Alberto Ruiz-Gallardón
Alberto Ruiz-Gallardón Jiménez (Madril, Espainia, 1958ko abenduaren 11) abokatua, fiskala eta politikaria da. 2011ko abenduaren 22tik 2014ko irailaren 23ra arte Espainiako Justizia ministroa izan da. Lehenago Madrilgo alkatea (2003-2011) eta Madrilgo Erkidegoko presidentea (1995-2003) izan zen. Alderdi Popularreko kidea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilgo Complutense Unibertsitatean egin zituen zuzenbide-ikasketak, eta 23 urterekin oposizioetan parte hartu ondoren fiskal-postua eskuratu zuen. 1977. urtean Alianza Popular (AP) alderdian sartu zen. 1983an Madrilgo zinegotzi izendatu zuten, 1986an alderdiko zuzendaritzan sartu zen, eta APren estatutuen idazketan parte hartu zuen. Jorge Verstrynge idazkari orokorra bere kargutik kendu zutelarik, Alberto Ruiz-Gallardónen esku gelditu zen kargu hura 1986an, eta urte hartan bertan Madrilgo Autonomia Erkidegoko lehendakaritzarako hautagai izendatu zuten. 1987an APko lehendakariorde izendatu zuten (lau ziren kargu horretan), eta, besteak beste, Madrilgo Erkidegoko senatari hautatu zuten. 1988an, bertan behera utzi zituen alderdi barruko kargu guztiak, Hernández Mancha alderdi buruarekin izandako gorabeheren eraginez, baina 1989an berriro itzuli zen zuzendaritzara, Manuel Fragaren agintaldian. 1989ko hauteskundeetan senatari-karguan berretsi zuten, eta baita 1993an ere, eta 1991n berriro izan zen Madrilgo Erkidegoko lehendakarigaia; hauteskunde haiek ez, baina 1995ekoak irabazi zituen, eta berriro ere 1999an. 2003an Madrilgo alkatetzarako hauteskundeak irabazi zituen, eta Madrilgo alkate bilakatu zen. 2007ko eta 2011ko udal-hauteskundeak ere irabazi zituen. 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretan Madrilgo diputatu aukeratu zuten. Urte bereko abenduan Mariano Rajoyk Justizia ministro izendatu zuen[1]. 2014ko irailaren 23an bere karguaz dimititu zuen, berak aurkeztu eta defendatutako Abortuaren Legea Mariano Rajoy presidenteak legea atzera bota ostean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto Ruiz-Gallardón |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Alberto Ruiz Gallardón, Justizia Ministro berria Justizia.net
Kanpo-loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Madrilgo Udala
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Espainiako biografia zirriborroak
- Wikipedia:Asamblea de Madrid identifikatzailea duten artikuluak
- 1958ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Espainiako Alderdi Popularreko politikariak
- Madrildarrak
- Madrilgo Erkidegoko presidenteak
- Espainiako ministroak
- Espainiako diputatuak X. legegintzaldian
- Madrilgo alkateak
- Fiskalak
- Madrilgo zinegotziak