Antón de Escalante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antón de Escalante
Bizitza
JaiotzaPasaia
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakitsasontziko kapitaina eta Itsasontzi-maisua

Antón de Escalante (Pasaia edo Donosti[1], XV. mendeaXVI. mendea) Mari Galant edo Santa Maria itsasontziaren maisu eta jabea, Kristobal Kolonen bigarren bidaiaren itsasontzi nagusia.[2][3] Peralonso Niño eta Cristóbal Guerraren espedizioan (1499) eta Bastidas eta La Cosaren espedizioan (1501-1502) parte hartu zuen ere.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Escalanteri buruzko lehenengo aipamena 1478. urtekoa da, itsas-merkataritzari lotuta. Hondarribi eta Donostiko beste biztanle batzuekin batera lizentzia jaso zuen, Juan de Gamboa mutrikuarraren eskariari erantzunez, Jerez de la Fronteran garia kargatu eta Gipuzkoara garraiatzeko:

a Antonio de Escalante e a Juan de Sasoeta e a Lope de Estagarribia e a Domingo Quexo, vecinos de las villas de Fuenterrabia e San Sebastián, para que en dos carabelas suyas podiesen cargar fasta dosientas cahises de trigo desta dicha provincia para llevar a las dichas villas.[3]

1480. urtean Antón eta Miguel Escalante (baliteke bere anaia izatea) Bristolen ziren, Mari Galant izeneko bi itsasontzi komandatuz.[4] Ezin jakin 1493an Sevillara eraman zuen Mari Galant izena zuen itsasontzia aurrekoaren itsasontzi bera ote zen. Escalanteren itsasontzia 1493ko irailaren 25ean itsasoratu zen, izan ere hamazazpi itsasontzien espedizioa komandatzeko kontratatu zuen Kolonek.[3] Kristobal Kolon eta Antonio Torres izan ziren ontziaren kapitainak, pilotu nagusia Camareco izeneko gizon bat eta itsasontziko-maisua ordea, Escalante bera. Ontzi beran zihoazten ere, besteak beste, Juan de Lesaca, Juan de Hernani, Martín de Alzate edota Juan de Quexo donostiarra.[3]

Kolonen bigarren bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisai osoaren kronikarik ez dago baina, Kanariar uharteetan ontzia betetzen amaitzen ibili omen zen urrirarte. Almirantea ibilbidea ezagutzen zuen bakarra izanik, beste ontziek Mari Galanta delakoa jarraitzeko beharra izan zuten. Dominika ikusi zuten lehenengo, baina ez ziren lehorreratu, bai ordea hurrengoan, Mari Galant bezala bataiatu zuten uhartean. Ondoren, Hispaniolara abiatu ziren non tainoekin eta karibeekin egin zuten topo. Santa Cruz bezala izendatu zuten irlan hamazazpi itsasontziak ainguriturik zeudela, Mari Galantetik txalupa bat atera zen lur eremua esploratzeko asmoarekin eta karibeen kanoa batekin gurutzatu zen, borrokan hasi eta emakume karibe batek geziekin zauritu zituen esploratzaileetako bi, horietako bat "bizkaitarra" zena hil egin zen. Kolondarrak kanoa hondoratu eta emakume bat bortxatu zuten.[3] Horrela adierazten du Miguel de Cuneok:

Tomamos la dicha canoa con todos sus hombres, y un cambalo fue herido de una lanza, por lo que pensamos que estaba muerto; y dejándolo en el mar por muerto, lo vimos nadar de repente; por eso lo cogimos y con un garfio lo izamos a bordo de la nave, donde le cortamos la cabeza con un hacha; a los demás cambalos, juntamente con los dichos esclavos, los mandamos después a España. Estando yo en la barca tomé una cambala bellísima, la cual me regaló el señor Almirante; y teniéndola en mi camarote, al estar desnuda según su usanza, me vino deseo de solazarme con ella, y al querer poner en obra mi deseo, ella, resistiéndose, me arañó de tal modo con sus uñas que yo no hubiese querido entonces haber comenzado; pero visto aquello, para deciros el final, agarré una correa y le dí una buena tunda de azotes, de modo que lanzaba gritos inauditos que no podrías creer. Por último, nos pusimos de acuerdo de tal manera que os puedo decir que de hecho parecía amaestrada en la escuela de rameras. Al dicho cabo de la dicha isla el señor Almirante le puso el nombre de Cabo de la Flecha, por aquel que murió a causa de la flecha.[3]

