Ozeano Atlantikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
→‎Historia: +erref behar
40. lerroa: 40. lerroa:
[[Bikingo]]ek ezagutzen bazuten ere, [[XVI. mendea]]ren hasiera arte, Ozeano Atlantikoa ez zen behar bezala esploratzen hasi. Kolonen aurkikundearen ondoren (1492), Ameriketara joateari ekin zioten espainiarrek eta portugaldarrek, Atlantikoaren bazter berriak arakatuz.
[[Bikingo]]ek ezagutzen bazuten ere, [[XVI. mendea]]ren hasiera arte, Ozeano Atlantikoa ez zen behar bezala esploratzen hasi. Kolonen aurkikundearen ondoren (1492), Ameriketara joateari ekin zioten espainiarrek eta portugaldarrek, Atlantikoaren bazter berriak arakatuz.


Ameriketako konkistan, espainiarren banderapean, parte hartu zuten hego [[euskaldun]]ek eta lehen ekintza horietatik kanpo geratu ziren ipar euskaldunek, Ipar Atlantikoko urak jorratuak bide zituzten Kolonen aurkikundearen aurretik [[Ternua]] eta [[Labrador]]ren bidean (dena den, alde hartako egiazko arrantza industria XVI. mendearen hasieratik aurrera garatu zuten euskaldunek).
Ameriketako konkistan, espainiarren banderapean, parte hartu zuten hego [[euskaldun]]ek eta lehen ekintza horietatik kanpo geratu ziren ipar euskaldunek {{erref behar}} Ipar Atlantikoko urak jorratuak bide zituzten Kolonen aurkikundearen aurretik [[Ternua]] eta [[Labrador]]ren bidean (dena den, alde hartako egiazko arrantza industria XVI. mendearen hasieratik aurrera garatu zuten euskaldunek).


Aurkikunde garaietatik aurrera, mendeetan luzatu ziren emigrazio oldeak txandakatu ziren etenik gabe Europatik Ameriketara, itsasoa zeharkatuz. [[XX. mendea]]ren lehen hamarkadetan egin ziren Atlantikoa airez zeharkatzeko lehen saioak.
Aurkikunde garaietatik aurrera, mendeetan luzatu ziren emigrazio oldeak txandakatu ziren etenik gabe Europatik Ameriketara, itsasoa zeharkatuz. [[XX. mendea]]ren lehen hamarkadetan egin ziren Atlantikoa airez zeharkatzeko lehen saioak.

18:40, 28 abuztua 2014ko berrikusketa

Ozeano Atlantikoa

Ozeano Atlantikoa Amerika (mendebaldean) eta Europa eta Afrika (ekialdean) bereizten ditu. Ekuatoreak erdibitzen du, bi zati hauek eratzeko: Ipar Atlantikoa eta Hego Atlantikoa.

Geografia

14.000 km luze eta 100.000.000 km2 inguru ditu (munduko bigarrena Ozeano Barearen ondotik). Muga hauexek ditu: Artiko Ozeanoa, iparraldean; Antartiko Ozeanoa, hegoaldean. Itsaso garrantzitsuak ageri dira haren ondoan, luzakin gisa: Ipar Itsasoa, Itsaso Baltikoa, Mediterraneoa, Karibe Itsasoa.

Ozeano Atlantikoak «S« luze eta zabal baten itxura du, antzina elkarturik zeuden Amerika eta Afrika bereizi ondoren sortu bide zena. Iparretik hegoaldera hedatzen den urpeko mendilerro batek (Atlantikoko bizkarra) sakonune handiak ezkutatzen dituzten bi aldeetan banatzen du ezkerretik eskuinera Ozeano Atlantikoa.

Mendilerro horretako alde bolkaniko batzuk uraren gainetik ageri dira uharteak osatuz (Azore Uharteak, Tristan da Cunha, Asuncion, Santa Elena,…). Beste uharte batzuk kontinenteko plataformetatik bereizitako guneak dira: Britainiar Uharteak (Ingalaterra, Gales, Eskozia, Irlanda), Antillak, Kanariar Uharteak. Atlantiko aldera doazen ur lasterren artean, oso ibai handiak ageri dira, Afrikan eta Ameriketan batez ere: Amazonas, Rio de la Plata, Mississippi, Orinoko, San Lorentzo, Kongo, Gabon, Niger eta Europakoak (txikiagoak eskuarki).

Uraren gazitasuna %35etik beherakoa da. Sakonera, 3.000 m batez beste, 8.000 m-ra iristen da Puerto Ricoko sakanan. Ozeano Atlantikoan era askotako mugimenduak sortzen dira: itsasaldi bizienak badia eta itsasertzetan gertatzen dira. Urte osoan zehar egon ohi diren goi-presioek etengabeko haize boladak eragiten dituzte: alisioak. Ur laster hotzei (Binguela, Kanariar Uharteak, Labrador, Groenlandia) eta beroei (Brasil, Ekuador, Gineako kontrakorrontea eta, batez ere, Gulf Stream) esker, latitude berean dauden ekialdeko eta mendebaldeko itsasertzetako lurraldeetan oso klima desberdina da.

Arrain kopuru handiko ura da: Ipar Itsasoa, Ternua-Kanada eta Afrika ipar-mendebaldea, nahiz hego-mendebaldeetakoak izan emankorrenak. Itsas nahiz airebide ugarik zeharkatzen dituzte ozeanoko bazter guztiak, Ipar Atlantikoan batez ere: iparraldeko bi aldeetan sortu dira munduko porturik garrantzitsuenak (Rotterdam, New York, Londres, Anberes, etab.).

Itsasoak

Uharteak

Iparraldekoak

Hegoaldekoak

Historia

Bikingoek ezagutzen bazuten ere, XVI. mendearen hasiera arte, Ozeano Atlantikoa ez zen behar bezala esploratzen hasi. Kolonen aurkikundearen ondoren (1492), Ameriketara joateari ekin zioten espainiarrek eta portugaldarrek, Atlantikoaren bazter berriak arakatuz.

Ameriketako konkistan, espainiarren banderapean, parte hartu zuten hego euskaldunek eta lehen ekintza horietatik kanpo geratu ziren ipar euskaldunek [erreferentzia behar] Ipar Atlantikoko urak jorratuak bide zituzten Kolonen aurkikundearen aurretik Ternua eta Labradorren bidean (dena den, alde hartako egiazko arrantza industria XVI. mendearen hasieratik aurrera garatu zuten euskaldunek).

Aurkikunde garaietatik aurrera, mendeetan luzatu ziren emigrazio oldeak txandakatu ziren etenik gabe Europatik Ameriketara, itsasoa zeharkatuz. XX. mendearen lehen hamarkadetan egin ziren Atlantikoa airez zeharkatzeko lehen saioak.

Erreferentziak



Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ozeano Atlantikoa Aldatu lotura Wikidatan

Txantiloi:NA lotura