Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Britainiar Inperioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Britaniar Inperioa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Britainiar Inperioa
British Empire
XVI. mendea – XX. mendea
Monarkia konstituzionala

Britainia Handikoa bandera

Britainia Handikoa armarria

The British Empire1.png
Britainiar Inperioak izandako lurraldeak historian zehar. Itsasoz haratagoko eremuak gorriz azpimarraturik daude.
Geografia
Hiriburua Londres
Biztanleria 458.000.000 (1922)
Azalera 33.000.000 (1922) km²
Ekonomia
Dirua Libera esterlina
Kultura
Hizkuntza(k) Ingelesa
Erlijioa Anglikanismoa
Historia

Britainiar Inperioa historiako inperiorik zabalena izan zen, eta, garai luze samarrean, munduko botererik handiena, Erresuma Batuak garatua. 1913rako, Britainiar Inperioak 458 milioi biztanle zituen[1], munduko laurden bat gutxi gorabehera. 31,6 milioi kilomero koadroko hedadura zuen, munduaren laurdena[2].

Ideologia inperialista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterra inoiz egon den inperiorik zabalena eta agian boteretsuena izan da, eta hau mantentzeko estrategia politiko edo militarrez gain ideologia inperialista sendo bat edukitzea behar zuten. Eragin handiagoa izan zuen korronte ideologikoa “Jingoismoa” izan zen. Hau mugimendu nazionalista eta arrazista zen eta Inperioa beharrezkotzat hartzen zuen britainiarra zelako arrazarik hoberena, eta ondorioz gainerako arrazak eta herriak menperatzea zegokion. Honekin erlazionatuta zegoen beste teoria inperialista bat “Darwinismo soziala” zeritzona izan zen. Honen arabera potentzia boteretsuenek, espezie indartsuenek bezala, eskubidea dute nahi bezain beste hazteko, horrek beste herri eta nazioen desagerpena ekartzen badu ere.

Inperialismoaren justifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« (Britaniarra) Munduko arraza nagusien artean handiena da, eta beraz, zibilizazio unibertsalaren historiako botere erabakigarria. Eta beraren zeregina, giza kulturaren aurrerapena sortzea, betetzeko modo bakarra ingelesen nagusitasuna hedatzea da. (...) Britaniar inperioak (...) eta Estatu Batuek, biek batera, munduko bakea bermatu behar dute. Horrez gain hartu behar dute herri atzeratuak zibilizaziorako hezteko erantzukizun astuna.

Guk lur haiek menpean hartu izana justifikatzeko, herrien zoriontasuna eta oparotasuna areagotu direla frogatu behar dugu; ez dago bestelako justifikaziorik. Eta, nire ustez, gure nagusitasunak segurtasuna, bakea eta oparotasun handiagoa eman dizkie lehen halakoik izan ez zuten herrialdeei.

Lan zibilizatzaile hori burutzean, gure zeregin nazionala betetzen ari gara, nire ustez, eta aldi berean, arraza gobernatzaile nagusia bihurtu gaituzten ezaugarriak eta gaitasunak gauzatzeko aurkera dugu. Ez dut esan nahi gure arrakasta erabatekoa izan denik edozein kasutan, ezta gure metodoak ezin hobeak izan direnik ere. Baina, nire ustez, erreginak menpean hartutako eta `Pax Britannica´ handia ezarritako ia-ia lur guztietan segurtasun handiagoa lortu dute, bai bizitzeko, baita ondasun aldetik ere. Horrez gain, biztanle gehienen baldintza materialak hobetu egin dira.

»

—Joseph Chamberlain (1836-1914). Foreign and Colonial Speeches, 1897[3]


Inperioaren sorkuntza eta osaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainiar Inperioa inperialismo garaia baino lehen existitzen zen, Espainiar Inperioaren gainbeheratik, baina eskala txikiago batean. Hurrengo hauek ziren Ingalaterraren menpean zeuden lurraldeak gainerako potentziek kolonizazio prozesua hasi baino lehen, 1850. urtean:

  • Merkataritza eskalak mundu osotik (aurreko mendeetan zehar sortutakoak, Gibraltar eta Korfu esaterako)
  • Merkataritza puntuak Afrikako kostaldean.
  • Ustiaketa koloniak ( India, Ekialdeko Indien Lagunarteak ustiatuta)