Azaroaren 22an, Hispaniolara heldu ziren Samaná izeneko eskualdera, lehenengo bidaian Navidad izeneko gotorlekuan utzitako 39 gizonekin elkartzeko asmoarekin. Erreta topatu zuten gotorlekua eta guztiak hilik agertu ziren. Izan ere, konkistatzaileak hiruzpalau emakume gazte hartu zituzten haientzat, eta guztiekin geratzeko asmoa zutenez haien artean hil omen ziren. Kolonek informazio horien berri izan zuen Guacanagarí izeneko kazikearen bitartez. Honek, Caonabó izeneko beste kazike bati leporatzen zion sarraskia.[3]

Abenduaren 7an Amerikako lehenengo hiri espainiarra eraikitzeko asmoarekin itsasoratu ziren kolonoak, bi aste beranduago eta Bajibonico izeneko errekan atzera eginez La Isabela izeneko hiriaren eraikuntzan hasi ziren. Bitartean, Mari Galanta eta la Gallega hegoaldera egin zuten, eremua esploratze aldera, ustez Cumanáko perlen bila.[3]

Egindako aurkikuntza guztiekin, Kolonek Antonio de Torres bidali zuen Espainiara abenduaren 2an errege-erreginak informatzeko asmoarekin, hauek Tordesillasko Ituna sinatzeko atarian ziren eta. Torres hamabi ontzirekin iritsi zen Cadizera, 1494ko martxoaren 7an.[3]

Beste bost ontziek Karibeko irlak esploratzen geratu ziren. Kolon Kuba eta Jamaikara (Santiago) abiatu zen Niña, Cardera eta San Juan ontziekin. Ekainaren 13an isla de la Juventudera iritsi ziren, isla del Evangelista deitu zutena. Escalante ez da espedizio honetako dokumentazioan ageri. Horrez gain, Santa Maria de la Concepción izeneko hiri berria eraikitzeko Mari Galanta eta la Gallega izeneko itsasontzietako egurra erabili zuten.[3]

Kolonekin guztiz fidatzen ez zirenez, errege-erreginak Juan de Aguado bidali zuten. 1495ko urrian heldu zen Hispaniolara eta hainbat erabaki hartu zituen Kristobal Kolon bertan ez zela ikusita. Izan ere, Bartolomé Kolon topatu zuen gobernadore lanetan. Aguadoren berri izatean Kolon irlara itzuli eta Espainiara berarekin abiatzeko asmoa adierzi bazuen ere urakan batek Aguadoren itsasontziak apurtu zituen, baita Kolonenak ere. San Juan izeneko itsasontzia konpodu zuten, eta apurtutakoekin berri bat sortu ere, Santa Cruz edo India izenekoa. Bueltako bidaian 30 indigena eta 220 kolono itsasoratu ziren, haien artean Escalante, Martín de Alzate (bidaian hil zena) eta Juan de la Cosa. 1496ko ekainaren 11an heldu ziren Cadizera.[3]

