Andoni Olivares
| Andoni Olivares | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bilbo eta Santutxu, 1958ko maiatzaren 4a (67 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | Programa Zuzendaria |
| Enplegatzailea(k) | Bilboko Udala Arriaga Antzokia |
| Kidetza | Espainiako Arte Eszenikoen Akademia |
Andoni Olivares Ijalba (Santutxu, Bilbo, 1958) Arriaga Antzokiko programazio-zuzendaria eta ekoizlea izan da 2002tik 2025ean jubilatu zen arte.[1] [2][3] Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako kidea da.[4] Antzoki horren lehen programazioaren arduraduna izan zen 1986an, eta, gainera, ekoizle gisa hogeitik gora antzezlanetan parte hartu du.[4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1978an Bilboko lehen Aste Nagusia antolatu zenean Begoñako Mahats-Herri konpartsa sortzen parte hartu zuen eta Bilbo mailako Jaietako Azpibatzordean ere bai. Hurrengo urteetan, 1979an 1980an eta 1982an Aste Nagusiko Jai Batzordeko kidea izan zen, Mahats Herriko konpartsako kide moduan. Eta konpartsa desegin zenean 1983 eta 1987 urteen artean Aste Nagusiko programazio osoa (kaleko antzerkia barne) koordinatu zuen Udalaren eta Jai Batzordearen artean.[4][3]

Aldi berean Euskadiko Antzerki Egonkorraren Programazio Batzordeko kidea ere izan zen 1984 eta 1985ean, hasieran orduko Albeniz Antzokian, eta gero 1987ra arte Aiala Antzokian. Gainera, tarte horretan programazioaren arduraduna izan zen Arriaga Antzoki ireki berrian ere, lehen lau hilabeteetan.[4][3]
Gero, publiko gaztea antzokietara erakartzeko asmoz, 2001era arteko “Antzerkigintzan” kanpainaren asmatzaile eta kudeatzalea izan zen, obra hauek taularatu zituztela: 1989an "Alias Moliere" Ramón Barea zuzendariarekin; 1990ean "Woyzeck" Adolfo Fernandez zuzendariarekin; eta 1992an "La espada de Pendragón /Pendragonen ezpata". Lander Iglesias zuzendariarekin. Azken antzezlan horrek Ercilla saria jaso zuen.[4]
1997tik 2001era, Bilborock Kultur Etxea diseinatu, bultzatu eta kudeatu zuen. Sorkuntza-zentro bihurtu zuten ordura arte La Merced eliza zaharra izan zena.[4][3]
Arriaga Antzokiko ekoizle eta kudeatzaile gisa ibilbide luzea egin du 2002az geroztik, Programazio Zuzendaria izan da 2025era arte. 23 urte horietan hiru arte-zuzendarirekin lan egin du: Luís Pasqual, Emilio Sagi eta Calixto Bieito[5][3]
Antzerki produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat lan taularatzen lagundu du, besteak beste hauek:[6][7]
- 2003: "Los sobrinos del capitán Grant” y “La tienda de la esquina”.
- 2004: "El Caserío”, “Creation (Biarritzeko balleta)”, ”Il mondo della luna” “El Rey se muere” y “En tierra de nadie”.
- 2005: ”Elizabeth I, el último viaje de la Reina”, ”Blancanieves”.
- 2006: "Hamlet”, “La tempestad”, ”La noche herida por el rayo, ballet”.
- 2007: "Abentura antzokian / Aventura en el teatro”.
- 2008: "Katiuska”.
- 2009: "Emma”, “Pobres bestias”, ”Les mamelles de Tiresias”, ”Chateau Margoux y La Viejecita” “Bilbao, Bilbao”.
- 2010: “Mirentxu”, "El barberillo de Lavapies”, ”L’isola desabitata”, ”19.30”, “L’incoronazione di Poppea”, “Fin de partida”, “La espera”, “Ni fu ni fa”.
- 2011: "El Caserío, nueva producción”, ”Beaumarchais”, ”La avería”, ”Burnia de Aukeran”, ”Les enfants terribles”, “El Duo de la Africana”, "il secreto di Susanna y la voix humane".
- 2012: “Soinujolearen semea / El hijo del acordeonista”, "Intxaur-hauskailua (balleta)", “De ratones y hombres”, “La corte de faraón”, “Entre Sevilla y Triana”.
- 2013: ”Komunikazioa-Inkomunikazioa (Kukai)”, "Naturaleza muerta en la cuneta”, “Il mondo della luna, nueva producción”, "Los enamorados".
- 2014: "El Juez”, “L’equivoco estravagante”, “Pipi bailarina”, "La Gaviota".