Urte batzuk geroago, 1876. urtean, Britainia Handiak 22.5 milioi kilometro karratu zituen koloniak gehituta. Inperioa handituz joan zen XIX. mendearen amaiera arte eta XX. mendearen hasieran 33.5 milioi kilometro karratu eta 400 milioi biztanle edukitzera ailegatu arte. Inperioak zituen kolonia hauek Ingalaterrak itsas merkataritzan zuen hegemonia mantentzea ahalbidetu zioten, bertatik inportatzen baitzituzten metropolian kontsumitzen ziren lehengai asko; kotoia, tea, tabakoa, gatza, metalak eta abar.

Baina inolako zalantzarik gabe Britainiar Inperioaren koloniarik garrantzitsuena India izan zen. Lurralde honetatik lehengai asko eta baliotsuak hartzen zituztenez gain, balore sentimental handia zuen. Victoria erregina, Ingalaterrako monarketatik maitatuenetakoa, lurralde honen enperadore izendatu zuten, eta momentu horretatik Ingalaterraren nahi zabaltzaileak oraindik gehiago handitu zen. Baina XX. mendearen hasieran Britainia Handiko gobernua konturatzen da desio kolonizatzaile honen ondorioz Europa barneko politika alde batera utzi duela eta orduan erabakitzen du bere zabalkunde prozesua gutxitzea bere politika Europara zuzentzeko. Orduan Frantzia eta Errusiarekin bateratzen da, Lehen Mundu Gerran Entente Hirukoitza izango zena.

Britainiar Inperioaren antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britaniar Inperioa 1897an, arrosaz margotua, haren menpeko lurrak mapetan margotzeko kolore ohikoaz.

Britainiar inperioa oso handia izan zen, lehen ikusi den moduan, eta horregatik lurraldeak antolatzeko modu ezberdinak izan zituen. Ondoren Britainia Handiak koloniak antolatzeko izan zituen bi modu garrantzitsuenak aurkeztuko dira.

Menpeko lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde hauek biztanleria zuriaren ehuneko handia zuen, gehiengoa Ingalaterra bertatik emigratutakoa. Lurralde hauek bere erakunde propioak zituzten eta barruko politikan ia guztiz askeak ziren, Koroako ordezkari bakarra baitzuten metropoliaren eragin moduan. Batzuetan hauek euren Parlamentua edukitzera ailegatu ziren. Baina kanpoko politikari begira metropolia zen aginte osoa zuena. Hala eta guztiz ere Batzar Inperialen bidez, Ingalaterrako lehen ministroa eta menpeko lurraldeen ordezkariak batzen zituztenek, kanpoko politikaren ardatz nagusiak adosten ziren hauek kolonien kontra joan ez zitzaten. Lurralde hauek ( Kanada, Australia, Zeelanda Berria eta Hego-Afrika) independentzia lortu eta gero Britainia handiarekin lotura sinboliko bat edukitzen jarraitu zuten “British Commonwealth” zeritzonean parte hartuz.

Ustiaketa koloniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek Asia eta Afrikako koloniek osatzen zuten batez ere. Metropolia lehengaiez hornitzen zuten eta ez zuten inolako askatasun politikorik. Hauetako batzuk hasiera batean lagunarte ekonomiko handiengatik administratuak izan ziren, baina geroago metropoliak kontrolatu zituzten zuzenki. Mota honetako lurralderik garrantzitsuena India izan zen. Hau hasieran Ekialdeko Indien Lagunarteak ustiatu zuen, baina gero Britainiar Gobernuak hartu zuen lurralde aberats honen administrazioa. Indiak Ingalaterra kotoiz, gariz, tez, olioz eta hainbat lehengai mineralez hornitzen zuen. Baina ustiaketa koloniak mantentzeak Britainia Handiari erantzukizun handiak ekarri zizkion eta merkataritzarako azpiegiturak eraikitzeko beharra eragin zuen, trenbideak, portuak edo Suezko kanalaren eraikuntza esate baterako.


Britaniar inperioaren historia 1607-1783[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britaniar imperioaren hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1485an Tudor dinastia Ingalaterrako koroa bereganatu zuten, dinastia berri honen monarkak Ingalaterraren itsas poterea sortu eta sendotu zuten.

