Edukira joan

Astor Piazzolla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astor Piazzolla

Bizitza
JaiotzaMar del Plata1921eko martxoaren 11
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1992ko uztailaren 4a (71 urte)
Hobiratze lekuaLa Chacarita hilerria
Cementerio Jardín de Paz de Pilar (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Nadia Boulanger
Alberto Ginastera
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, bandoneonist (en) Itzuli, orkestra zuzendaria eta soinu banda konpositorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
nuevo tango (en) Itzuli
tangoa
Musika instrumentuaBandoneona
DiskoetxeaChesky Records (en) Itzuli

fundacionapiazzolla.org eta piazzolla.org
IMDB: nm0006226 Allocine: 2787 Allmovie: p106411 IBDB: 12245
Bandcamp: astorpiazzolla Spotify: 7dsugSamBB7enWE2IrlbFg iTunes: 222560 Last fm: Astor+Piazzolla Musicbrainz: e280268a-a5ab-4bb0-be4d-ec470ca59131 Songkick: 487927 Discogs: 162564 IMSLP: Category:Piazzolla,_Astor Allmusic: mn0000607967 Find a Grave: 7200666 Edit the value on Wikidata

Astor Piazzola (Mar del Plata, 1921eko martxoaren 11Buenos Aires, 1992ko uztailaren 4a) argentinar musikagile eta bandoneon-jotzailea izan zen.

Mar del Platan sortu arren, 1925 eta 1936 artean New Yorken bizi izan zen. Han ezagutu zuen Carlos Gardel tango-abeslaria eta 1935ean Gardelen El día que me quieras ("Maitatuko nauzun egunean") filmeko eszena batean parte hartu zuen[1]. Oso gazterik hasi zen herri-musikagintzan, genero horretako aditu Aníbal Troiloren eskutik, eta jazz musikaren zein musika klasikoaren eragina ere oso gaztetatik jaso zuen. Musika klasikoa Alberto Ginastera argentinar maisuarekin ikasi zuen Buenos Airesen, eta Nadia Boulanger frantsesarekin Parisen. Bere karreran zehar, Quintetto Nuevo Tango eta Sexteto Nuevo Tango taldeak sortu zituen, eta talde haiekin egin zituen lan gehienak. Musikari garaikideen artean, Alfredo Gobbi eta, batez ere, Osvaldo Pugliese miretsi zituen.

Obra aipagarriak ditu orkestrarako: Rapsodia porteña (1952, "Rapsodia buenosairestarra"); Buenos Aires (1953), hiru mugimenduko sinfonia; Oda íntima a Buenos Aires ("Oda intimoa Buenos Airesi"); Tango sinfónico ("Tango sinfonikoa"); Tangata; bandoneoi eta orkestrarako kontzertua eta suitea, eta La serie del ángel ("Aingeruaren saila"). Tangoei dagokienez, nabarmentzekoak dira Balada para un loco (1953, "Ero bati eskainitako balada"), La muerte del ángel ("Aingeruaren heriotza"), Adiós nonino ("Agur nonino") edota Verano porteño ("Uda buenosairestarra").

Piazzola oso artista berezia izan zen, batez ere, bera izan delako, herri-musikagintzaren alorrean, bere tangoekin, eta orobat, musika klasiko edo larriaren alorrean, dohain bikainak erakutsi dituen eta batean zein bestean nabarmendu den musikagile bakarretakoa. Aipagarria da, gainera, tango sinfoniko izeneko genero berria sortu zuelako, musika klasikotik eta jazzetik hartutako harmonia eta erritmo-egitura berriak tangoan txertatuz.

  • Sinfonía de Tango (1955)
  • Tango Progresivo (Octeto Buenos Aires) (1957)
  • Tango Moderno (Octeto Buenos Aires) (1957)
  • Tango en Hi-Fi (1957)
  • Piazzolla interpreta a Piazzolla (1960)
  • Piazzolla o no? Bailable y apiazolado (1961)
  • Nuestro Tiempo (1962)
  • Tango para una ciudad (1963)
  • Tango Contemporáneo (1963)
  • 20 años de Vanguardia (1964)
  • Concierto en el Philarmonic Hall de New York (1965)
  • Historia del Tango Vol. 1. La guardia Vieja (1967)
  • Historia del Tango Vol. 2. Época Romántica (1967)
  • Maria de Buenos Aires (1968)
  • Balada para un loco. Amelita Baltar interpreta a Piazzolla y Ferrer (1969)
  • Adiós Nonino (1969)
  • Concierto para quinteto (1970)
  • Pulsación (1970)
  • Música contemporánea de la Ciudad de Buenos Aires Vol. 1 (1971)
  • Música contemporánea de la Ciudad de Buenos Aires Vol. 2 (1972)
  • Roma 1972 (1972)
  • Libertango (1974)
  • Reunión Cumbre (Summit) (1974)
  • With Amelita Baltar (1974)
  • Suite Troileana (1975)
  • Viaje de Bodas (1975)
  • Il Pleut Sur Santiago (1976)
  • Persecuta o Piazzolla 77 (1977)
  • Chador o Piazzolla 78 (1978)
  • Biyuya (1979)
  • Suite Punta del Este (1982)
  • Concierto de Nácar (1983)
  • SWF Rundfunkorchester (1983)
  • Enrico IV (1984)
  • Green Studio (1984)
  • Teatro Nazionale di Milano (1984)
  • El Exilio de Gardel (1985)
  • Tango: Zero Hour (1986)
  • The New Tango (1987)
  • Sur (1988)
  • Hommage à Liège: Concierto para Bandoneón y Guitarra/Historia del Tango (1988).
  • La Camorra (1989)
  • Famille d'artistes (1989).
  • The Lausanne Concert (1989)
  • Bandoneón Sinfónico (1990)
  • The Rough Dancer and the Cyclical Night (Tango Apasionado) (1991)
  • Five Tango Sensations (1991).
  • Original Tangos from Argentina (1992)
  • The Central Park Concert 1987 (1994)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Biografia astorpiazzolla.org

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Astor Piazzolla Aldatu lotura Wikidatan