Alice Milliat
Alice Milliat | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Alice Joséphine Marie Milliat | ||
Jaiotza | Nantes, 1884ko maiatzaren 5a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Parisko 12. barrutia, 1957ko maiatzaren 19a (73 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Jacques hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | arraunlaria, itzultzailea eta futbol entrenatzailea |
Alice Joséphine Marie Million (Nantes, 1884ko maiatzaren 5a - Paris, 1957ko maiatzaren 19a), Frantziako eta mundu osoko emakumezkoen kirolaren aitzindaria izan zen. Emakumezkoen atleten izenean egindako presioek emakumeek Olinpiar Jokoetan parte hartzea ahalbidetu zuen. Milliat, lanbidez itzultzailea zena, arraunketan parte hartu zuen.[1] Igerilari eta hockey jokalaria ere izan zen.
1911an sortutako Femina Sport klubeko kide zen, eta 1917an Emakumezkoen Kirol Federazio Frantsesa (frantsesez, Fédération Sportive Féminine Internationale edo FSFI) sortzen lagundu zuen, diruzain eta geroago presidente bihurtuz.[2] 1921ean emakumezkoen kiroleko lehen nazioarteko ekitaldia antolatu zuen Monte-Carlon, 1922an eta 1923an jarraipena izan zuelarik. Olinpiar Jokoetan emakumeak kirol gehiagotan onartzeko presioa piztu izana egozten zaio, gaur egun oraindik martxan jarraitzen duen prozesu bati hasiera emanez. Bere izena Pariseko 14. auzoko gimnasio baten aurrealdean grabatua dago, atletismoari egindako ekarpenen omenez.
FSFIren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pierre de Coubertin frantziarrari egozten zaio Olinpiar Jokoen berpiztea eta Nazioarteko Olinpiar Batzordearen sorrera 1894ean. 1900. urteko Olinpiar Jokoak izan ziren emakumezkoen partaidetza onartu zuten lehenak, baina soilik golf eta tenisean. Ondoren, Olinpiar Jokoek emakumeen igeriketa eta beste kirol batzuk ere onartzen joan ziren. Hala eta guztiz ere, emakumezkoen atletismo eta zelai kirolek Olinpiar Jokoetatik kanpo jarraitzen zuten.[3]
1919an, Milliatek Nazioarteko Atletismo Federazioari (ingelesez, International Association of Athletics Federations edo IAAF) eskatu zion atletismo eta zelai kirolak 1924ko Olinpiar Jokoetan sartzeko. Ezezkoa jaso zuen. 1921eko urriaren 31an, Milliatek Fédération Sportive Féminine Internationale (FSFI) sortu zuen, nazioarteko emakumezkoen kirol ekitaldiak hauspotzeko. FSFIk Emakumeen Olinpiar Jokoak antolatzea erabaki zuen kirol guztiak barne hartuz, Pierre de Coubertinek gidatutako Olinpiar Joko ofizialetan emakumezkoei ematen zitzaien kopuru murriztuaren ordez.[4]
Emakumezkoen Munduko Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1921ean ospatu ziren lehen aldiz Joko hauek Monte-Carlon, eta atletismo pistarik ez zegoenez, usoak tirokatzeko zelai batean ospatu ziren. 1922. urtean berriro ere Monte-Carlon ospatu ziren. Oraingoan 300 kirolari lehiatu ziren, 7 nazio ordezkatzen.[5]
1922ko abuztuan, emakumezkoen lehen Joko Olinpiarrak ospatu ziren Pariseko Pershing estadioan, eta bost herrialdek parte hartu zuten: Ameriketako Estatu Batuak, Britainia Handia, Suitza, Txekoslovakia eta Frantzia, ostatu herrialdea.[4] Hamaika atletismo ekitaldi egin ziren eta 20.000 ikusleek hemezortzi atleta munduko errekorrak hausten ikusi ahal izan zituzten.[1]