Henry VII merkataritzako flota handitzeko ahaleginak egin zituen artilea garaiatzeko, portuak, ontziolak eta dike lehoren moduko azpiegiturak eraikiz, gainera 1497an Asiako itsasbide bat lortzeko Juan Caboto exploratzailea bidali zuen Atlantikora zeharkatzeko, urte beran Ternuko kostaldetan lehorreratu zen, cabotoren uztez asiara iritzi ziren.

Mary Rose

Henry VIII Royal navy zabaldu eta berritu zuen Mary Rose moduko ontziak eraikiz, gainera Berrikuntza protestantea bultzatu zuen eta romarekin eta espaniarekin etsaitasuna sortu zen.

Isabel I Espainari gudua egin zion, lehenengo fase batean kortsarioak erabiliz Espaniar merkataritza eta eta koloniak erasoz,

baita herbehereko protestantei laguntza ematen. 1585ean Felipe II guda deklaratzen dio eta Armada garitezina bidaltzen du Ingalaterra konkistatzeko baina hau porrot egitean Ingalaterraren biziraupena zihurtu zen[4].

Monarka hau bi expedizio bidali zituen Iparamerikara eta azkenengoan sir Walther Raleigh Roanoke kolonia sortu zuen virginiako kostaldean, kolonia hau porrot egin zuen eta biztanle guztiak desageru ziren[5].

1603 Eskoziako Jacobo VI. ingalaterrako I. bihurtu zen, momento honetik aurrera bi erregetzak (Ezkoziakoak eta Ingalaterrakoak), eregetza batean bildu ziren, baina instituzioak eta hoiturak banandutak mantendu zituzten[6]. 1604an Espaniarekin pakea sinatu zuen, eta bere indarrak inperio bat lortzen kontzentratu zituen[7].


Amerika, Afrika eta esklabuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

JamesTown 1614 aldera

1607an lehen kolonia iraunkorra sortu zen Virginiako kostaldean. Lehenengo kolonia hauek konpania pribatuak bultzatzen eta kudeatzen zituzten, 1620tik aurera pixkanaka pixkanaka Hamahiru Kolonietan bihurtu ziren.

XVI mendean pertzekuzio erlijioso handia zegoen Britanian, Heny VIII eta Isabel I erreforma protestantea bultzatu zuten Eliza anglikarra sortuz eta hura indartuz, Katolikoak eta Puritanoak ez zeuden konforme, disidente hauek amerikako kolonietan erlijio tolerantzia zuten eta askok hara joan ziren[8].

Probetxu gehien ematen zituzten koloniak Karibekoak ziren, esate Baterako St. Kitts (1624), Barbados (1627), Nevis (1628), Jamaica (1655) eta Bahamak (1666) arrakastarekin kolonizatu ziren, Karibeko kolonia hauetan azukre sailak landatu zituzten, hustiaketa hau esklaubu lanana erabiltzen zuten, zeren eta klima ez zen oso egokia europearrentzat, Esklabuak Afrikatik ekartzen zituzten, asiera batean Herbereko ontzietan egiten zen merkataritza hau baina 1651tik aurrera Ingelesek kolonietan salerosteko monopolioa lortu zuten, Bristol go eta Liverpool go merkatariek dirutza andia lortzen zuten merkataritza triangeluarrari esker, sistemaren barruan hiru fase bereiz daitezke:

  • Lehenengoa, ontziak Europatik Afrika mendebaldeko kostalderako bandan abiatzen ziren eta han ontzietako upategiak esklaboz kargatzen zituzten kaurien (kauriak diruaren funtzioa betetzen zuten hainbat itsaskiren oskolak ziren) edota bestelako produktu batzuen truke (oihalak, pattarra, bolbora, fusilak, bitxiak,...).
    Merkataritza triangeluarraren ibilbide bat: berdez, esklabo ontziak zituzten europar estatuak; gorriz esklaboen jatorria; urdinez, esklaboen helmuga.
  • Bigarrenik, esklaboak Ameriketara garraiatu eta bizirik heltzen ziren esklaboak saldu egiten zituzten.
  • Hirugarrenik, ontziak kakaoz, azukrez edo kolonietako beste merkantzia batzuez bete eta gero, Europara itzultzen ziren eta bertan merkaturatzen zuten kargamendu preziatua.[9]

Sistema hau erabiliz 3,5 milioi beltz eraman ziren kolonietara esklabu gisa baldintza oso kaxkarretan.