- 2015: ”Aureo (Dantzaz)”,[8] "Casa de muñecas”, “Amour”, "La viuda alegre"
- 2016: "Uda-gau bateko ametsa /El sueño de una noche de verano"
- 2017: "Obabakoak", "Los esclavos felices", "L’Orfeo", "Miss Karaoke", "Soka"
2018: "Hiru emakume / Tres mujeres", "Johannes Passion", "Garai Zekenak/Tiempos mezquinos", "Erlauntza"
Maitasunaren Itxiera (2021) Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoi - 2019: "Macbeth", "Mendi Mendiyan", "Dido&Eneas", "El amor brujo-Siete canciones españolas", "Waiting (La espera)"
- 2020: "Sisiforen paperak",[9][10][11] "Ama Kuraia / Madre Coraje",[12][13][14] "Gabriel Arestiren etxea defendituko dut", "Harri orri ar"
- 2021: "Maitasunaren Itxiera", "El viaje a ninguna parte", "Faces",[15] "Los siete pecados capitales", "Erwartung",[16] "Weihnachtsoratorium/Gabonetako oratorioa/Oratorio de Navidad"[17]
- 2022: "Erresuma/Reino/Kingdom",[18] "Moto - Membra Jesu Nostri",[19] "Tarara", "La cazadora de mitos", "Ay babilonio que mareo", "Luis Mariano", eta laguntza (produkzioa ez) "Sagastitarrak" antzezlanean.[20]
- 2023: "Sciface", "L’amore castrato", "La lucha por la vida", "Caín overo il primo omicidio", "Orgya", "Festen"[21]
- 2024: "Guridi magical bidaia" eta "Saturraran"
- 2025: "Kristalezko zooa"[22]

Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023: Espainiako Arte Eszenikoen Akademiaren Urrezko Domina jaso zuen Arriaga Antzokiaren izenean. Saria jaso zuten José Ignacio Malaina zuzendari kudeatzaileak eta Andoni Olivares programazioko zuzendariak. Epaimahaiak nabarmendu zuenez, Arriaga Antzokiak Bilbon ikuskizun handiak eskaintzeaz gain, ekoizpen propioko lan garrantzitsua ere egiten du.[1]
- 1992: Ercilla saria jaso zuen "La espada de Pendragón /Pendragonen ezpata" antzezlanak. Obra hori Olivaresek asmatu eta kudeatzen zuen “Antzerkigintzan” kanpainaren barruan taularatu zen Lander Iglesias-ek zuzendaritzapean.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Atxutegi, Aitziber. (2023-11-27). «El Teatro Arriaga recibe la Medalla de Oro de las Artes Escénicas» Deia (kontsulta data: 2024-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arriaga Antzokia» Redescena (kontsulta data: 2024-05-05).
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) Abajo, Teresa. (2025-11-20). ««El público del Arriaga es muy frío y educado, nunca he visto un pateo»» El Correo (kontsulta data: 2025-11-20).
- ↑ a b c d e f g (Gaztelaniaz) Olivares, Andoni. Académicos. Academia de Artes Escénicas de España. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Gil Zamora, Carlos. (2025-11-19). «Pasan los años» GARA (kontsulta data: 2025-11-20).
- ↑ Euskal antzerkiaren Ganbila ataria. «Arriaga Antzokiaren euskarazko ekoizpena. 17 obra (2007-2023)» www.ganbila.eus (ganbila.eus) (kontsulta data: 2024-11-18).
- ↑ Arriaga Antzokia. «Historikoa» Teatro Arriaga Antzokia (kontsulta data: 2024-11-18).
- ↑ Antzokia, Teatro Arriaga. «Dantzaz Konpainia: Áureo» Teatro Arriaga Antzokia (kontsulta data: 2024-06-19).
- ↑ Antzokia, Teatro Arriaga. «SISIFOREN PAPERAK» Teatro Arriaga Antzokia (kontsulta data: 2021-01-30).
- ↑ Fernandez, Harri. (2021-01-28). «Sisiforen Paperak | Harkaitz Cano: "Ahots kordak moztu izan balizkidate bezala gogoratzen dut 'Egunkaria'-ren itxiera"» www.noticiasdegipuzkoa.eus (kontsulta data: 2021-01-30).
- ↑ NAIZ. (2020-11-19). ««Sisiforen paperak», ‘Egunkaria’ auzian oinarritzen den antzezlana estreinatu da Gasteizen» naiz: (kontsulta data: 2021-01-30).
- ↑ Ereñaga, Amaia. (2020). «Bertolt Brecht-en tokiko «Ama Kuraia» indartsuaren alde apustua egin du Arriaga antzokiak» naiz: (kontsulta data: 2021-03-15).
- ↑ Antzokia, Teatro Arriaga. «Ama kuraia» Teatro Arriaga Antzokia (kontsulta data: 2021-03-15).
- ↑ Astiz, Iñigo. «Brechten 'Ama kuraia' euskaraz taularatuko du Arriaga antzokiak» Berria (kontsulta data: 2021-03-14).
- ↑ Antzokia, Teatro Arriaga. «Faces» Teatro Arriaga Antzokia (kontsulta data: 2024-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Antzokia, Teatro Arriaga. «ERWARTUNG (LA ESPERA)» Teatro Arriaga Antzokia (kontsulta data: 2024-06-19).
- ↑ Antzokia, Teatro Arriaga. «ORATORIO DE NAVIDAD» Teatro Arriaga Antzokia (kontsulta data: 2024-06-19).
- ↑ Antzokia, Teatro Arriaga. «ERRESUMA / KINGDOM / REINO» Teatro Arriaga Antzokia (kontsulta data: 2024-06-19).
- ↑ Antzokia, Teatro Arriaga. «MOTO - MEMBRA JESU NOSTRI» Teatro Arriaga Antzokia (kontsulta data: 2024-06-19).
- ↑ Antzokia, Teatro Arriaga. «SAGASTITARRAK» Teatro Arriaga Antzokia (kontsulta data: 2024-06-19).
- ↑ Enzunza Mallona, Olatz. (2023-10-04). «‘Festen’ gaurkotu bat taulara» Berria (kontsulta data: 2024-06-19).
- ↑ Barañano Diaz, Irene. (2025-03-04). «Tennessee Williamsen ‘Kristalezko zooa’ estreinatuko du Arriaga antzokiak» www.ganbila.eus (Berria.eus - Ganbila.eus) (kontsulta data: 2025-11-20).
- ↑ Ugarte Irizar, Itziar. (202-01-20). «'Sisiforen paperak': galdekatua hizkuntza denean» Berria (kontsulta data: 2021-01-30).
