Arrada
Arrada | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Gurutze Sainduaren eliza, Nafarroa etorbidean | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Erdialdea |
Udalerria | Murelu Konde |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Rada |
Burua (2019-2023) | Miguel Rodriguez Jimenez (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31391 |
Herritarra | arradatar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°19′11″N 1°34′27″W / 42.319722222222°N 1.5741666666667°W |
Azalera | 28,50 km² |
Garaiera | 344 metro |
Distantzia | 65,9 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 596 (2021) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 1954ko urtarrilaren 1an |
Arrada[1][a] Aragoiko Erriberako Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.
Herria Espainiako Kolonizazio Institutuak XX. mendearen erdialdean eraikitako bat izan zen, Nafarroan beste 4 herrirekin batera, Erdi Aroko herri hustu bat zegoen lekuan. 2021 urtean 596 biztanle zituen.
Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerriko udalburua da. Bertako biztanleak arradarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrada toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Rada
- nafar erromantzez edo aragoieraz: Rada
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Arrada (1131)
- Rada (1192)
- Errada (1201)
- Rada (1258)
- Rada (1311)
- Raada (1360)
- Rada (1366)
- Rada (1534)
- Rada (1702)
- Rada (1816)
- Arrada (1990)
- Arrada (2000)
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mikel Belaskoren ustez, esanahi ezezaguna du. Izen enigmatiko gisa definitzen du, eta Arrada edo Errada forma zaharra izan zuela adierazten du. Batzuetan, "herri zabala" edo "iratze herria" bezala itzuli izan da, baina oinarririk gabe. Arturo Kanpionek "erre" euskal ahotsarekin lotu zuen populazioaren izena.
Arrada hau XV. mendean suntsitutako herri hustutik eta izen bereko izen horretatik bereizteko, Arrada horrek "Zaharra" izena jaso ohi du.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arradako armarriak honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo berde batez eta aurrean urrezko hiru dorredun gaztelu batez osatuta dago, erdikoa handiagoa izanik. | » |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrada Erdialdea eskualdean dago, Aragoiko Erribera eremu naturalean, Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerrian.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrada Erriberriko merindadeko herria da, Bardeatik iparraldera, eta Erriberritik hamar kilometro hegoaldera. Herrira heltzeko N-121 errepidea hartu behar da Kaparrotsu edo Erriberri abiapuntutzat harturik.
Geografiaren aldetik, Aragoiko Erribera eskualdean dago, hau da, Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.[4][5]
Inguru babestua da Arradako ibar-basoak, Aragoi ibaian.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak klima mediterraneo kontinentala dauka. Urteko batez besteko tenperatura 14 gradukoa (aldaketa termiko handiarekin) eta prezipitazioak 400 eta 500mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 60-70 baino ez dira izaten. Prezipitazioak nahiko irregularrak dira urte osoan zehar (ekainekin abuztura hiru hilabete idor daude), eta orokorrean ugariagoak dira udaberri eta udazkenean. Haizerik ohikoena iparreko ziertzo haizea da; eta, uda garaian, hegoaldekoa.
Arrada iparraldean klima mediterraneoari dagozkion espeziak aurki daitezke, zumelak batez ere, eta hegoaldean, txapardi eta pinuak. Horrez gain, igeltsua ugaria den hegoaldeko lurretan, landare gipsikola eta halofiloak ageri dira.