"Olinpiar Jokoak" terminoaren erabileragatik haserre, NOBk Milliat eta FSFI konbentzitu zituen ekitaldiaren izena aldatzeko, 1928ko Olinpiar Jokoetan emakumezkoen 10 proba gehitzearen truke.[1] Pierre de Coubertin, Olinpiar Jokoak berpiztu zituen gizona bezala ezaguna dena, Jokoetan emakumeen parte hartzearen kontrako ahots nabarmenetako bat zen.[6]
Horrela, 1926an Göteborgen, Suedian, ospatu zen ekitaldiaren izena Emakumezkoen Munduko Jokoak izan zen. Hamar taldek parte hartu zuten Jokoen edizio honetan.[4] Olinpiar Jokoak eta Coubertinek, FSFIren presioari esker, emakumezkoen 5 atletismo kirol integratu zituzten 1928an Olinpiar Jokoetan. Hala ere, Milliatentzat hau ez zen nahikoa, izan ere, gizonezkoak 22 probetan lehiatu ziren. Emakume britaniarren taldeak Amsterdameko jokoak boikotatu zituzten arrazoi honengatik.[3]
Bi Joko gehiago egin ziren: Pragan 1930ean (atletismoaz gainera beste kirol batzuk ere lehiatu ziren) eta Londresen 1934an. Joko hauen ostean, Milliatek ultimatum bat eman zuen: 1936ko Olinpiar Jokoetan emakumezkoen parte hartzea guztiz onartu, edo emakumezkoen parte-hartze osoa FSFIri aitortu. Honen ondorioz, Nazioarteko Atletismo Federazioak batzorde berezi bat izendatu zuen FSFIrekin elkarlanean aritzeko. Batzorde honek nazioarteko emakumezkoen atletismoaren kontrola NAFi ematea erabaki zuen, Olinpiar Jokoetan programa hedatu baten eta Emakumezkoen Jokoetan ezarritako erregistroen aitortzaren truke.[1][3]
Gaur egun, Olinpiar Jokoek ez dituzte gizonen eta emakumeen kirol berdinak eskaintzen. Hala eta guztiz ere, Milliaten presioek Olinpiar Jokoetan emakumeen parte-hartzea izugarri handitu zuten. 1934ko elkarrizketa batean honakoa esan zuen Milliatek:
"Mota guztietako emakumezkoen kirolak gutxituak daude nire herrialdean, jokatzeko espazio faltagatik. Ez dugunez bozkatzeko eskubiderik, ezin ditugu gure beharrak publikoki aditzera eman, ezta presioa egin gune egokietan. Beti esaten diet nire neskei botoa izan behar dela borrokatu beharko duten gauzetako bat, Frantzia beste nazioekin batera emakumezkoen kirolaren esparruan mantendu nahi badute”.[6]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Milliat lau urtez ezkondua egon zen eta gero alargundu egin zen. Ez zuen seme-alabarik izan.[6]
Futbola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920an, Milliatek Pariseko emakume futbol talde bat osatu zuen, Erresuma Batuan zehar jokatzen ibili zena, eta Dick, Kerr’s Ladies txapelketan, nazioarteko emakumezko lehen futbol txapelketan, parte hartu zuten Frantziaren ordezkari gisa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «The Women's Olympic Games: Important Breakthrough Obscured By Time» www.caaws-womenatthegames.ca (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
- ↑ (Ingelesez) «The History Of Track And Field. Where Running Started.» www.athleticscholarships.net (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Throwback Thursday: How a French Feminist Staged Her Own Games and Forced the Olympics to Include Women» Sports 2016-08-11 (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
- ↑ a b c «Women's World and European Games» www.gbrathletics.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
- ↑ «Alice MILLIAT | CNNice» www.cnnice.fr (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
- ↑ a b c Leigh, Mary H.; Bonin, Thérèse M.. (1977). «The Pioneering Role Of Madame Alice Milliat and the FSFI in Establishing International Trade and Field Competition for Women» Journal of Sport History 4 (1): 72–83. (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).