Edukira joan

Babur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Babur

1. Mogol enperadorea

1526ko apirilaren 21a - 1530eko abenduaren 26a
← baliorik ez - Humayun
Bizitza
JaiotzaAndijan (en) Itzuli1483ko otsailaren 14a
Lehen hizkuntzaTxagatai hizkuntza
HeriotzaAgra1530eko abenduaren 26a (47 urte) (47 urte)
Hobiratze lekuaBaburreko lorategiak
Familia
AitaUmar Shaikh Mirza II
AmaQutlugh Nigar Khanum
Ezkontidea(k)Zainab Sultan Begum (en) Itzuli
Masuma Sultan Begum (en) Itzuli
Maham Begum (en) Itzuli
Mubarika Yusufzai (en) Itzuli
Aisha Sultan Begum (en) Itzuli  (1499ko abuztua -  1503)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaMughal dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakTxagatai hizkuntza
persiera
arabiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, autobiografialaria, monarka eta idazlea
Lantokia(k)Mogol Inperioa
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Find a Grave: 10476402 Edit the value on Wikidata

Zahir-ud-din Mohammad Babur (1483ko otsailaren 14a - 1530eko abenduaren 26a) Indiako Mogol Inperioaren sortzailea izan zen. Babur ezizenak "tigrea" esan nahi du.

Gaur egun Uzbekistanen dagoen Andijan hirian jaio zen. Tamerlan konkistatzaile mogolaren ondorengoa eta Ferganako haraneko Omar Sheikh erregearen semea zen eta hau hiltzerakoan 12 urte baino ez zituen arren bera bihurtu zen errege.

Hamabost urte zituela, 1495ean Samarkanda hiria erasotu eta konkistatu zuen baina bere sorterria zen Fergana galdu zuen. Berreskuratu bazuen ere 1501ean uzbekoak berriz jabetu ziren bailaraz. Hurrengo hiru urteetan galdutako lurrak berreskuratzeko helburuaz armada handi bat osatu zuen. Hindu Kush mendiak zeharkatu eta Kabul konkistatu zuen baina uzbekoek ez zioten utzi Fergana hartzen. Hurrengo urteetan istilu ugari izan ziren mogolen eta uzbekoen artean.

Bere sorterria eskuratzeaz etsita, hegoaldera jo zuen. Delhiko nobleak ez zeuden gustura Ibrahim Lodi sultanarekin eta Baburri laguntza eskatu zioten. Honek 1521ean Indian sartu eta 1526an Delhi konkistatu zuen. Ibrahim sultana Panipateko batailan hil zen eta Baburrek bere burua Padshah Ghazi (Indiako Enperadore) izendatu zuen. Sultanaren aldekoa zen Rana Sanga erregeak 200.000 soldadurekin aurre egin zion baina honek ere galdu egin zuen eta Babur bihurtu zen Indiako Enperadore absolutua.

Mogol Inperioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1857 arte iraungo zuen Mogol Inperioaren sortzailea izan zen. Hiriburua Agran ezarri zuen eta bertatik gobernatu zuen India iparraldea. 48 urterekin hil zen eta bere seme Humayunek ordezkatu zuen.


Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Babur Aldatu lotura Wikidatan