Joanes Etxeberri: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
tNo edit summary |
||
11. lerroa: | 11. lerroa: | ||
Funtsean hiru lan idatzi zituen euskaraz: |
Funtsean hiru lan idatzi zituen euskaraz: |
||
* ''[[Lau-urdiri gomendiozko karta, edo gutuna]]''<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraLauUrduri.htm «Lau-urdiri gomendiozko karta edo gutuna»], ''Literaturaren Zubitegia''.</ref> (1718) [[Lapurtarren Biltzarra]]ri egindako [[eskutitz|gutuna]] da. Bertan euskaraz, euskara [[Lapurdi]]ko eskoletan irakasteko eskakizuna egiten du. Honekin batera berak egindako [[gramatika]] lana aurkezten du, eta argitaratu eta eskolako material gisa erabiltzeko baimena eskatzen du. Biltzarrak ezezko erantzuna eman zion eta horregatik, ezin izan zituen bere lanak plazaratu. |
* ''[[Lau-urdiri gomendiozko karta, edo gutuna]]''<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraLauUrduri.htm «Lau-urdiri gomendiozko karta edo gutuna»], ''Literaturaren Zubitegia''.</ref> (1718) [[Lapurtarren Biltzarra]]ri egindako [[eskutitz|gutuna]] da. Bertan euskaraz, euskara [[Lapurdi]]ko eskoletan irakasteko eskakizuna egiten du. Honekin batera berak egindako [[gramatika]] lana aurkezten du, eta argitaratu eta eskolako material gisa erabiltzeko baimena eskatzen du. Biltzarrak ezezko erantzuna eman zion eta horregatik, ezin izan zituen bere lanak plazaratu. |
||
* ''[[Eskuararen |
* ''[[Eskuararen hatsapenak]]''<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraHatsapenak.htm «Eskuararen hatsapenak»], ''Literaturaren Zubitegia''.</ref> (1712): Saiakera elebiduna, [[euskara]]z eta [[latin]]ez idatzitako [[euskara]]ren apologia-lana, [[Julio Urkixo|Urkixok]] [[Zarautz|Zarauzko]] [[frantziskotar]]ren komentuan aurkitu zuen. Ez datoz jatorri kontuak soilik. Gure hizkuntzaren goraipamen sutsua dugu eta [[Hegoalde (argipena)|Hegoaldeko]] apologistek ez bezala, euskaraz moldatua. Horrezaz gain, eta besteak beste, Axular izendatzen du literatur hizkuntzaren eredu nagusi. |
||
* ''[[Euskal-herriari eta Euskaldun guztiei eskuarazko hatsapenak latin ikasteko]]''. Garai hartan kultur hizkuntza [[latin]]a zen oraindik. Horregatik euskaldunak, gaztelaniazko edo frantsesezko ikasbideetara jo behar izaten zuten latinaz jabetzeko. |
* ''[[Euskal-herriari eta Euskaldun guztiei eskuarazko hatsapenak latin ikasteko]]''. Garai hartan kultur hizkuntza [[latin]]a zen oraindik. Horregatik euskaldunak, gaztelaniazko edo frantsesezko ikasbideetara jo behar izaten zuten latinaz jabetzeko. |
||
16:47, 15 apirila 2019ko berrikusketa
Joanes Etxeberri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sara, 1668 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Azkoitia, 1749 (80/81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta idazlea |
Mugimendua | Sarako Eskola |
Izengoitia(k) | Etxeberri Sarakoa |
Joanes Etxeberri (Sara, Lapurdi, 1668 - Azkoitia, Gipuzkoa, 1749) euskal idazlea eta sendagilea izan zen.[1] Euskaltzale handia zen, eta aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak irakurriak zituen. Axular buruzagi eta aitzindaritzat zeukan, eta haren lanari jarraipena eman nahi izan zion. Idatzi zituen bere idazlan guztiak euskararen ingurukoak izan ziren. Bere garaian erlijiosoa ez zen idazle bakanetakoa dugu, eta erlijio gaiez kanpora ibili zen ia bakarra.
Bizitza
Etxeberrik lehenengo ikasketak Pauen jesuitekin egin zituen, jarraian Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua. Medikuntzatik at letra-gizona ere izan zen. Sendagile lanari Saran ekin zion, eta une hartan Maria Itsasgaraterekin ezkondu zen. Hamaika seme-alaba izan zituzten; haien artean aipagarriena da Agustin, Mutrikuko mediku izanen zena.
Gero Hego Euskal Herrira joan zen, 1713ko abenduaren 11n Berako udalarekin sinatu zuen bere lehenbiziko kontratua, 1716an berretsiko zuena. Baztango Elizondon ere lan egin omen zuen denbora batean baina batez ere Beran bizi izan zen 1722 arte. Urte hartan Hondarribiara joan zen, ordurako zeukan ospeak eramanda. Baina Hondarribian jasotzen zuen soldata urriak eta hura jasotzeko atzerapenak eraginda, Etxeberri Hondarribitik alde egin zuen. 1725eko urrirako Azkoitiko mediku ageri zen. Bezeroen artean Loiolako josulagunak zeuzkan, besteak beste Kardaberaz edota Larramendi. Azkoitian jarraitu zuen mediku lanak egiten bertako udalak zaharturik zegoelako erretiratu zuen arte, eta 1749ko lehenengo erdialdean zendu zen, 81 urte zituelarik.[2]
Lanak
Funtsean hiru lan idatzi zituen euskaraz:
- Lau-urdiri gomendiozko karta, edo gutuna[3] (1718) Lapurtarren Biltzarrari egindako gutuna da. Bertan euskaraz, euskara Lapurdiko eskoletan irakasteko eskakizuna egiten du. Honekin batera berak egindako gramatika lana aurkezten du, eta argitaratu eta eskolako material gisa erabiltzeko baimena eskatzen du. Biltzarrak ezezko erantzuna eman zion eta horregatik, ezin izan zituen bere lanak plazaratu.
- Eskuararen hatsapenak[4] (1712): Saiakera elebiduna, euskaraz eta latinez idatzitako euskararen apologia-lana, Urkixok Zarauzko frantziskotarren komentuan aurkitu zuen. Ez datoz jatorri kontuak soilik. Gure hizkuntzaren goraipamen sutsua dugu eta Hegoaldeko apologistek ez bezala, euskaraz moldatua. Horrezaz gain, eta besteak beste, Axular izendatzen du literatur hizkuntzaren eredu nagusi.
- Euskal-herriari eta Euskaldun guztiei eskuarazko hatsapenak latin ikasteko. Garai hartan kultur hizkuntza latina zen oraindik. Horregatik euskaldunak, gaztelaniazko edo frantsesezko ikasbideetara jo behar izaten zuten latinaz jabetzeko.
Bizi izan artean, lehenengo liburuxka bakarrik kaleratu zuen. Bigarrena eta hirugarrena ez ziren XX. mendera arte kaleratu, nahiz eta Etxeberrik saiakerak egin hauek argitaratzeko. Haietako batzuk frantziskotarren Zarauzko komentuan egon ziren "galdurik".
Bazen laugarren obra bat ere; Hiztegia, euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz atondua. Larramendik ezagutu eta erabili zuen, baina badirudi betiko galdu zela.
Erreferentziak
- ↑ «Joanes Etxeberri», Literaturaren Zubitegia.
- ↑ www.wikiteka.com: Joanes Etxeberri Sarakoa
- ↑ «Lau-urdiri gomendiozko karta edo gutuna», Literaturaren Zubitegia.
- ↑ «Eskuararen hatsapenak», Literaturaren Zubitegia.