Australopithecus garhi

From Wikipedia
Jump to navigation Jump to search
Australopithecus garhi
Pliozeno

Musée national d'Ethiopie-Australopithecus garhi (2).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
GeneroaAustralopithecus
Espeziea Australopithecus garhi
[[|]]

Australopithecus garhi Afrika ekialdean, Etiopian zehazki, duela 2.5 milioi urte inguru bizitako hominini espezie bat da. Bere aztarna fosilak Etiopian dagoen Bouri formazio geologikoko Afar sakonunean aurkitu ziren 1996an, Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko Tim White eta Berhane Asfaw ikerlarien agindupean zegoen ikerketa taldeagatik. Etimologikoki, garhi hitzak Afar hizkuntzan "ustekabe" edo "sorpresa" esan nahi du, izan ere giza leinuaren eboluzioaren berreraiketarako garrantzitsuak izan diren aztarnak dira.

Aurkikuntza[edit | edit source]

Berhane Asfaw eta Tim White paleoantropologoen ikerketa lantaldeak, lehendabizi 1990an eta gero 1996-1998 urte bitartean aurkitu zituen aztarna hauek. Aurkikuntzaren kokalekua Etiopian dagoen Afar sakonunea izan zen, bertako Awash ibaiaren erdialdea zehazki. Bertan kranio partzial bat (BOU-VP-12/130) eta beste aztarna eskeletiko batzuk aurkitu ziren, duela 2.5 milioi urtetan datatuak.

Diagnosia[edit | edit source]

A. garhi beste homínini espezie berri bat bezala sailkatua izan zen, ordurarte deskribatuta zeuden espezie fosilekin konparatuta, bat ez zetozen ezaugarriak zituelako. A. afarensis-engandik hortzeria handia dela eta bereziten da; A. aethiopicus, Paranthropus robustus eta P. boisei-engandik bereizten da, A. garhi-k faltan dituelako hauek dituzten ezaugarri eratorri dentalak, aurpegikoak eta kranialak; eta A. africanus-arekin konparatzerakoan, A. garhi-k aupegia eta hortzeria primitiboagoak ditu.

Aztarnen deskripzioa[edit | edit source]

Holotipoa[edit | edit source]

ARA-VP-12/130 kranio zatien multzoa da, hezur frontal, parietal eta maxilara dituena, azken hau hortzeriarekin. Y. Haile-Selassie-ek aurkitu zuen 1997ko azaroaren 20an eta gaur Etiopiako Museo Nazionalean aurkitzen da, Adis Abeba-n.

Hortzeria[edit | edit source]

Atzeko hortzeriaren tamaina da aipagarriena, oso handia baita, P. robustus-en antzekoa. Aurre hortzeria ere handia du, Australopithecus generoko handienak. Hortz kanino/ premolar/ molar erratioak A. afarensis, A. africanus eta Homo goiztiarren antzekoak dira, baina kanino/ intzisibo erratioa A. africanus-en antzekoagoa.

Garezurra[edit | edit source]

Kapazitate kraniala 450 cm3-koa da, aurpegiare behe aldea nahiko irtena du, arkada dentala U formakoa da eta hezur parietal ondo formatuak ditu.

Dimorfismo sexuala[edit | edit source]

A. afarensis eta P. boisei eredu bezala hartuta, dimorfismo sexuala behatu da: gizonezkoak emakumezkoak baino handiagoak dira. Baina fosil gehiago beharko lirateke dimorfismo sexual hau hobeto ulertzeko.

Gorputz adarrak[edit | edit source]

Bouri-ko aztarna postkranialek homininien eboluzioaren zenbait aspektu argitzeko balio izan dute; adibidez hominini goiztiarren gorputz-adarren luzera eta proportzioak ezagutzeko. Batetik, BOU-PV-12/1 espezimenaren humero/femur erratioaren balioa, gizakien berdina da, beraz eboluzioan gertatutako femurraren luzapena islatzen du. Bestetik, espezimen honen besoko indizea, A. afarensis-en bezala, tximinoen antzekoagoa da. Hortaz, humero/ besaurre erratioa primitibotik modernora H. erectus edo H. ergaster-ekin batera aldatu zela ondorioztatzen da. Azkenik, besaurrearen luzera femurrarekin konparatuta, luzea zen, hortaz, hominini goiztiarretan femurraren luzapena besaurreraren laburtzea baino lehen gertatu zen.

Eztabaida taxonomikoa[edit | edit source]

A. garhi-ren bereizgarritasunengatik, hauen artean kapazitate kranial txikia eta hortz handiak izateak, australopitezinoen barruan beste espezie gazteago batean sailkatzen da (2.5 mu), eta honek eszenario filogenetiko ezberdinak planteatzeko aukera eman du.

A. africanus kontsideratu izan da A. afarensis eta Homo goiztiarren arteko lotura, baina, A. africanus eta Homo generoaren arteko lotura filogenetikoa ezartzea bereziki eztabaidatu da, batez ere, H. habilis espeziaren barruan dimorfismo sexuala onartu edo H. habilis eta H. rudolfensis bi espezie ezberdin direla ez baitago argi. A. garhi-ren kasuan, A. afarensis-en ondorengoa dela kontsideratu daiteke hortzeria kontuan hartuta, baina, kranioaren anatomia dela eta, ez da A. africanus.

A. garhi giza leinuaren aitzindaria izateko leku eta garai egokian agertzen den arren, bere morfologia ez dator bat hipotesi horrekin. Aztarna batzuk agerian uzten dute Homo generoko lehenengo espezimenek hortz handiak zituztela, eta bestalde, A. garhi-k ez ditu oso ezaugarri sendoak autralopitezino bezala sailkatzeko, baina, gure leinuaren aitzindaria izateko ezaugarri asko faltan ditu: kapazitate kraniala, jokabidea eta abarrekin erlazionatuta. Kontuan hartu behar da beraz, A. garhi giza leinuaren aitzindaria balitz, bere ondoren aldaketa kraniofazial handiak gertatu izan beharko zirela, zerebroaren emendioarekin erlazionatutak egongo liratekenak. Gainera, urte gutxiren buruan jokabide berriak agertu beharko ziren, haragiaren kontsumo eta harrizko teknologia erabiltzearekin batera.

Laburbilduz, orain indarrean dagoen sailkapen filogenetikoaren arabera, A. garhi australopitezino lirainen barruan kokatzen da, giza leinuaren aintzindari posible bezala, A. afarensis eta H. habilis-en arteko lotura izan daitekelarik.

Bibliografia[edit | edit source]

  • Berhane Asfaw, Tim White, Owen Lovejoy, Bruce Latimer, Scott Simpson, Gen Suwa: Australopithecus garhi: A New Species of Hominid From Ethiopia. Science 284, 1999, pp. 629–635, DOI|10.1126/science.284.5414.629, cas.bellarmine.edu