Kolonbia eta Panamako kostaldeen aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan de la Cosak Rodrigo de Bastidas kapitaina kontratatu zuen espedizio berri baterako, non bi itsasontzi erabili ziren, Santa Maria de Gracia izenekoa, Martin de Buniorte maisuak gidatua, eta San Antón karabela, Escalante maisuaren aginduetara. 1501ean atera zen espedizioa eta ikusi zuten lehenengo irla ordurarte ezezaguna zen, Isla Verde deitu zuten, Gonzalo Fernández de Oviedo kronikagilearen arabera, “por ser muy fresca e de muy grandes arboledas” (oso freskoa eta zuhaizti handiak izateagatik). Cabo de Belara abiatu ziren eta ondoren, ezagutzen ez zituzten lurraldeetara, hau da Riohacha eta Santa Martara, egungo Kolonbia. Cartagena de Indias izango zena ezagutu zuten eta Magdalena ibaia izendatu zuten, baita Barú uhartea ere. Ondoren, Sierra Nevada de Santa Marta ezagutu zuten, Urabako golkoari Golfo Dulce deitu zioten, ur goxoa nagusi zelako.[3]

Espainiara bueltatzeko asmoa bazuten ere, teredo navalis izeneko zizareak itsasontziak zulatu zituen, ia hondoratu arte. Beraz, Escalante eta Buniort Hispaniolara joatea erabaki zuten, itsasontziak konpontze aldera, baina Jamaikan geratzeko beharra ikusi zuten, nahiz eta debekatua izan. Handik, isla del Contramaestre-ra mugitu eta hortik marinel batzuk Santo Domingora abiatu ziren, itsasontziak konpontzeko behar zuten materialaren bila. Guztiz konpondu ez eta bueltako bidaia hasita atzera egin behar izan zuten eguraldiagatik, Hispaniolara bueltatuz. Berriro atera ziren eta eguraldiagatik berriro ere atzera egin zuten, oraingoan Xaraguara non hondoratu ziren. Santo Domingoko gobernadoreak Bastidas atxilotu zuen, ustez indigenekin trukeak egin eta armak eman zizkielako, baita haren gizonetako batzuk indigena asko hil zituztelako. Espainiara bidali zituzten guztiak. Bidean urakan batek harrapatu zituen eta Bobadilla gobernadorea, Antonio de la Torre eta beste hainbat hil ziren itsasontzia hondoratzean. Baita Guarionex kazikea, espainiolen aurka aritzeagatik atxilotu eta Espainian kondenatzeko eraman zutena. Bastidas, Escalante eta Buniort bizirik atera ziren haien karabela onik atera zelako. Cadizera heldu ziren 1502ko irailean, urre mordoarekin.[3]

Errege-erreginek Bastidas parkatu zuten. Are gehiago, Bastidas eta La Cosa bizitza osorako 50.000 marabediko soldata jaso zuten Kolonbia eta Panamako kostaldea aurkitzeagatik. Escalante eta Buniort bere aldetik, ordainsaria jaso zuten baina ontziak galdu zituzten.[3]

Escalante Pasaiara bueltatu zen non sagarrondoak erosi zituen. 1519an eta 1520ko dokomuntazioan Gipuzkoako Batzar Nagusiekin ageri da gatazkan, sagardoaren eta ardoaren prezioagatik.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. León Guerrero, María Montserrat. (2007). «Pasajeros del segundo viaje de Cristóbal Colón» Revista de estudios colombinos (3): 29–60. ISSN 1699-3926. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  2. Imanol, Saiz(e)ko. (2019-07-12). «[Erreportajea Pasai Donibanetik Ameriketara»] Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  3. a b c d e f g h i j k l m n o p Bengoetxea, Joakin. (2018). «Antón de Escalante: diez años de descubrimientos en las Indias (1492-1502)» Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País 74 (1): 21–95. ISSN 0211-111X. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  4. (Gaztelaniaz) Irixoa Cortés, Iago. (2022). «Comercio internacional y especialización portuaria: las relaciones entre Bristol y la bahía guipuzcoana de Pasaia a fines de la Edad Media» Anales de la Universidad de Alicante. Historia Medieval 23: 33-60. ISSN 2095-9747 ISSN 2095-9747..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]