Bali: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
31. lerroa: 31. lerroa:


[[Klima tropikal]]a da, oso beroa, bi urtarorekin; [[urtaro lehor]]ra apiriletik urrira doa, eta [[urtaro hezea]] azarotik martxora.
[[Klima tropikal]]a da, oso beroa, bi urtarorekin; [[urtaro lehor]]ra apiriletik urrira doa, eta [[urtaro hezea]] azarotik martxora.



{{Klima
{{Klima
133. lerroa: 132. lerroa:
[[1512]]tik goiti, [[portugal]]dar itsasgizonek uhartea begiztatu eta mapetan kokatu zuten. [[1597]]an, [[Cornelis Houtman]] [[herbeheretar]]ra lehorreratu zen. Herbeheretarrek merkataritza-kolonia eratu zuten, [[Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia]]ren bitartez. [[XIX. mende]]ko bigarren erdian, nederlandarrak saiatu ziren beren agintea finkatzen zenbait gerra kolonialen bidez. Beti ere, haien nagusitasuna ez zen inoiz izan Javan eta [[Molukak|Moluketan]] bezain handia.
[[1512]]tik goiti, [[portugal]]dar itsasgizonek uhartea begiztatu eta mapetan kokatu zuten. [[1597]]an, [[Cornelis Houtman]] [[herbeheretar]]ra lehorreratu zen. Herbeheretarrek merkataritza-kolonia eratu zuten, [[Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainia]]ren bitartez. [[XIX. mende]]ko bigarren erdian, nederlandarrak saiatu ziren beren agintea finkatzen zenbait gerra kolonialen bidez. Beti ere, haien nagusitasuna ez zen inoiz izan Javan eta [[Molukak|Moluketan]] bezain handia.


[[1920ko hamarkada]]n Bali turismo gune bilakatu zen [[mendebaldea (kultura)|mendebaldarrentzat]]. [[Bigarren Mundu Gerra]]n, japoniar osteek uhartea okupatu zuten, [[1942]]-[[1945]] bitartean. [[1946]]an herbeheretarrak uhartera itzuli ziren, baina [[I Gusti Ngurah Rai| Ngurah Rai]] buru zuen ''askapen armada''-ren aurka borrokatu behar izan zuten. Azkenik, 1949ko abenduaren 29an Herbehereek onartu behar izan zuten [[Indonesia]]ren independentzia, Bali barne.
[[1920ko hamarkada]]n, [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko]] artista eta intelektual batzuek Baliren irudi idilikoa zabaldu zuten, eta ''Bakearen uhartea'' deitutakoa<ref>{{erreferentzia|abizena= Zubiria| izena= Pello|url= http://www.argia.eus/argia-astekaria/1919/bali-politean-bonba-berriak-eta-odol-zaharrak |izenburua= Bali politean bonba berriak eta odol zaharrak |bilduma = UNESCO World Heritage | argitaletxea= argia.eus |sartze-data= 2016-9-5}}</ref> turismo gune bilakatu zen. [[Bigarren Mundu Gerra]]n, [[1942]]-[[1945]] bitartean, japoniar osteek okupatu zuten. Gerra ostean, herbeheretarrak itzuli ziren, baina [[I Gusti Ngurah Rai| Ngurah Rai]] buru zuen ''askapen armada''-ren aurka borrokatu behar izan zuten. Matxinoak azpiratu bazituzten ere, 1949ko abenduaren 29an Herbehereek onartu behar izan zuten [[Indonesia]]ren independentzia, Bali barne.


[[2002]]ko [[urriaren 12]], [[Kuta]]n [[Al Kaida|Al Qaedak]] bonba batzuk lehertu zituen, 202 pertsona hiltzen. Berriro, [[2005]]ean errepikatu zen.
[[2002]]ko [[urriaren 12]], [[Kuta]]n [[Al Kaida|Al Qaedak]] bonba batzuk lehertu zituen, 202 pertsona hiltzen. Berriro, [[2005]]ean errepikatu zen.

14:55, 5 iraila 2016ko berrikusketa

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula Bali[1] (balieraz: ᬩᬮᬶ) Indonesiako uharte eta probintzia da. Probintziak, Bali uharteaz gain, hurbileko irla txiki batzuk ere hartzen ditu, hala nola Nusa Penida, Nusa Lembongan eta Nusa Ceningan. 2014an 4.225.384 biztanle zituen[2], gehienak hinduistak (%83,5 2010ean)[3]. Hiriburua Denpasar da.

Geografia

Baliko topografia

Bali Sondako Uharte Txikiak izeneko uhartedian dago. Mendebaldean Java du, Baliko itsasarteak bereizirik, eta ekialdean Lombok. 145 kilometro luze eta 80 kilometro zabal da, eta 5.700 kilometro koadroko azalera dauka. Sumendiz sortutako uhartea da, nahiko menditsua. Mendirik garaiena, Gunung Agung sumendia (3.142 m), ipar-ekialdean dago; 1963ko martxoan izan zuen erupzioak 1.500 lagun hil eta milaka etxerik gabe utzi zituen. Hegoaldean alubioi ordokiak nagusi dira [4].

