Orsay museoa: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 48°51′36″N 2°19′37″E / 48.860°N 2.327°E / 48.860; 2.327
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dominik (eztabaida | ekarpenak)
t + Kategoria
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
10. lerroa: 10. lerroa:


== Bilduma ==
== Bilduma ==
[[Fitxategi:MuseeOrsay 20070324.jpg|thumb|right|350px|'''Musée d'Orsay''', museoaren barnealdea galeria nagusiarekin]]
[[Fitxategi:MuseeOrsay 20070324.jpg|thumb|350px|'''Musée d'Orsay''', museoaren barnealdea galeria nagusiarekin]]
Margolan [[errealismo (margolaritza)|errealista]], [[inpresionismo|inpresionista]] eta [[inpresionismo ondokoa|postinpresionista]], eskultura, apaindura artea, zinea eta [[arkitektura]] lanak ditu, lan guzti hauek, [[Louvre museoa|Louvreko]] Museoaren funtsekoak direnak, bere galeriek, aurreko artea erakusten dutelarik, [[erromantizismo]] garairaino.
Margolan [[errealismo (margolaritza)|errealista]], [[inpresionismo|inpresionista]] eta [[inpresionismo ondokoa|postinpresionista]], eskultura, apaindura artea, zinea eta [[arkitektura]] lanak ditu, lan guzti hauek, [[Louvre museoa|Louvreko]] Museoaren funtsekoak direnak, bere galeriek, aurreko artea erakusten dutelarik, [[erromantizismo]] garairaino.



11:15, 9 ekaina 2017ko berrikusketa

Orsay Museoa (frantsesez Musée d'Orsay) Parisen dagoen museo bat da, XIX. mendeko arte plastikoei eskainia, eta, bereziki, inpresionismo garaiko bere lanengatik ezaguna. Kronologikoki, antzinako maisuen (Louvre museoa) eta arte moderno eta garaikidearen (Georges Pompidou Zentroa) arteko artearen historia hartzen du.

Orsay Museoa

Historia

Jada 1973an, Frantziako Museoen Zuzendaritzak, Orsayko tren geltokian museo bat ezartzeko egitasmoa pentsatu zuen, hondoratzear zegoena, eta non hotel bat eraikitzeari buruz hitz egiten zen. Erabakia, XIX. mendeari buruzko interes baten berragerpenak bultzatu zuen, tren geltokia, 1973ko martxoak 8an Monumentu Historikoen Inbentario Gehigarrian erantsia izan zelarik.

Baina, museoa eraikitzeko erabakia, ez zen 1977ko urriaren 20ko ministro kontseilua arte iritsi, dirudienez, presidenteak berak, Valéry Giscaird d'Estainngek ekimen propioz aurkeztutakoa.

Eraikina, 1986an inauguratua izan zen, Gae Aulenti arkitektoak eginiko birmoldaketaren ondoren. Ofizialki, urte horretako abenduak 1ean inauguratu zen, garai horretan Errepublikako presidente zen François Mitterranden aldetik, publikoarentzat, hilabete bereko 9an zabalduz.

Bilduma

Musée d'Orsay, museoaren barnealdea galeria nagusiarekin

Margolan errealista, inpresionista eta postinpresionista, eskultura, apaindura artea, zinea eta arkitektura lanak ditu, lan guzti hauek, Louvreko Museoaren funtsekoak direnak, bere galeriek, aurreko artea erakusten dutelarik, erromantizismo garairaino.

Orsayn, Jean-François Millet, Dominique Ingres, Edouard Manet, Gustave Courbet, Eugene Delacroix, Claude Monet, Pierre-Auguste Renoir, Paul Gauguin, Vincent Van Gogh, Antonio de la Gándara edo François Pomponen lanak aurki daitezke, beste artista batzeuen artean.

Lan azpimarragarriak:

Eskultura eta margolaritza galeriez gain, badaude arkitektura, apaindura arteei (Art Nouveau eta Arts and Crafts mugimendua) edo argazkilaritzari eskainiak (Nadar, Gustave Le Gray, Jean-Baptiste Regnault, Shaw...)

48°51′36″N 2°19′37″E / 48.860°N 2.327°E / 48.860; 2.327
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orsay museoa Aldatu lotura Wikidatan