Alia Muhammad Baker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alia Muhammad Baker
Bizitza
JaiotzaAl Maqal (en) Itzuli, 1952
Herrialdea Irak
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaBasora2021eko abuztuaren 13a (68/69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
HeziketaAl-Mustansiriya University (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakliburuzaina
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Alia Muhammad Baker (arabieraz: عالية محمد باقر‎; 19522021) Irakeko liburuzain bat izan zen. Al Basrah-ko Liburutegi Nagusiko[1] buru zela 30.000 liburu inguru suntsiketatik salbatu zituen. Horien artean 1300. urte inguruko Mahomaren biografia bat.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakerrek 14 urtez lan egin zuen liburutegian.[3] Haurra zenetik ezagutzen zuen Bagdadeko Al-Nizamiyya[4] liburutegiko sutearen historia[5] izugarria. Irakeko gerra zetorrela ikusi arren, bertako gobernuko funtzionarioek uko egin zieten liburuak leku seguru batera eramateko eskaerei. Gobernuaren bulegoak liburutegira eraman eta sabaian hegazkinen kontrako kanoi bat jarri zutela ikustean, Alia liburuak ezkutuan ateratzen hasi zen.[2]

Basorako populazio xiita Saddam Husseinen erregimenaren kontrakoa izanik, 2003ko azaroan hasi zen Iraken inbasioaren lehen helburuetako bat izan zen. Koalizioaren indarrek espero baino erresistentzia handiagoa aurkitu zuten. EABko tropa inbaditzaileak iparralderantz joan ziren Basora britainiarrek gidatutako aste luzetako setio baten menpe utziz.[6] Hiria, urik eta elektrizitaterik gabe, laster sartu zen "krisi humanitarioa" gogorrean.[7] Indar inbaditzaileek bonbardaketak eta gerra psikologikoa erabili zituzten setioan.[8] Azkenik, tanke irakiarren zutabe handi bat suntsitu zuten RAFeko bonbek, eta 300 preso hartu zituzten hiritik kanpoko borroka batean.[9] Britainiar tropek hiria okupatu zuten apirilaren 6an.[10] Gobernuko langileek eraikina utzi eta liburutegiko altzariak kendu ondoren, Baker-ek Hamdan jatetxearen jabea zen Anis Muhammad bere plana aurrera eramaten laguntzeko konbentzitu zuen . Bertakoen laguntza ere izan zuen eta hauek izan ziren liburutegiaren bi metro eta erdiko paretaren gainetik pasatuz liburuak ondoko jatetxeko jantokira eraman zituztenak. Liburutegia suntsitu aurretik, Baker-ek bertan zegoen liburu bildumaren %70 erreskatatzea lortu zuen, hau da, 30 000 liburu inguru. Tartean ingelesez eta arabieraz argitaratutako liburuak zeuden, baita gaztelaniaz argitaraturiko Koran ale bat. Basoran egoera lasaitu zenean Baker eta senarrak kamioi bat alokatu zuten liburuak bertako langileen, lagunen eta bere etxearen artean banatzeko.[2] Liburutegia 2004an berreraiki zen eta Baker izendatu zuten liburuzain-buru.[5]

Baker-ek liburutegiko liburuak nola erreskatatu zituen kontatzen duen istorioak haurrentzako bi liburu inspiratu ditu: Mark Alan Stamatyren Aliaren misioa: Irakeko liburuak salbatzea[11] eta Jeanette Wint-en Basorako liburutegia: Irakeko benetako istorio bat [12]. Salmentetatik bildutako diruaren zati bat liburutegiari eman zaio.

Alia Baker 2021eko abuztuaren 13an hil zen Basoran, Iraken ere eragina izan zuen COVID-19 pandemiaren ondorioz.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Central library - University of Basrah» en.library.uobasrah.edu.iq (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  2. a b c (Ingelesez) Dewan, Shaila K. (2003-07-27). «AFTER THE WAR: THE LIBRARIAN; Books Spirited to Safety Before Iraq Library Fire» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  3. (Ingelesez) Jardine, David W.; Naqvi, Rahat. (2008-07-01). «Learning not to Speak in Tongues: Thoughts on the Librarian of Basra» Canadian Journal of Education (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  4. (Gaztelaniaz) «Al-Nizamiyya de Bagdad» hmn.wiki (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  5. a b (Ingelesez) Alia Muhammad Baker - Chief Librarian of Al Basrah (Iraq) Central Library, Cultural Heroine - Middle Eastern Culture. (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  6. (Ingelesez) «The myth of 'shock and awe': why the Iraqi invasion was a disaster» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  7. (Ingelesez) «Catastrophe looms as Basra remains without water» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  8. (Ingelesez) «British seek revolution in Basra» The Sydney Morning Herald 2003-03-31 (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  9. (Ingelesez) «War Watch: Iraqi tank column breaks out of Basra» The Guardian 2003-03-31 ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  10. (Ingelesez) Russell, Rosalind. (2003). British tanks shoot their way into Basra. .
  11. (Ingelesez) Stamaty, Mark Alan. (2004). «Alia's Mission: Saving the Books of Iraq» Goodreads ISBN 9780375832178. (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  12. (Ingelesez) «The Librarian of Basra: A True Story from Iraq» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  13. (Arabieraz) «وفاة أمينة المكتبة المركزية في البصرة عالية محمد باقر: أنقذت آلاف الكتب عام» IQ News (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]