Aintzinako Narako monumentu historikoak
Aintzinako Narako monumentu historikoak1![]() | |
![]() | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iii, iv, vi |
Erreferentzia | 870 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 34°41′N 135°50′E / 34.683°N 135.833°E |
Izen ematea | 1998 (XXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Aintzinako Narako monumentu historikoak UNESCOk 1998an Gizateriaren Ondare izendatu zuen Nara hiriko zortzi tokiren multzoa da. Bost tenplu budista, xintoista bat, jauregia eta ohiana dira.
Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Tōdai-ji (東大寺, "ekialdeko tenplu handia"): 728 urtean eraikia, Daibutsu Buda Handiarengatik da ezaguna.
- Kōfuku-ji (興福寺): 669 urtean fundatu zen Yamashinan baina 672an Narara aldatu zen. 710an berriz tenplua desmantelatu eta gaurko tokian ezarri zuten. Minamoto no Yoritomo shogunak babestu zuen.
- Kasuga-taisha (春日大社): 768 urtean eraikitako santutegi xintosita da. Barnean dituen brontzezko linternengatik da ezaguna.
- Gangō-ji (元興寺): 593an eraiki zen Asukan eta 718an Narara aldatu zuten..
- Yakushi-ji (薬師寺): 680an eraiki zen Japoniara iritsitako lehenengotako budarekin batera.
- Tōshōdai-ji (唐招提寺): 759an eraiki zen eta "urrezko pabiloia" arkitektura klasikoaren eredu kontsideratua dago.
- Heijō jauregia (平城宮, Heijō-kyū): Japoniako enperadorearen egoitza izan zen Nara Aroan. Gaur egun jauregiaren aztarnak eta berreraikitzen ari diren eraikin batzuk daude ikusgai.
- Kasugayama oihan primarioa (春日山原始林, Kasugayamagenshirin): 728 urtean eraikia, Daibutsu Buda Handiarengatik da ezaguna.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez)(Frantsesez) UNESCOren webgunean dagoen informazioa