Robert Boyle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Robert Boyle
The Shannon Portrait of the Hon Robert Boyle.jpg
Bizitza
Jaiotza Lismore gaztelua eta Lismore1627ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
 Irlandako Errepublika
Bizilekua Waterfordeko konderria
Ingalaterra
Talde etnikoa Anglo-Irish peoplea
Heriotza Londres1691ko abenduaren 30a (64 urte)
Familia
Aita Richard Boyle, 1st Earl of Cork
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Eton College
University College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea fisikaria, kimikaria eta filosofoa
Influentziak Galileo Galilei, René Descartes, Francis Bacon, Cornelis Drebbel, Otto von Guericke eta Ibn Tufail
Kidetza Royal Society
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa

Robert Boyle (Waterford, Irlanda, 1627ko urtarrilaren 25a - Londres, Ingalaterra, 1691ko abenduaren 30a) fisikari eta kimikari irlandarra izan zen, ospetsua gas idealen legeak aurkitzeagatik. Bere The Sceptical Chymist liburua kimikaren historian argitalpen garrantzitsuenetakoa da.

Galileoren termometroa eta Otto von Guerickeen bonba pneumatikoa hobetu zituen. Azken horri esker, arnasa eta errekuntzarako airea beharrezkoa dela frogatu ahal izan zuen. 1661. urtean hainbat saio kuantitatibo egin zituen, eta horiei hurrengo urtean Towneley fisikariak Boyle-Mariotte izenaz ezagutzen den legea (tenperatura berean, gas ideal baten bolumenaren eta presioaren arteko biderkadura bera da beti) ezagutzera eman zuen. Bere lan nagusian, The Sceptical Chymist (Kimikari eszeptikoa (1661), baztertu egin zuen Aristotelesen elementuen teoria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robert Boyle Waterfordeko Lismore gazteluan jaio zen. Corkeko kondea zen Richard Boyleren hamalaugarren semea izan zen. Haurra zela latina, grekera eta frantsesa ikasi zituen. Zortzi urte zituela hil zitzaion ama eta Eton Collegera bidali zuten. 15 urterekin tutore frantses bat jarri zioten eta berarekin Italiako hiriak ezagutu zituen, batez ere Genova eta Florentzia.

1644ean Ingalaterrara itzuli zenerako izugarrizko grina zientifikoa zuen. Hainbat zientzilarirekin Invisible College (Ikastetxe Ikusezina) sortu zuen, 1663an Royal Society of London bihurtuko zena.

Aitak lurrak utzi zizkion Irlandan eta hango errentek ikerketa zientifikoetan soilik aritzea baimendu zioten. Irlandara itzuli zenean herrialde atzeratua aurkitu zuela esan zuen eta horregatik Oxforden bizi izan zen 1654tik aurrera. 1664ean Boyleren legea formulatu zuen, Europan ordea Edme Mariotteren legea zela esan zen, honek urte luzez lan egin ondoren 1676an argitaratu bazuen ere. Gaur egun Boyle-Mariotteren legea izenaz ezagutzen da.

1668an osasun arazoak zirela eta Oxford utzi eta Londresera joan zen. Bertan hil zen 1691ean.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira bere argitalpenik famatuenak:

  • 1661: The Sceptical Chymist (Kimikari fedegabea)
  • 1666: Hidrostatical paradoxes (Paradoxa hidrostatikoak)
  • 1674: Suspicions about the Hidden Realities of the Air (Airearen errealitate ezkutuak)
  • 1686: A Free Enquiry into the Vulgarly Received Notion of Nature
  • 1690: The Christian Virtuoso

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Boyle Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]