Herberekoekin lehia Asian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

East india company ikurrina

Ingalaterra eta Holanda Ekialdean interesak zituzten, espeziak eta textilak zirela eta, 1600 ingelesek Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia sortu zute,1602 Holandarrek Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia sortu zuten. Anglo-herberetar geretan apurka apurka Holandarrek texilen monopolioa eta lurraldea galdu zuten,Ingelesek India eta textilen kontrola bereganatu zuten. 1720 an Ingelesen konpania Herberetar kompania ganditu zuen ekonomikoki.


Gatazka globalak Frantziarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpaniaren ofizial bat Indian

1700 an Espaniako CarlosII oinorderik gabe hil zen,bere testamenduan Felipe de anjou ri utz zion koroa, Britaniarrek Frantzia eta Espania bateratzea ez zuten nahi, ondorioz 1701 Germaniako Erromatar Inperio Santuaarekin Portugalekin eta Herbeherekin gerra deklaratu zieten Espaniari eta Frantziari, gerrate hau 13 hurte iraun zuen, eta ondorioz Ingalaterra Frantziatik Ternua eta Akadia lortu zuen, Espaniatik Menorca eta Gibraltar, azkenengo hau oso estrategikoa zen Mediteraneoko sarbidea controlatzen zuelako.

18en mendetik erdialera Britaniarrek eta Frantziarrek Indian nagusitasuna lortzeko borrokatzen zuten. 1757 an Plassey ko gudan britaniarrek Bengalako nawab a eta bere aliatu Frantziarrak garaitu zituzten, Britaniarek Bengala eta Indiar Subkontinentearen nagusitasuna lortu zuen, ondorengo urteetan Konpaniaren armata privatuari eta diplomaziari esker Konpania asko zabaldu zen. Zazpi Urteko Gerra ondoren britaniarrek Canada eta Florida irabazi zuten, gainera itsasoko nagusitasuna lortu zuten.

13 kolonien galkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1760 eta 1770 artean kolonietako Britaniarren eta metropoliko Britaniarren erlazioa tinkatu zen.

Metropolikoek ,kolonoen baimena ez izan arren, kolonoak gobernatu eta zegatzen saiatu ziren, kolonoek betidanik asambladak eta parlamentuak egiten zituzten bere gauzak kudeatzeko eta ez zeuden konforme

1775 Amerikako independentzia guerra asi zen, urte bat geroago amerikarrek independentzia aldarrikatu zuten.

1781 Britaniarrek York town batailan garaituak izan ziren Amerikar eta Frantziar armata batik,

York town ondoren 1783 an Parisko ituna sinatu zen. Onetan Britania Hamairu koloniak Florida eta Menorca galtzen ditu.


Ondorioz Britaniar Amerikako portzio andi hau galdu ondoren, beraien atentzoa ekialdean zentratu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maddison, Angus. (2001) The world economy : a millennial perspective Development Centre of the Organisation for Economic Co-operation and Development ISBN 9264186085 PMC 46958727 . Noiz kontsultatua: 2019-06-03.
  2. (Ingelesez)Taagepera, Rein (1997-09-01) «Expansion and Contraction Patterns of Large Polities: Context for Russia» International Studies Quarterly (3): 475–504 doi:10.1111/0020-8833.00053 ISSN 0020-8833 . Noiz kontsultatua: 2019-06-03.
  3. (Ingelesez)Chamberlain, Joseph (1897) Foreign & colonial speeches (Authorized ed. argitaraldia) London : Routledge . Noiz kontsultatua: 2019-06-03.
  4. (Gaztelaniaz)Asimov, Isaac (1992) Cronologia del mundo ariel ciencia 320 or. ISBN 84-344-8016-6.
  5. (Gaztelaniaz)asimov, Isaac (1992) Cronologia del mundo Ariel ciencia 322-323. or. ISBN 84-344-8016-6.
  6. Asimov, Isaac (1992) Cronología del mundo 380-381. or..
  7. Asimov, Isaac (1992) Cronologia del mundo Ariel ciencia 348-349. or..
  8. Asimov, Isaac (1992) Cronología del mundo Ariel ciencia 353 or..
  9. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Britainiar Inperioa Aldatu lotura Wikidatan