Arthur Melo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arthur Melo
FC Zenit Saint Petersburg vs. Juventus, 20 October 2021 52 (Arthur Melo).jpg
(2021)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArthur Henrique Ramos de Oliveira Melo
JaiotzaGoiânia1996ko abuztuaren 12a (25 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Grêmio FB Porto-Alegrense.svg Grêmio Foot-Ball Porto Alegrense2015 / 2018502
Flag of None.svg Brasilgo futbol selekzio nazionala2018 / 200
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba2018 / 2020724
600px Bianco Nero Juventus.png Juventus FC2020 / 321
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua66 kilogramo
Altuera171 zentimetro

Facebook: ArthurMeloOficial Twitter: arthurhromelo Instagram: arthurhmelo UEFA: 250121747 Edit the value on Wikidata

Arthur Henrique Hernandez Ramos de Oliveira Melo (Goiania, Brasil, 1996ko abuztuaren 12a), Arthur Melo bezala ezagunagoa, futbol jokalaria da, Italiako Serie A Ligako Juventus taldean jokatzen duena erdilari gisa.

Brasilgo selekzio nazionalean ere jokatzen du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grêmio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arthur Melo 1997an jaio zen Brasilen. Bere ibilbidea Goiás eta Gremioko harrobietan hasi zen, eta 2015ean azken talde honen lehen taldean debutatu zuen. 2018ko udararte, 35 partidu jokatu zituen, 2 gol sartu, eta Brasilgo selekzioaren harreta bereganatu.

Bartzelona Futbol Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan, Bartzelonak erosi zuen, 35 milioi euro ordainduz. Bertan Arturo Vidal, Busquets, De Jong eta Rakitic aurkitu zituen. Bere lehen denboraldia ona izan zen, guztira 44 partidu jokatu zituen, eta pixkana klub barruan tokia hartzen joan zen.

Juventus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019-2020 denboraldia, ordea, ez zen espero bezain ona izan, eta Bartzelonak dirua behar zuenez, akordio bat sinatu zuen Turingo Juventusekin erdilaria Covid-19ak eragindako denboraldia amaitzean Italiara jokatzera joateko. Operazio honetan Bartzelonak 72 milioi euro jaso zituen, baina beste 10 ere izan daitezke helburu ezberdinen arabera. Horrekin batera, bi klubek beste fitxaketa bat ere aurrera eraman zuten. Miralem Pjanic, orduan 30 urte zituen erdilari bosniarra, Juventusetik talde kataluniarrera joan zen, 60 milioi euroren truke.

Estadistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko maiatzaren 29an eguneratua.
Kluba Herrialdea Urtea Partida(k) Gola(k) Asistentzia(k)
Grêmio Foot-Ball Porto Alegrense  Brasil 2016-2018 50 2 3
Bartzelona Futbol Kluba  Katalunia 2018-2020 72 4 6
Juventus FC  Italia 2020- 32 1 0

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko irailean debuta egin zuenetik, Arthurrek 20 partidu jokatu ditu lehen taldearekin. 2019ko Amerika Kopan parte hartu zuen, non irabazle atera zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]