Andreas Kalvos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andreas Kalvos

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndréas Ioannídis Kálvos
JaiotzaZante1792ko apirila
Herrialdea Grezia
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1869ko azaroaren 30a)
HeriotzaLouth (en) Itzuli eta Louth (Louth konderria)1869ko azaroaren 3a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera modernoa
italiera
greziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, poeta, kazetaria eta itzultzailea
InfluentziakUgo Foscolo

Musicbrainz: 53e80683-9853-48cc-ac45-c799339b1654 Discogs: 1770759 Edit the value on Wikidata

Andreas Kalvos (grezieraz: Ἀνδρέας Κάλβος; Zante, 1792ko apirilaren 1a - Louth, 1869ko azaroaren 3a) greziar olerkaria izan zen.

Veneziako Errepublikak gobernatzen zuen Zante uhartean jaio zen. 1802an, aitak Livornora eraman zuen, eta Andreasek ez zuen berriro ama ikusi. 1812an Ugo Foscolorentzat lanean hasi zen eta neoklasizismoa, ideal arkaizatzaileak eta liberalismo politikoa bereganatu zituen. Poemak eta tragediak italieraz idazten hasi zen.

1816an Foscolorekin elkartu zen Zürichen eta Britainia Handira joan ziren elkarrekin, baina hurrengo urtean borrokatu eta banandu egin ziren. Kalvos eskolak ematen bizi izan zen eta ezkondu eta alaba bat izan zuen, 1819an hil zirenak.

1820an Florentziara iritsi zen eta Carbonari batu zitzaien. Hurrengo urtean Italiatik kanporatu zuten eta Genevara iritsi zen, bertan hizkuntza irakasle izan zelarik. Han idatzi zituen poemak grezieraz. 1825ean Parisen kokatu zen, baina hurrengo urtean Greziara joan zen. Korfun bizi izan zen, irakasle, eta poema gehiago argitaratu zituen grezieraz. 1852an Ingalaterrara joan zen eta bertan hil zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ελπίς Πατρίδος
  • Λύρα -- ᾨδαὶ Ἀνδρέα Κάλβου (1824 Geneva)
  • Λυρικά (1826)
  • Hippias
  • Le Danaidi (1818)
  • Theramenes (1813)
  • The Seasons (Le Stagioni -- Giovanni Meli)
  • Italian Lessons in Four Parts (1820)
  • ᾨδὴ είς Ἰονίους Ode agli Ionii (1814)
  • Σχέδιο Νέων Ἀρχῶν τῶν Γραμμάτων
  • Ἀπολογία τῆς Αὐτοκτονίας
  • Έρευνα περὶ τῆς Φύσεως τοῦ Διαφορικοῦ Ὑπολογισμοῦ (1827)
  • Ugo Foscolo, Grazie (1846)
  • Canzone (1811)
  • Βιβλίον τῶν Δημοσίων Προσευχῶν (1820)
  • Γραμματικὴ τῆς Νέας Ἑλληνικῆς Γλώσσης (1822)
  • Ἐπίκρισις Θεολογική (1849)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]