuela
Ahots mota sopranoa
Musika instrumentua ahotsa

Ainhoa Zuazua Rubira (Ermua, Bizkaia, 1980ko otsailaren 1a) opera eta zarzuela abeslaria da. Sopranoa.Euskal Herriko hainbat aretotan abestu du, baita Frantzian, Suitzan, Austrian ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainhoa Zuazuak jaioterriko Alboka Musika Eskolan hasi zituen musika ikasketak. Ondoren, Durangoko Bartolomé Erzilla kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten eta 1998. urtean erdi mailako titulua lortu zuen. Alejandro Zabala eta Victoria de los Ángeles irakasleen eskolak jaso zituen. Madrilgo Escuela Superior de Canto izan zen hurrengo ikastetxea eta handik, 2002an, Vienako Musik Und Darstllendekunst-era jo zuen.

Abeslari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzerrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi mailako kantu ikasketak amaitu ondoren lanean eta ikasten jarraitu zuen. Hainbat urtez Vienako Rhin operak kontrataturik. Frantzian zehar jira egin zuen Carmen operan abestuz. Jaques Offenbach-en Les Brigands abestuz berriz, Frantzian, Suitzan eta Austrian jardun zuen.

Galiziarekin ere harreman estua izan du eta hainbat aldiz abestu du bertan, besteak beste, Vigon eta Allariz-en Francisco Borja piano-jotzailearen laguntzaz [1] [2] . Santiago de Compostelan aldiz, Rubén Fernández Aguirre piano-jotzailarekin eta Marifé Nogales mezzosopranoarekin. [3] [4].

Santanderren ere izan zen Manuel Garcíaren L'isola disabitata opera abesten, XV. Lirika denboraldiko ekitaldien barruan [5]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ermuko Musikaldian 6 ediziotan parte hartu zuen, azkena 2006an. Esplá, Guridi, Bellini, Granados eta Usandizagaren obrak abestu zituen.[6]. 2012an ere jaioterrian izan zen abesten Carlos Imaz piano-jotzailearekin [7]

Bilboko Euskalduna Jauregian Alfredo Krausen Omenezko X. Kontzertuan parte hartu zuen, Vanessa Goikoetxea sopranoarekin eta Andeka Gorrotxategi tenorearekin batera. [8] [9]. Hurrengo urtean Bilboko Arriaga Antzokian Manuel Garcíaren 'L'isola disabitata' operan parte hartu zuen.[10]. Cuartitos del Arriagan Iñaki Encina Oyón, piano-jotzailearen laguntzaz abestu zuen [11]. Bilboko Arriaga antzokian Manuel Fernández Caballerok sortutako El duo de la Africana zarzuelan ere abestu zuen [12]

2015ean Donostiako Kursaal jauregian munduan zehar kantari dabiltzan hainbat abeslari bildu ziren Opus Lírica elkarteak antolatutako emanaldian.[13]. Donostiako Kursaal jauregian Miguel Borrallo madrildar tenorearekin eta Santa Cecilia Orkestra Klasikoarekin laguntzaz Zarzuela Gala Handian parte hartu zuen. Programan Giménez, Moreno-Torroba, Sorozábal, Vives, Soutullo eta Vert, Chapí, Luna, Guerrero eta Fernández Caballeroren lanak zeuden.

2018an, berriro ere Bilboko Arriaga antzokian abestu zuen Frantziako musikako hiru konposatzaile funtsezkori eskainitako errezitaldian: Charles Gounod (Paris, 1818), George Bizet (Paris, 1838) eta Jules Massenet (Saint-Étienne, 1842).[14]

2019an Bilboko Arriaga antzokian ‘Dido & Aeneas’ antzerki musikal barrokoan parte hartu zuen [15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Galizieraz) «Ainhoa Zuazua clausura o ciclo de música Xeración 2000+3» xornal.vigo.org . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  2. (Gaztelaniaz) «La soprano Ainhoa Zuazua actuará en Allariz» La Voz de Galicia 2003-07-30 . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  3. http://santiagodecompostela.portaldetuciudad.com/es-es/noticias/ainhoa-zuazua-e-marife-nogales-no-terceiro-concerto-de-todo-lirica-santiagodecompostela-006_2_3_281498_68.html
  4. www.elcorreogallego.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  5. (Gaztelaniaz) «La temporada lírica se despide con una "pequeña joya", 'L'isola disabitata'» El Diario Montañes 2011-01-27 . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  6. (Gaztelaniaz) «La soprano Ainhoa Zuazua volverá a actuar en el 'Musikaldia'» El Correo 2009-10-15 . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  7. (Gaztelaniaz) «Ainhoa Zuazua y Velma Powell, este fin de semana en el Musikaldia de Ermua» El Correo 2012-10-19 . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  8. «Alfredo Krausen Omenezko X. Kontzertua | Euskalduna Jauregia» Euskalduna . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  9. (Gaztelaniaz) «La soprano Ainhoa Zuazua actúa esta tarde en el Euskalduna de Bilbao» El Diario Vasco 2010-12-30 . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  10. (Gaztelaniaz) Codalario. [http://www.codalario.com/v_portal/informacion/informacionver.asp?cod=177&te=2&idage=323&vap=0&pag=1 «El Teatro Arriaga recupera, de la mano de Emilio Sagi, la �pera 'L'isola disabitata' de Manuel Garc�a»] www.codalario.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  11. «• Ver Tema - Recital de Ainhoa Zuazua en los Cuartitos del Arriaga 23F» www.unanocheenlaopera.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  12. (Gaztelaniaz) «La ermuarra Ainhoa Zuazua presenta en el Arriaga la zarzuela 'El dúo de la africana'» El Correo 2011-03-23 . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  13. (Gaztelaniaz) «Las voces vascas repartidas por el mundo se reúnen por primera vez» El Diario Vasco 2015-01-19 . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  14. (Gaztelaniaz) Press, Europa. «La soprano Ainhoa Zuazua y el pianista Rubén Fernández Aguirre inauguran el lunes el ciclo francés del Arriaga» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.
  15. (Gaztelaniaz) Artezblai. «‘Dido & Aeneas’, teatro musical barroco en el Arriaga» ARTEZBLAI . Noiz kontsultatua: 2020-03-03.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]