Arantza Zulueta
Arantza Zulueta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Arantza Zulueta Amuchastegui |
Jaiotza | Lekeitio, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Bilbo |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea |
Kidetza | Ekin Koordinadora Abertzale Sozialista Euskal preso politikoak (1978-egun) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Herri Batasuna Sortu Euskal Herria Bildu |
Arantza Zulueta Amutxastegi (Bilbo, 1962) euskal abokatu, politikari eta preso ohia da.[1][2][3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbon jaioa. Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen zuzenbide lizentziatura. Fernando Grande Marlaska epaile eta Ministroa promozioko kide du (urte batzuk geroago kartzeleratuko zuen kidea).[5]
Portugaleteko AEK-an egon zen euskara irakasle gisa.[5]
Lehenengo kartzelaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean eta 2011n atxilotu zuten Zulueta, Guardia Zibilek. Hernanin atxilotu zuten. Polizia iturriek esan zutenez, orduan, Baigorri inguruan aurkitu zituzten zuloen planoak aurkitu zituzten Arantza Zuluetaren bulegoan 2010eko maiatzean. Iturri horien arabera, Baigorri inguruko zuloetan 20.000 euro, tenporizadore bat, arma bi eta lehergaiak egiteko materiala aurkitu zituzten. Ustez planoak atzeman zizkioten operazio zabal horretan Zulueta atxilotu egin zuten, ETAren mezulari zelakoan, eta zazpi hilabete igaro zituen espetxean. Abenduaren 2an utzi zuten aske, 60.000 euroko bermea ordaindu ostean[6].
Bigarren kartzelaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014-01-08an Arantza Zulueta Lekeition bizi izan zen eta Guardia Zibila Lekeitiora joan zen, etxea miatzera. Hori dela eta, urtarrilak 8an, eguaztena, Guardia Zibilak Lekeitioko Alde Zaharreko kalea itxi zuen eta miaketa lanetan ibili zen. Zulueta ere Lekeition zegoen, Guardia Zibilek bera bizi zen etxea miatzen duten bitartean. Bien bitartean, herritarrak kalera atera ziren eta jendetza zegoen alde zaharrean. 16:50ean agente judiziala ailegatu zen Lekeitiora eta Zulueta bizi zen etxera (Dendari kalean) sartu zen. 17:10ean atera da, motxila batekin, eta Guardia Zibilekin berbetan egon eta gero, joan egin zen. 17:13ean, lau Guardia Zibil atera ziren Zulueta bizi zen etxetik, atea botatzeko tresna eskuetan zutela. 19:00etan manifestazioa hasi zuten Lekeition, atxilotuak aske lagatzeko exijituz. Manifestazio hasi bezain pronto, Ertzaintzaren furgoiak bertaratu ziren eta tentsio uneak bizi izan ziren. Jorge Fernandez Diaz Espainiako barne ministroak Bartzelonatik egin zituen adierazpenen arabera, atxilotuei ETAko kide izatea egozten zieten.
Erreakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aralarrek esan zuen “oso larria” zela presoen abokatuak atxilotu izana eta berehala aske uztea exijitu zuen: “Seigarren Epaitegi Zentralak, Barne Ministerioak eta indar polizialek gaur Etxerat eta beste kolektibo batzuetako abokatuen kontra egin duten jarduera gaitzesten du Aralarrek, honako arrazoiengatik: Giza eskubideen aurkakoa delako; bakearen aurkakoa delako, hain zuzen, estatuaren laguntzarik gabe gure gizartean egonkortzen ari den bakearen aurkakoa delako; eta Abokatuen eskubide profesionalen eta, oro har, gizarte osoaren aurkakoa delako”. ELA eta LAB sindikatuak, Aralar, Alternatiba, EH Bildu, Lokarrik eta Ernaik atxiloketak salatu dituzte, operazioa “larria eta onartezina” dela esanaz; guztiek atxilotuak eske lagatzeko exijitu ziote Espainiako Gobernuari Lokarrik ere atxiloketak salatu nahi izan zituen. “Espainiako Gobernuak itxaropena geldiarazi nahi du”. Atxilotuak aske uzteko eskatu zuen Lokarrik: “Gaur arte egin duten lana neurri handi ala txikiagoan kritikatu ahal da politikoki, baina inola ere ez da delitu”. LAB sindikatuak ere atxiloketak salatu zituen. Operazio poliziala «errepresiboa, antidemokratikoa, politikoa eta mediatikoa» izan dela esan du sindikatuak. Halaber, atxiloketok Espainiar estatuaren «mendeku gogoaren» isla direla gaineratu eta langileei atxiloketen aurkako salaketa lantokietara helarazteko eskatu zien. ELA sindikatuak ere atxilotuak “berehala aska ditzatela” exijitu du: “Erabaki horrek, zeina oraingoan ere erabilera mediatikoarekin batera etorri baita, eskubide demokratikorik oinarrizkoenak urratzen ditu. ELAk ebidentzia bat nabarmendu nahi du: gure herrian normalizazio politikorantz egiten diren aldebakarreko urratsekin pozten ez diren indar bakarrak PP eta eskuin muturreko beste erakunde satelite batzuk dira”. Alternatiba alderdiarentzat “onartezina” da operazioa “presoen kolektiboak bakearen alde inoiz baino urrats gehiago egiten ari denean” gauzatzea. Alternatibako bozeramaile nazional Asier Vegak, estatuko segurtasun indarren “legezko oinarrik gabeko enegarren operazioa” salatu du. Sortuk ere operazioa ozen salatu nahi izan zuen: “Konponbidearen aurka Alderdi Popularrak burutu duen enegarren saiakera dugu hau. Ez daukagu inongo zalantzarik esateko bakearen etsaiek agindu eta gauzatu dutela gaurko operazioa”[6].
