Arthur Stanley Eddington

Wikipedia(e)tik
Arthur Eddington» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arthur Stanley Eddington
Arthur Stanley Eddington.jpg
Bizitza
Jaiotza Kendal1882ko abenduaren 28a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Cambridge1944ko azaroaren 22a (61 urte)
Hezkuntza
Heziketa Trinity College
Doktorego ikaslea(k) Georges Lemaître
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea astronomoa, astrofisikaria, filosofoa eta fisikaria
Enplegatzailea(k) Cambridgeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Erret Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Royal Society of Edinburgh
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Erret Akademia

Arthur Stanley Eddington (Kendal, Ingalaterra, 1882ko abenduaren 28a - Cambridge, Ingalaterra, 1944ko azaroaren 22a) astronomo eta fisikari ingelesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1906tik aurrera Greenwicheko behatokiko laguntzaile nagusi izan zen eta 1913an Cambridgeko unibertsitateko astronomia eta filosofia esperimentaleko katedra eskuratu zuen; ondorengo urtean bertako behatokiko zuzendari izendatu zuten. Izarren dinamikari buruzko hastapen-ikerketak aurkeztu zituen argitara eman zuen lehen lanean ("Izarren higidura eta Unibertsoaren egitura"). 1926. urtean ikerketa haien emaitzak aurkeztu zituen The Internal Constitution of the Stars ("Izarren barne egitura") obraren bidez, eta izarren masa eta distira lotzen dituen lege astrofisikorako legea argitu zuen.

Bestalde, Einsteinen erlatibitatearen teoriaren ildotik abiatuta, unibertsoaren egitura eta zabalpenari buruzko teoria berri bat landu zuen, haren batez besteko dentsitatea eta osatzen duten protoien kopuru probablea oinarritzat hartuz. Filosofia-kutsuko obrak idatzi zituen, horien artean: "Mundu fisikoaren izaera, Fisikaren filosofia". Egungo astronomia modernoaren aitzindaria da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Stanley Eddington Aldatu lotura Wikidatan