Ali Akbar Khan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ali Akbar Khan
Dia7275 Ali Akbar Khan r.jpg
Bizitza
Jaiotza Bengala1922ko apirilaren 14
Herrialdea  India
Heriotza San Frantzisko2009ko ekainaren 18 (87 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (Giltzurruneko gutxiegitasuna)
Familia
Aita Allauddin Khan
Seme-alabak
Irakaslea(k) Allauddin Khan
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, abeslaria, musikaria eta soinu banda konpositorea
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa islama
IMDb nm0451164

Ali Akbar Khan (bengaleraz: আলী আকবর খাঁ; izengoitia: Khansahib edo Ustad; Comilla, Ekialdeko Bengala, 1922ko apirilaren 14a - San Anselmo, Kalifornia, 2009ko ekainaren 18a) bengaliar musikagilea izan zen. Musikagilea ez ezik, sarod musika tresnaren interprete eta irakaslea izan zen. Indiako iparraldeko musika jotzeko erabiltzen den harizko tresna da saroda, eta Khanek Estatu Batuetan ezagutarazi zuen. Jendaurreko lehen ekitaldia hamahiru urte zituela egin zuen Allahabaden. 1955ean, Estatu Batuetara joan zen New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan ekitaldi bat ematera. Estatu Batuetako telebistan agertu zen lehen artista hindua izan zen, eta mendebaldeko merkatuan Indiako musikaren disko bat argitaratu zuen lehena. Kalkutako Musika Eskola sortu zuen 1956an, eta, handik bi urtera, Ali Akbar eskola ezarri zuen Kalifornian. Suitzan ere ireki zuen beste bat. Hauek dira bere lanik aipagarrienak: Journey (1990), Garden of dreams (1993), Legacy (1997) eta Passing on the tradition (1998).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ali Akbar Khan Aldatu lotura Wikidatan