Atomismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Leuzipo Miletokoaren erretratoa, greziarren arteko atomismoaren teoria garatu zuen lehenetarikoa.

Atomismoa eskola filosofiko zenbaitetan garatutako teoria da, zeinaren arabera natura zatiezinezko partikulak diren atomoz eta hutsez osaturik dagoen. Antzinako Indian garatutako tradizio filosofikoetan hautematen da lehenengo aldiz atomismoan oinarritzen diren naturaren filosofiak. Mendebaldean, ordea, presokratikoen taldean daude atomismoa gehien baieztatu zuten filosofo nagusiak, hala nola Leuzipo eta Demokrito. Beranduago, Epikuro eta Lukrezio ere atomistak izan ziren.

Atomismoa egiazkotzat jo zen XIX. mendean atomoen existentzia esperimentalki frogatu zenean. Aurrerago, ordea, atomoak beste partikula zenbaitek osatzen dituztela ere frogatu da zientzian.


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.