2017an hiru urte kartzela prebentiboan egon eta gero Arantza Zulueta abokatua libre geratu zen, Auzitegi Nazionalak ezarritako 20.000 euroko fidantza ordainduta[7].
Zuluetaren hainbat senide Kadizeko espetxera gerturatu ziren, eta harrera egin zioten atarian. Horren ostean, Bilborako bidea hartu zuten. Arantza SOS plataformak jakinarazi zuenez, harrera-ekitaldi berezia egingo zioten kartzelatik atera eta hurrengo eguneko eguerdian Bilboko Alde Zaharrean.
Zuluetak hiru urte baino gehiago igaro ditu kartzelan, "isolamendu egoeran", abokatuak salatu zuenez. Kartzelatik atera eta gero, hamabost egunetik behin epaitegira joan behar izan zuen sinatzera, pasaportea erretiratuko zioten eta ezin izan zuen Estatu espainiarretik atera.
Auzitegi Nazionalak 19 urteko kartzela zigorra eskatu zuen berarentzat, "Dena da ETA" printzipio politiko-judizialean, ETAren zuzendaritzaren eta presoen kolektiboaren arteko lotura egitea egotzita.
Hirugarren kartzelaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an, Arantza Zulueta aske gelditu zen Valentzian, Auzitegi Nazionalak 47 euskal hiritarren aurkako auzian 2019ko irailean ezarritako zigorra bete ondoren. Ia bost hilabete eman zituen espetxeraturik, azkeneko lauak etxetik urrutiratuta. Zaballan hasi zen bere kartzelaldia, baina laster urrundu zuten Valentziako Picassenteko kartzelara. 601 urte arteko espetxe zigorra egina zuen Fiskaltzak Madrilen Arantza gartzeleratu zuen makroepaiketan auzipetutako 47 lagunen aurka, eta dena euskal presoei sostengua ematea akusaziobide bilakatuta. Akordio baten bitartez nabarmen murriztu ziren zigorrak; 45 lagunek ez zuten espetxea berriz zapaldu behar izan, bai ordea Jon Enparantzak eta Zuluetak[8].
Bitxikeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014an atxilotu zuten momentuan kazetari asko zeuden bere etxearen inguruan. Argazki batean irribarre batekin agertzen da guardia zibilak aurpegiak estalita dituzten bitartean[9]. Kazetariek gertatuko zena bazekiten. Izan ere atxiloketa hau izan baino ordu batzuk lehenago Espainiako Barne Ministerioak atxiloketen berri eman baitzien Espainiako komunikabideei[10] nahiz eta momentu horretararte atxiloketa bat bera ere ez egin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «La abogada de los presos de ETA Arantza Zulueta sale de prisión para preparar su defensa» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Ediciones EL PAÍS. «Noticias sobre Arantza Zulueta | EL PAÍS» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).
- ↑ Press, Europa. (2019-04-11). «La AN juzgará en septiembre a la abogada Arantza Zulueta y otros 46 miembros del 'frente de cárceles' de ETA» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Jaque a 'La rubia'» Hoy 2014-01-19 (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
- ↑ a b https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2014/01/08/guardia-zibila-arantza-zulueta-bizi-zen-etxea-miatzen-dabil-lekeiton/
- ↑ ttps://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/4668034/zulueta-atera-da-espetxetik-fidantza-ordainduta/
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20200211/zulueta-enparantza
- ↑ https://www.publico.es/politica/abogada-presos-eta-arantza-zulueta.html
- ↑ https://www.publico.es/politica/fiscalia-abre-investigacion-interior-filtrar.html