Estazio meteorologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerrian ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Kaparrotsu pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 303 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Datu klimatikoak (Kaparrotsu, 1953-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 23.0 | 28.0 | 32.0 | 38.5 | 42.0 | 47.0 | 43.0 | 41.0 | 33.0 | 27.0 | 21.0 | 47.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.8 | 12.1 | 16.2 | 18.3 | 23.0 | 28.3 | 31.4 | 31.0 | 26.6 | 20.6 | 14.0 | 10.2 | 20.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.5 | 6.9 | 10.2 | 12.3 | 16.7 | 21.2 | 23.9 | 23.7 | 19.9 | 15.1 | 9.4 | 6.1 | 14.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.3 | 1.7 | 4.2 | 6.3 | 10.3 | 14.2 | 16.4 | 16.4 | 13.2 | 9.5 | 4.9 | 2.0 | 8.4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -7.0 | -7.0 | -3.0 | 1.0 | 5.0 | 8.0 | 7.0 | 4.0 | -1.0 | -8.0 | -13.0 | -13.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 27.7 | 22.9 | 25.9 | 50.9 | 48.3 | 31.6 | 22.1 | 25.0 | 42.4 | 47.7 | 41.1 | 35.8 | 421.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 32.5 | 26.6 | 31.0 | 44.2 | 50.6 | 42.2 | 35.8 | 83.0 | 84.2 | 45.5 | 42.5 | 41.2 | 84.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.1 | 8.2 | 7.7 | 10.3 | 9.7 | 6.4 | 4.6 | 4.7 | 5.8 | 9.6 | 10.9 | 9.7 | 97.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.7 | 0.8 | 0.4 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 0.6 | 2.7 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arradako kontzejua, 1972an sortu zen, Nafarroako Foru Aldundiarekin sinaturiko akordioaren ondorioz. Kontzejua Traibuenasko lurretan sortu zen. Kontzeju berriak 2609 hektareako azalera izango zuen, Espainiako Kolonizazio Institutuak herrigune berriak kolonizatzeko eginiko politikaren barnean. Arradako kontzejuko lehen bizilagunak 1960ko hamarkadaren hasierakoak dira, garai hartan hasi zirelako bertan etxeak eraikitzen. Kontzeju independentea eratu arte, Traibuenasko kontzejuko juntaren menpe izan ziren.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021 urteko erroldaren arabera 596 biztanle zituen Arradak.[8]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
510 | 513 | 504 | 530 | 542 | 553 | 547 | 541 | 542 | 539 | 523 | 547 | 562 | 580 | 570 | 562 | 590 | 579 | 570 | 585 | 596 |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arradako kontzejua kontzejuburuak eta lau kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Miguel Rodriguez Jimenez da.
Kontzejua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arradako kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Miguel Rodriguez Jimenez da. Kontzejukideak 4 daude:
- Luis Miguel Galindo Iturraran
- Itziar Malon Caspe
- Cristina Dominguez Yoldi
- Joseba Perales Baztan
Kontzejuburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011tik, Arradak 3 kontzejuburu izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Juan Carlos Mar Iturbide | 2011 | 2015 |
Cristina Dominguez Yoldi | 2015 | 2019 |
Miguel Rodriguez Jimenez | 2019 | jardunean |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 325 linea zerbitzua ematen dio kontzeju honi. Herriak autobus geldialdi bakarra du Nafarroa etorbidean, Tafallarantz.
|
325 linea linea erregularra den arren, udalerriko hiru geldialdiak eskariaren araberako geldialdiak baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koldo Zuazok, 2010ean, Arrada ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[9]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerria eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 0,63k zekien euskaraz, 2010ean % 0,60k eta 2018n % 3,30k.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Isidroko jaiak, maiatzaren hirugarren asteburuan
- Arradako erromeria, ekainaren lehengo asteburuan
- Gurutze Santuaren eguna, irailaren 14an
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arrada Zaharra, Erdi Aroko herri hustua eta hiri-gotorlekua.
- San Nikolas eliza, XII. mendean eraikitako krisitiau eliza, erromaniko estiloan.
- Arradako gaztelua, Erdi Aroko gaztelu zaharra.
- Gurutze Sainduaren eliza, XX. mendean eraikitako krisitiau eliza.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Arrada - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Olite. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mairaga-Erdialdea Mankomunitatearen webgunean adierazten dute eskualde horretakoa dela.
- ↑ Euskaltzaindiak 151. arauan (5. orrialdea) dio Aragoi beherea (-a) izena duela Nafarroako eskualde geografiko horrek.
- ↑ .
- ↑ Kaparrotsuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Arrada» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.