Sergio Busquets

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sergio Busquets
S. Busquets (2009-05).jpg
Bizitza
Jaiotza Sabadell1988ko uztailaren 16a (29 urte)
Herrialdea  Katalunia
Bizilekua Sabadell
Familia
Aita Carles Busquets
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Lanbidea
Lanbidea futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg FC Barcelona C 2006-2006 1 0
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg FC Barcelona B 2007-2008 32 1
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba 2008-
Flag of Spain.svg Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa 2008-2009 3 1
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba 2008-
Flag of None.svg Kataluniako futbol selekzioa 2008-
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala 2009-
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Kirol zenbakia 5
Pisua 73±0 kilogramo
Altuera 189 zentimetro

Sergio Busquets Burgos (Sabadell, Bartzelona, 1988ko uztailaren 16a - ) kataluniar futbolari ospetsua da. Erdilari lana egiten du Bartzelona Futbol Kluban, lehenengo mailan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sergio Sabadellen (Bartzelona) jaio zen 1988ko uztailaren 16an. Sergioren aita Carlos Busquets da, Bartzelona Futbol Klubeko atezain ohia eta, gaur egun, katalan taldearen atezainen entrenatzailea.

Bartzelona Futbol Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabadellen jaioa bada ere, Badia del Vallesen hezia izan zen eta hantxe hasi zen futbolean C.D. Badia del Vallés taldean.

2005ean izan zuen Bartzelona Futbol Kluban sartzeko aukera. Aurrerapen nabarmenak egiten ari zen eta, 2007ko maiatzean, Frank Rijkaardek lehen taldera deitu zion Kataluniako Kopa lehiatzeko. Finaleko minutu batzuk ere izan zituen eta gorri-urdinen garaipenaz gozatu ahal izan zuen.

2007/2008 denboraldian, Pep Guardiolaren agindupean jokatu zuen Bartzelonako filialean eta hirugarren mailako txapeldun geratu ziren, bigarren B mailara igotzea ahalbidetuz. Busquets 23 partidatan izan zen konbokatua eta 2 gol sartu zituen.

Hurrengo denboraldian (2008/2009), Guardiola lehen ekipoaren buru, denboraldi-aurrerako kontzentraziora deitu zioten eta Kataluniako Kopan eta Joan Gamper Sarian minutuak izan zituen. Ez zituen alferrik galdu eta lehen gol ofiziala markatu zuen.

Ez zen denbora asko pasa Lehen Mailan debuta egin arte. 2008ko irailaren 13an izan zen, Ligako bigarren aldian, 90 minutu jokatu zituen lehen aldia, Real Racing Club de Santander taldearen kontra. Ez zuen filialarekin ez profesionalen fitxarik, baina titular postuan kontsolidatzen joan zen.

Sergioren ibilbideak ez zion Vicente del Bosque espainiar selekzionatzailearen begi zorrotzari alde egin eta, 2008ko urriaren 21ean, Espainiako Sub 21ean egin zuen debuta Sergiok. 2008ko urriaren 22an, gauzatu zuen lehen gola lehen ekipoan Txapeldunen Ligan, FC Basel taldearen aurka. 2008ko abenduaren 22an, kontratua berritu zuen 2013ra arte.

2009ko maiatzaren 27an, Champions League finalean lerrokatu zuten Manchester Uniteden aurka. Barçak irabazi zuen 2-0.

2011ko maiatzaren 28an, berriro izan ziren txapeldun Champions Leaguen Manchester Uniteden aurka, Wembleyko finala 3-1 irabazi zutelarik.

Espainiako Selekzio Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko urriaren 11n debutatu zuen Sub-21ean Eurokoparen klasifikaziorako izango zen Suitzaren aurkako partidan.

Ez bazuen jokatu ere, 2009ko otsailaren 6an, Vicente del Bosquek deitu zion Ingalaterraren aurka jokatu behar zuten lagunartekorako.

2009ko apirilaren 1ean, Turkian zegoen Mundu Koparako klasifikazioan borrokatzeko. Busquets 77. minutuan sartu zen, Silvaren ordez.

2009ko ekainean, Vicente del Bosque hautatzaileak Konfederazioen Kopan lehiatzeko zerrendan sartu zuen.

2010eko maiatzaren 29an, Vicente del Bosquek 2010eko Mundu Koparako azken zerrendan sartu zuen eta titular izan zen.

2010eko uztailaren 11n, Espainiako Selekzioa garaile izan zen 2010eko Mundu Kopan eta Sergio titular izan zen partida guztietan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergio Busquets Aldatu lotura Wikidatan