Edukira joan

«Nelson Mandela»: berrikuspenen arteko aldeak

t
88.12.61.115 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Hosiryuhosi wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t (88.12.61.115 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Hosiryuhosi wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
 
== Gaztaroa ==
 
Hegoafrikako [[Lurmutur probintzia]]ko [[Transkeiar Lurraldea]]n agintzen duen [[Thembu]] dinastiaren adar bateko kidea da Mandela. [[Mvezo]] herrixkan jaio zen. Aitaren aldeko birraitona ([[1832]]an hila) Thembu herriaren erregea izan zen. Erregearen semeetako bat, Mandela abizenekoa, Nelsonen aitona izan zen, eta hori du abizen-iturri. Dena den, ama [[Ixhiba]] klaneko kidea zuenez (edo "Esku ezkertiarren Etxea"), bere ondorengoek ezin izan zuten Thembu herriaren tronorako hautagai izan.
 
Mandelaren aita, Gadla Henry Mphakansyiswa, Mvezo herriko buruzagi izan zen. Hala ere, orduko aginte kolonialari desafio egin izana arguiatuta lurrak kendu zizkioten eta amak [[Qunu]]-ra joan behar izan zuen bizitzera seme-alabekin. Mandelaren aitak lau emazte izan zituen eta guztira hamahiru seme-alaba: bederatzi neska eta lau mutil. Nelson Mandela [[Nosekeni Fanny]] izeneko hirugarren emaztearen semea izan zen (hirugarren emaztea zen, errege familiaren ranking-sistema konplexu baten arabera).
 
[[Fitxategi:Young Mandela.jpg|thumb|left|upright|Nelson Mandela 1937. urtean.]] Bere bigarren izena Rolihlahla-k literalki "adar bati tira egin" esan nahi du, hau da, beste hitz batzuekin esateko, "bazter-nahasle". Rolihlahla Mandela bere familiako lehen kidea izan zen eskolara joaten, eta Miss Mdingane andereñoak "Nelson" izen ingelesa jarri zion. Mandelak, "Long Walk to Freedom" autobiografian dio britainiarrek izen britainiarrak jartzen zizkietela afrikarrei, hauen izenak ezin zituztela esan argudiatuta; baina bere ustez ez zutelako sekula hauek ikasteko gogorik ez errespeturik izan.<ref>['Long Walk to Freedom', Nelson Mandela. 16. orrian aipatua]</ref>
 
Mandelak bederatzi urte zituela, [[tuberkulosi]]ak jota aita hil zitzaion, eta Jongintaba aitaordeak bere ardura hartu zuen. Thembu ohiturei jarraiki, hamasei urterekin egin zen adinez nagusi, eta Clarkeburyko institutura joan zen. Mandelak bertako ikasketak bi urteren buruan amaitu zituen, ohiko hiru urteak igaro beharrean.
 
Garai hartan [[ANC]] alderdiaren entzutea izan zuen, baina Mandelak zuriei buruz iritzi ona zuen. Bere ustez estimatzekoa zen afrikarrak hezteko orduan zuriek izan zuten jarrera, eta beraiek baino gorago zeuden pertsona gisa tratatzen zituen zuriak.
 
[[Arte]] ikasketak hasi zituen Fort Hare-ko unibertsitatean, eta bertan ezagutu zuen [[Oliver Tambo]]. Tambo eta biak bizi osorako lagun egin ziren. Lehen urtearen amaieran unibertsitateko legediaren aurka hasi zen, zenbait boikotetan parte hartuz. Unibertsitatetik kanporatu zuten eta itzultzea galarazi zioten, bertako legeak onartzen zituela adierazi ezean. Ondoren, kartzelan zen bitartean, zuzenbidea ikasi zuen [[Londresko Unibertsitatea]]ren kanpo-programa bati esker.
 
Unibertsitatea utzi ostean, Jongintaba aitaordeak Evelyn Ntoko Mase izeneko andregaia bilatu eta bikote gaztea ezkontzea erabaki zuen. Mandelak, ordea, ezkontzeari uko egin eta [[Johannesburg]]era joan zen bizitzera. Hasieran meategi bateko zaindari gisa topatu zuen lana, baina ez zuen han luze iraun. Mandela legelari batzuen bulegoan hasi zen ondoren, lagun baten laguntzari esker.
 
Bertan zela, falta zitzaizkion ikasketak amaitu zituen Hegoafrikako unibertsitatean.
 
== Bizitza politikoa ==