Klima tropikala da, oso beroa, bi urtarorekin; urtaro lehorra apiriletik urrira doa, eta urtaro hezea azarotik martxora.


    Datu klimatikoak (Denpasar, Bali)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 33.0 33.4 33.6 34.4 33.1 31.4 30.4 29.6 31.4 33.6 32.7 33.0 32.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 28.6 28.8 28.8 29.6 28.6 27.4 26.7 26.1 27.1 28.6 28.1 28.2 28.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 24.1 24.2 24.0 24.8 24.1 23.5 23.0 22.5 22.9 23.7 23.5 23.5 23.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 345 274 234 88 93 53 55 25 47 63 179 276 1732
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 19 17 14 10 6 5 4 3 2 6 11 17 114
Hezetasuna (%) 85 85 85 85 80 80 80 80 80 80 85 85 82.5
Iturria: Weatherbase[5]
Padangbai hondartza.

Baliko hiri nagusiak iparraldeko Singaraja eta hegoaldeko Denpasar hiriburua dira. Hiriburu kulturala, aldiz, Denpasarretik iparraldera dagoen Ubud herria da. Uhartean 4,2 milioi lagun bizi dira, gehienak hinduistak, musulmanak %13,4 dira, batez ere arrantzaleak, eta kristauak %2,5[3].

Historia

Gizakia duela 40.000-60.000 urte heldu zen Balira. Orain dela 4.500-3.000 urte, austronesiar hizkuntzak mintzatzen zituzten jendeak, jatorria Taiwanen edota hegoaldeko Txinan zituztenak, iritsi ziren. Austronesiarrek arroz laborantza eraman zuten, eta jatorrizko biztanle melanesiarrak, ehiztari-biltzaileak, zokoraturik gelditu ziren[6].

K. a. I. mendetik aurrera, Balik harreman handia izan zuen Indiarekin; era horretan, Budismoa eta Shivaismoa iritsi ziren. Garai hartan eraiki zen subak izeneko ureztatze sistema[7]. 1343an, ekialdeko Javako Majapahit Inperio hinduak kolonia bat sortu zuen Balin. 1500an, Majapahit Inperioa suntsitu zenean, javatar ugari Balira migratu ziren.

1512tik goiti, portugaldar itsasgizonek uhartea begiztatu eta mapetan kokatu zuten. 1597an, Cornelis Houtman herbeheretarra lehorreratu zen. Herbeheretarrek merkataritza-kolonia eratu zuten, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiaren bitartez. XIX. mendeko bigarren erdian, nederlandarrak saiatu ziren beren agintea finkatzen zenbait gerra kolonialen bidez. Beti ere, haien nagusitasuna ez zen inoiz izan Javan eta Moluketan bezain handia.

1920ko hamarkadan, Mendebaldeko artista eta intelektual batzuek Baliren irudi idilikoa zabaldu zuten, eta Bakearen uhartea deitutakoa[8] turismo gune bilakatu zen. Bigarren Mundu Gerran, 1942-1945 bitartean, japoniar osteek okupatu zuten. Gerra ostean, herbeheretarrak itzuli ziren, baina Ngurah Rai buru zuen askapen armada-ren aurka borrokatu behar izan zuten. Matxinoak azpiratu bazituzten ere, 1949ko abenduaren 29an Herbehereek onartu behar izan zuten Indonesiaren independentzia, Bali barne.

2002ko urriaren 12, Kutan Al Qaedak bonba batzuk lehertu zituen, 202 pertsona hiltzen. Berriro, 2005ean errepikatu zen.

Banaketa administratiboa

Bali Sunda Uharte Txikietan dagoen probintzia da. Probintzia 8 barruti (kabupaten) eta hiri (kota) batean zatituta dago:

Ekonomia

Ausardia handiz eraikitako ureztatzeko sistemak baliatuz bideratu da bertako arroz langintza oparoa. Turismo lurraldea da[9].

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. Ni Komang Erviani. Bali faces population boom, now home to 4.2 million residents. thejakartapost.com (Noiz kontsultatua: 2016-9-2).
  3. a b Penduduk Menurut Wilayah dan Agama yang Dianut. Provinsi Bali. sp2010.bps.go.id (Noiz kontsultatua: 2016-9-2).
  4. Bali. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-9-2).
  5. Denpasarko datu klimatikoak. weatherbase.com (Noiz kontsultatua: 2016ko irailaren 2a).
  6. Karafet, T. M.; Hammer, M. F.; Lansing, J. S.. Austronesian migrations: some insights from Bali.. in: University of Arizona, Tucson. tuvalu.santafe.edu (Noiz kontsultatua: 2016-9-3).
  7. Cultural Landscape of Bali Province: the Subak System as a Manifestation of the Tri Hita Karana Philosophy. in: UNESCO World Heritage. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2016-9-3).
  8. Zubiria, Pello. Bali politean bonba berriak eta odol zaharrak. in: UNESCO World Heritage. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-9-5).
  9. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bali Aldatu lotura Wikidatan