Alphonse Mucha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alphonse Mucha
Alfons Mucha LOC 3c05828u.jpg
Bizitza
Izen osoaAlfons Maria Mucha
JaiotzaIvančice eta Ivančice1860ko uztailaren 24a
Herrialdea Austriar Inperioa
Second Czechoslovak Republic
 Hirugarren Reicha
Txekoslovakiako Lehenengo Errepublika
 Austria-Hungariako Inperioa
 Txekoslovakia
Talde etnikoaTxekiarra
Lehen hizkuntzatxekiera
HeriotzaPraga1939ko uztailaren 14a (78 urte)
Hobiratze lekuaSlavín
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Marie Chytilová (en) Itzuli  (1906 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMunicheko arte ederren akademia
Académie Julian (en) Itzuli
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakkartelgilea, litografoa, argazkilaria, diseinatzaile grafikoa, margolaria, posta zigilu diseinatzailea, diseinatzailea, ilustratzailea, artista grafikoa, irakaslea eta bitxi diseinatzailea
Lantokia(k)Viena
Munich eta Paris
Lan nabarmenakThe Slav Epic (en) Itzuli
Jasotako sariak
MugimenduaArt Nouveaua

muchafoundation.org
Musicbrainz: 36f605eb-a378-447e-9f02-0b0305ef6172 Discogs: 2235418 Find a Grave: 9426038 Edit the value on Wikidata
Alfons Mucha signature from letter.svg

Alfons Mucha ('alfɔns 'muxa ahoskatua; Ivančice, Moravia, Austriar Inperioa, 1860ko uztailaren 24a - Praga, Bohemia eta Moraviako protektoratua, 1939ko uztailaren 14a) margolari eta artista dekoratibo txekiarra izan zen. Art Nouveau edo Frantziako Modernismoaren adierazgarririk onenetakoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere abesteko gaitasunak bigarren mailako hezkuntza Brnon (Moraviako hiriburua) egitea ahalbidetu arren, txikitatik marrazketan interesa zuen. Moravian lan egin zuen margoketa dekoratiboan 1879a arte, noiz Vienara joan zen, hango antzerki diseinu konpainia batekin. 1881ean Moraviara bueltatu zen eta bere kaxa, modu independentean lan egin zuen, margolan dekoratiboak eta erretratuak egiten. Mikulov-ko Kart Khuen kondeak, Hursovany Emmanhof gaztelua muralekin dekoratzeko kontratatu zuen. Hain harrituta geratu zen honen lanarekin, zeinek Municheko Arte Akademian Mucharen ikasketa formala babestu zuen.

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1887an Parisera joan zen eta Academie Julian eta Academie Calarossi-n jarraitu zituen bere ikasketak. Aldi berean, ilustrazioak egiten zituen aldizkari eta publizitateentzat. Sarah Bernhardt aktoresarentzat egindako kartel litografikoarekin ospea hartu zuen. Horren ondoren aktoresak Muchari sei urteko kontratu bat eskaini zion. Ez zituen bakarrik kartel publizitarioak egin, Théâtre de la Renaissanceren eszenografiak eta jantziak ere diseinatu zituen. 1910ean Pragara bueltatu zen, non beste gauzen artean, Arte Ederretako Antzokia dekoratu zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muchak Art Nouveau bezala ezagutzen den estiloan hainbat pintura, poster, ilustrazio egin zituen, bitxi, alfonbra, tapiz eta antzerki dekoratuen diseinu batzuekin batera. Askotan, bere lanetan, emakume gazte, eder eta osasuntsuak ageri dira, jantzi neoklasikoekin, askotan lorez inguraturik eta ileak hauen inguruan uhinak egiten dituzte. Dekorazioz betetako obrak egiteko joera zuen (Horror Vacui), eragin bizantziarretik etorria. Markoak ere berak diseinatzen zituen eta formatu oso estu eta luzeak gogoko zituen. Artea mezu espiritual bat itransmititzeko existitzen zela adierazi zuen eta frustratuta sentitzen zen bere fama arte komertzial batetik lortu izanagatik.

Slovanská epopej bere maisulana bezala kontsideratzen zuen. Urte asko pasa zituen Eslaviar herrien historia deskribatzen zituzten margo serie handi hauek egiten. Muchak serie hau bukatzea gaztetatik amestu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]