Celsius gradu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
32. lerroa: 32. lerroa:


[[Kategoria:Tenperatura unitateak]]
[[Kategoria:Tenperatura unitateak]]
[[Kategoria:Suediako asmakizunak]]

02:31, 15 martxoa 2016ko berrikusketa

Anders Celsius.

Celsius gradua edo gradu zentigraduak, °C ikurrarekin idazten dira. Anders Celsiusek sorturiko unitatea da bere tenperatura eskalarako. Unitate hau Nazioarteko Unitate Sisteman agertzen da eta nazioartean erabiliena da.

Uraren arabera eraikitzen da, 0 tenperatura izotz puntuan jarriz eta 100 gradu irakite-puntuan, biak atmosfera bateko presioan neurtuak. Bien artean dagoen aldea 100 zati ezberdinetan zatitzen da, eta haietako bakoitza Celsius gradu bat da.

Unitateen arteko harremana

Celsuis gradu bat (1 °C) eta kelvin gradu bat (1 K) berdinak dira, lehena eta bigarrenaren definizioa bera baita baina kelvinak zero absolututik neurtzen baitira.

Honela Kelvinetan dagoen tenperatura bat Celsiusetan emateko, edo alderantziz, honako ekuazioa egin behar da:

  • Tenp. (°C) = Tenp. (K) - 273,15 (izan ere -273,15 da zero absolutuaren balioa)

Fahrenheit graduetara pasatzeko Celsius tenperatura 1,8gatik biderkatu behar da (9/5) eta ondoren 32 gehitu.

  • Tenp. (°F) = 1,8 x Tenp. (°C) + 32

Alderantzizko operazioa egiteko:

  • Tenp. (°C) = (Tenp. °F - 32) / 1,8.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Celsius gradu Aldatu lotura Wikidatan