Alaia Martin
Alaia Martin | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alaia Martin Etxebeste |
Jaiotza | Oiartzun, 1987ko abenduaren 28a (34 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Alaia Martin Etxebeste (Oiartzun, Gipuzkoa, 1987ko abenduaren 28a) bertsolaria da. 2013an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean sartzear egon zen eta 2015ean Gipuzkoako Txapelketan buruz burukoa jokatu zuen.
Xirika gehigarriko elkarrizketatzailea izan zen, bai eta Gaztezulo aldizkariko iritzi emailea ere. Gaur egun, bertso-irakasle lanetan dabil eskoletan. 2016tik aurrera Euskadi Irratian Zubiak programa aurkezten du Artzen Letonarekin batera.[1] 2020ko udan Herritmia irratsaioa gidatuko du.[2]
Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- Finalaurreak (2): 2013, 2017.
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
- Txapeldun orde (1): 2015.
- Hirugarren (2): 2011, 2019.
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa
- Bigarrena (2): 2003, 2004.
- Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa
- Txapelduna (1): 2004.
- Bigarrena (1): 2003.
- Finalista (5): 2001, 2002, 2003, 2004, 2005.
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Lizardi saria (1): 2008
- Erniarraitz saria (1): 2010
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Zubiak | EiTB Euskadi Irratia. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
- ↑ «Udako programazioaren suziria piztu du Euskadi Irratiak» Euskal Irrati Telebista 2020-06-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- «Alaia Martin» Bertsozale.com webgunea.