Alex Haley

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alex Haley
Alex haley US coast guard.png
Bizitza
Jaiotza Ithaca (New York)1921eko abuztuaren 11
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Mali
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Seattle1992ko otsailaren 10 (70 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea kazetaria, idazlea, historialaria, eleberrigilea, genealogista, militarra eta biografoa
Lan nabarmenak Queen: The Story of an American Family
Roots: The Saga of an American Family
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
IMDb nm0355077

Alexander Murray Palmer Haley (Ithaca, New York, AEB, 1921eko abuztuaren 11 - Seattle, Washington, AEB, 1992ko otsailaren 10a) estatubatuar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miles Davis musikariari eta Malcolm X politikariari eginiko elkarrizketak izan zituen hastapenak kazetaritzan eta literaturgintzan. Malcom X-i egindako elkarrizketa liburu moduan argitaratu zen (1965, Malcom Xen autobiografia), eta arrakasta handia izan zuen, bereziki beren eskubideen alde borrokatzen ziren amerikar beltzen artean. Arrakasta horrek bultzatuta ekin zion Sustraiak saga idazteari, hots, bere familiaren jatorria arakatzeari, Afrikatik esklabo gisara ekarri zituzten haietatik hasita. Milioika ale saldu zituen lanak, hogeita sei hizkuntzatara itzuli zuten, eta are handiagoa izan zen arrakasta telebistara eraman zutenean.

Pulitzer saria eman zioten Haleyri 1977an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]