Aulkien Banaketa Europako Parlamentuan
Europar Batasuneko itunek ezartzen dute Europako Parlamentuko aulkiak nola banatuko zaizkien Europar Batasuneko estatu kide bakoitzari. Testu hauen arabera, eserlekuen banaketa estatu kideetako biztanleekiko "beheranzko proportzionala" da. Hala ere, estatu kideen arteko negoziazioek eta akordioek garrantzi handia dute.[1] Beraz, aulkien esleipena ez da Estatu bateko biztanleriaren tamainari zorrozki proportzionala, eta ez du formula matematiko finkoa jarraitzen.
Prozesua Espainiako Kongresuaren diputatuak aukeratzeko sistemarekin konpara dezakegu. Espainiako probintzia bakoizari hainbat aulki eskaintzen zaizkio, honen biztanleria kontuan hartuz. Proporzionalki alabaina probintzia txikienak diputatu gehiegi eskuratzen dituzte handienekin konparatuz.
Europako Parlamentuan Alemaniak diputatu gehienak (96) ditu eta Maltak gutxienak (6).
2020an Erresuma Batua EBtik erretiratu ondoren, Europako Parlamenturako diputatu kopurua, presidentea barne, 705era jaitsi zen baina 2024ko hauteskundeetan 720ra igo zen.[2][3] Lisboako Itunak gehienez 751 baimendu ditu.[4]
Estatu kidea | Biztanleria | Eurodiputatuak | Biztanleak eurodiputatu bakoitzarentzat | Eragina |
---|---|---|---|---|
Austria | 9 104 772 | 20 | 455 239 | 1,37 |
Belgika | 11 754 004 | 22 | 534 273 | 1,17 |
Bulgaria | 6 447 710 | 17 | 379 277 | 1,64 |
Kroazia | 3 850 894 | 12 | 320 908 | 1,94 |
Zipre | 920 701 | 6 | 153 450 | 4,06 |
Txekia | 10 827 529 | 21 | 515 597 | 1,21 |
Danimarka | 5 932 654 | 15 | 395 510 | 1,57 |
Estonia | 1 365 884 | 7 | 195 126 | 3,19 |
Finlandia | 5 563 970 | 15 | 370 931 | 1,68 |
Frantzia | 68 070 697 | 81 | 840 379 | 0,74 |
Alemania | 84 358 845 | 96 | 878 738 | 0,71 |
Grezia | 10 394 055 | 21 | 494 955 | 1,26 |
Hungaria | 9 597 085 | 21 | 457 004 | 1,36 |
Irlanda | 5 194 336 | 14 | 371 024 | 1,68 |
Italia | 58 850 717 | 76 | 774 352 | 0,80 |
Letonia | 1 883 008 | 9 | 209 223 | 2,98 |
Lituania | 2 857 279 | 11 | 259 753 | 2,40 |
Luxenburgo | 660 809 | 6 | 110 135 | 5,65 |
Malta | 542 051 | 6 | 90 342 | 6,89 |
Herbehereak | 17 811 291 | 31 | 574 558 | 1,08 |
Polonia | 36 753 736 | 53 | 693 467 | 0,90 |
Portugal | 10 476 366 | 21 | 498 446 | 1,25 |
Errumania | 19 051 562 | 33 | 577 320 | 1,08 |
Eslovakia | 5 428 792 | 15 | 361 919 | 1,72 |
Eslovenia | 2 116 792 | 9 | 235 199 | 2,65 |
Espainia | 48 059 777 | 61 | 787 865 | 0,79 |
Suedia | 10 521 556 | 21 | 501 026 | 1,24 |
Europar Batasuna | 448 387 872 | 720 | 622 761 | 1,00 |
Lisboako Sistema (2009tik – gaur egun arte)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lisboako Itunaren arabera (2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeei lehen aldiz aplikatu zitzaien), aulki kopuruaren gehienezko muga 750 da: estatu bakoitzak gehienez 96 aulki eta gutxienez 6 eskuratzen ditu. EBko estatu kideetako biztanleriarekiko "geroz eta txikiagoko proportzio" araua bete behar dute.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Treaties currently in force - EUR-Lex» eur-lex.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
- ↑ Redistribution of seats in the European Parliament after Brexit. European Parliament 31 January 2020.
- ↑ 2024 European elections: 15 additional seats divided between 12 countries. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Versión consolidada del Tratado de la Unión Europea#TÍTULO III - DISPOSICIONES SOBRE LAS INSTITUCIONES#Artículo 14. 2016-06-07 (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Inicio | Eurodiputados | Parlamento Europeo» www.europarl.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2024-11-21).
- ↑ Distribution of EP seats: Constitutional Affairs Committee approvals proposal. Europa (web portal) 2 October 2007.