Subrahmanyan Chandrasekhar
Subrahmanyan Chandrasekhar (Lahore, Britainiar Raj, 1910eko urriaren 19a - Chicago, AEB, 1995eko abuztuaren 21a) indiar jatorriko fisikari teoriko, astrofisiko eta matematiko estatubatuarra izan zen.
1983an Fisikako Nobel Saria irabazi zuen William Fowlerrekin batera izar egitura eta eboluzioaren prozesu garrantzitsuei buruz egindako ikerketengatik. Madrasko Unibertsitatean graduatu zen eta Cambridgeko Unibertsitatean doktoratu zen, baina Chicagoko Unibertsitatean lan egin zuen 1937tik 1995ean hil zen arte.
Nobel sariaz gain, American Astronomical Societyren Henry Norris Russell Lectureship (1949), Ozeano Bareko Astronomia Elkartearen Bruce domina (1952), Erret-Elkate Astronomikoaren urrezko domina (1953), Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalaren Henry Draper domina (1971) eta Copley domina ere eman zizkioten.
1999an, NASAk, bere omenez, bere lau behatoki handietatik hirugarrena izendatu zuen, X Izpiko Chandra Behatokia. 1958 Chandra asteroideak ere bere izena darama.
- 1910eko jaiotzak
- 1995eko heriotzak
- Indiako fisikariak
- Indiako astronomoak
- Indiako matematikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako fisikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako astronomoak
- Ameriketako Estatu Batuetako matematikariak
- XX. mendeko matematikariak
- Fisikako Nobel Saridunak
- Copley Domina
- Royal Societyko kideak
- Cambridgeko Unibertsitateko ikasleak
- Indiako ateoak
- Ameriketako Estatu Batuetako ateoak