TAD busa

Wikipedia, Entziklopedia askea
TAD busa | EBG busa
Garraio Solidarioa
Txik Txak sarea
Chronoplus ligne Créabus Bayonne Place des Basques.JPG
TAD ANGELU.png zerbitzuko ibilgailu bat Angelun
Datu orokorrak
Garraio mota Eskaera bidezko autobusa
Eskualdeak Lapurdi eta Baxenabarre,
 Euskal Herria
Lineak EBG 1 (Txik Txak).png EBG 2 (Txik Txak).png EBG 3 (Txik Txak).png TAD AMIKUZE.png TAD HERGARAI.png TAD ANGELU.png 
Jabea Euskal Hirigune Elkargoa
Webgunea www.txiktxak.eus
Ustiapena
Hasiera 2019ko irailaren 2a (1 urte)
Ibilgailuak 4

TAD busa (Baionaldean), EBG busa (Itsasegian) edo Garraio Solidarioa (Baxenabarren) Euskal Herriko Baionaldea, Itsasegia, Amikuze eta Hergarai lurraldetan dagoen eskaera bidezko autobus sarea da. Sarea 5 guneak osatzen dute, Itsasegia, Donapaleu eta Donibane Garazi konektatzen.

Eskaera bidezko autobusak 2019ko irailaren 2an inauguratu zen TAD ANGELU.png zerbitzuarekin, Angelun, eta 2020ko urriaren 1an TAD HERGARAI.png inauguratu zen, Hergarain.

Txik Txak marka komertzialaren pean jarduten du, Ipar Euskal Herriko garraiobide guztiak biltzen dituen Euskal Hirigune Elkargoaren barruan.

Itsasegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasegian, sarea hiru eremuetan banatzen da: 1. eremua ( EBG 1 (Txik Txak).png ), 2. eremua ( EBG 2 (Txik Txak).png ) eta 3. eremua (EBG 3 (Txik Txak).png ). Sarea Lapurdi Itsasegian autobus-lineen geltoki batetik 500 metro baino gehiagora bizi diren edo joan nahi duten pertsonei zuzenduta dago, betiere leku hori eskualdean badago.[1]

Zerbitzu horretara sartzeko, Transdev ATCRB enpresarekin harremanetan jarri behar da telefonoz. Ondoren, izena eman behar da, dagokion informazioa emanez, eta horrek aukera emango du ibilbide bat erreserbatzeko.

Ez dago zerbitzu hori hartzeko baldintza espezifikorik, baina garraio-titulu baliodun bat beharrezkoa da.[1]

Eremua Udalerriak Egunak Loturak
EBG 1 (Txik Txak).png  Ahetze, Arbona, Donibane Lohizune, Senpere asteartea
ostirala
Donibane Lohizuneko geltokia ( 3 (Txik Txak).png 39 (Txik Txak).png 41 (Txik Txak).png 43 (Txik Txak).png 45 (Txik Txak).png 47 (Txik Txak).png 49 (Txik Txak).png 51 (Txik Txak).png )
SENPERE Xan Ithurria-Gantxiki ( 47 (Txik Txak).png 49 (Txik Txak).png )
EBG 2 (Txik Txak).png  Ainhoa, Sara, Senpere astelehena
osteguna
SARA Lur Berri ( 45 (Txik Txak).png )
AZKAINE Lur Eder ( 45 (Txik Txak).png 47 (Txik Txak).png 49 (Txik Txak).png )
EBG 3 (Txik Txak).png  Azkaine, Biriatu, Hendaia, Urruña asteazkena
larunbata
AZKAINE Lur Eder ( 45 (Txik Txak).png 47 (Txik Txak).png 49 (Txik Txak).png )
HENDAIA Hiri Barnea ( 3 (Txik Txak).png 31 (Txik Txak).png 33 (Txik Txak).png 35 (Txik Txak).png 37 (Txik Txak).png )
URRUÑA Herri Barnea ( 3 (Txik Txak).png 43 (Txik Txak).png )

Amikuze[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amikuze eskualderako, 27 udalerri amikuztarrak (Aiziritze-Gamue-Zohazti, Amendüze-Unaso, Amorotze-Zokotze, Arberatze-Zilhekoa, Arboti-Zohota, Arrueta-Sarrikota, Behauze, Behaskane-Laphizketa, Bithiriña, Donapaleu, Gabadi, Garrüze, Ilharre, Labetze-Bizkai, Larribarre-Sorhapürü, Lüküze-Altzümarta, Martxueta, Oragarre, Ostankoa eta Uhartehiri) hartzen dituen zerbitzu bat dago.

Joan-etorriak edozein lekutatik egiten dira helbide hauetara:

Erreserbak telefonoz egin behar dira irteera baino 48 ordu lehenago. Bidaiak egin ahal izateko, beharrezkoa da "Roulez en Amikuze" irabazi-asmorik gabeko elkarteari urtean 5 € ordaintzea. Gainera, bidaia bakoitzak 2 € balio du (10 € 10 bidaiarako txartela).[2][3]

Hergarai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hergarai ibarrerako, 5 udalerri amikuztarrak (Ahatsa-Altzieta-Bazkazane, Behorlegi, Duzunaritze-Sarasketa, Lekunberri eta Mendibe) hartzen dituen zerbitzu bat dago.

Joan-etorriak edozein lekutatik egiten dira helbide hauetara:

Erreserbak telefonoz egin behar dira irteera baino 48 ordu lehenago. Bidaiak egin ahal izateko, beharrezkoa da "Hergarai Bizi" irabazi-asmorik gabeko elkarteari urtean 10 € ordaintzea. Gainera, bidaia bakoitzak 0,30 € kilometrotik balio du.[2][4]

Baionaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chronoplus eskaera bidezko garraio zerbitzu bat sortzen saiatu zen Angelun. 2019ko irailean jarri zen martxan Txik Txak sarearekin batera. Hala ere, 2020ko azaroan bertan behera utzi zuten bidaiari faltagatik.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «HEGOBUS ESKAERA BIDEZKO GARRAIOA» hegobus.fr Noiz kontsultatua: 2021-05-11.
  2. a b «Garraio Solidarioa» www.communaute-paysbasque.fr Noiz kontsultatua: 2021-05-11.
  3. Roulez en Amikuze - Garraio Solidarioko zerbitzua
  4. Hergarai Bizi - Garraio Solidarioko zerbitzua
  5. (Frantsesez) Bhat, Virginie. (2021-04-08). «Roulez jeunesse…» www.mediabask.eus Noiz kontsultatua: 2021-05-12.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]