Asterix (pertsonaia)
Asterix | |
---|---|
Asterix | |
Fitxategi:Exposition Astérix à la BnF (10307363374).jpg | |
Argitalpena | |
Lehen agerpena | Asterix galiarra (1959) |
Sortzailea | René Goscinny Albert Uderzo |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | |
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Galia |
Sexua | Gizonezkoa |
Espeziea | Gizaki |
Garaiera | 1,19 m |
Jarduera | gudaria Gladiadorea |
Familia | |
Aita | Q2868603 |
Ama | Q3401301 |
Senideak | ikusi
|
Etsaiak | Erromatarrak |
Asterix Asterix galiarra komiki bilduman agertzen den fikziozko pertsonaia nagusia da. Ia beti, bere laguna den Obelixekin doa. Bere izena, "asteriks" ahoskatzen da eta astérisque frantsesezko hitzetik dator, asterisko esan nahi duena. Baina, 1977. urterarte komiki hauen marrazkigile eta gaur egun, marrazkigile eta gidoilaria den Albert Uderzok dioenez, astre hitzetik ere letorke. Izan ere, Asterixen aitaren izena, Astronomix da. Amarena, berriz, Praline.
Asterix, haur literaturako pertsonaia bat da, eta, beraz, bere baldintzak ezin dira ikuspegi errealista edo historiko batetik aztertu. Oso arraroa litzateke hogeita hamar urtetik gorako galiar gerlari batean pentsatzea, ezkongabea, bakarrik bizi dena eta bere tribuan autoritate bat dena buruzagia edo druida izan gabe.
Kontrasteak nabarmentzen dituen bikotearen baliabidea oso modu bikainean erabilia dago Asterix Galiarrean eta Asterix eta Obelix bikotek literatura edo zineko beste bikote batzuk bezala (On Kixote eta Santxo Pantza...) bizitza ematen dioten akzioaren ikuspegi ezberdinak irudikatzen dituzte eta jarraipena ahalbidetzen dute euren elkarrizketen bitartez
Obelix ez bezala, Asterix baxua, serioa, adimentsua, trebea eta maltzurra da eta bere gizagaindiko indarra, Panoramix druidak prestaturiko edabe magikoa edaten duenean bakarrik lortzen du. Obelixen kasuan, edabe magikoak betirako eragina du, txikia zela, edabe magikoz beteta zegoen pertz batean erori baitzen.
Pertsonaiak, bere samurtasuna eta baita bere maitasun edo erakarpen sexuala, oso modu idilikoan adierazten du: umeak eta dontzeilak maite ditu, baina modu platonikoan bakarrik maitemintzen da, musugorritzera helduz bekokian edo masailean emandako musuak bezalako maitasun adierazpen sinpleekin.
Bortizkeria, bere aldaera komiko tradizionalean agertzen da, non, protagonistek beste pertsonaiei emandako kolpeen ondorioz azken hauek egiten dituzten hegaldiak gora-behera, sekula ez dagoen hildakorik, ubeldurak eta borrokako beste ondorio batzuk oso argi agertzen diren arren.
Asterixek, Davidek Goliaten aurka lortutako garaipena irudikatzen du, bere komikien lehen orrialdetik, non, beti gogorarazten den euren herrixka dela, Galia osoan, erromatarrek oraindik konkistatu ez duten toki bakarra. Bere ez zehaztasun historikoa gora-behera, argudio honek, frantziarren sentimendu abertzalea pizten du.
Komikien egitura, tribuari aurkezten zaion arazo edo zailtasun batetik hasita garatzen da, eta protagonistek bete beharreko misio baten bidez konpondu beharko dena. Misio hauek, askotan, urruneko tokietara eramango dituzte protagonistak, eta, neurri handi batean, Asterixen maltzurkeriaren bidez konponduko dena, baina baita Obelixen indarraren bidez ere, eta, jakina, tartean beti dago edabe magikoa. Abentura guztiak, herri guztia, oturuntza baten inguruan bilduz amaitzen dira, non basurdeak jaten dituzten. Komiki gehienetako amaiera honetako beste ohiko zati bat, Asuranzeturix koblakaria oturuntzatik kanpo uztea da, bera bizi den etxea dagoen zuhaitzari lotua eta ahoa itxia. Izan ere, Esautomatixek ezin du jasan herriko koblakaria kantuan entzutea.
Laburbilduz, Asterixek heroi klasiko bat irudikatzen du: adimentsua, adoretsua, maltzurra, ausarta, gizalegezkoa, lagun eta bizilagun ona, bere buruzagiarekin leiala, ondradua eta itxoiten dakiena, beti prest konpondu beharreko arazoak konpontzeko, bidaia epikoak egiteko, damei laguntzeko edo bere jendeari zerbitzatzeko.
Asterix izena, komiki guztien izenburuan agertzen den izen bakarra da. Gehienetan, abenturaren izenburuaren zati ere bada. Bildumako bi abentura baino ez daude horren salbuespen bezala: Obelix eta Konpainia alde batetik eta Obelixen Galera bestetik
Bidaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komiki hauen abenturetan protagonista nagusiak Galiatik kanpora egin behar izan dituen bidaiak, honako hauek dira:
- India Asterix Indian
- Erresuma Batua Asterix Britainian
- Suitza Asterix Helvetian
- Amerika Bidaia Handia
- Espainia Asterix Hispanian
- Korsika Asterix Korsikan
- Erroma Zesarren erramu koroa
- Grezia Asterix Olinpiar Jokoetan
- Alemania Asterix eta Godoak
- Kanariak Obelixen Galera
- Israel-Jordania-Irak Asterixen Odisea
- Egipto Asterix eta Kleopatra