Aranzadi Zientzia Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Koordenatuak: 43°18′09″N 1°58′03″W / 43.30243°N 1.96749°W / 43.30243; -1.96749
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
67. lerroa: 67. lerroa:


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
{{Commonskat}}

* [http://www.aranzadi.eus/?lang=eu Aranzadi Zientzia Elkartearen webgunea]
* [http://www.aranzadi.eus/?lang=eu Aranzadi Zientzia Elkartearen webgunea]



{{Commonskat}}


[[Kategoria:Aranzadi Zientzia Elkartea]]
[[Kategoria:Aranzadi Zientzia Elkartea]]

22:33, 5 ekaina 2019ko berrikusketa

Aranzadi Zientzia Elkartea
Aranzadi Zientzia Elkartea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′09″N 1°58′03″W / 43.30243°N 1.96749°W / 43.30243; -1.96749
Map
Webgune ofiziala

Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi-asmorik gabeko zientzia elkarte bat da, eta helburutzat du kultura- nahiz natura-ondarea ikertzea, ezagutzera ematea eta babestea. Jesus Elosegi ikerlari eta arkeologoak sortu zuen, XX. mendearen erdialdean, azterketa eta ikerketarako gunetzat. Geroztik, Aranzadik garrantzi handia hartu du komunitate zientifikoan, eta 2001. urtean herri-onurako erakunde izendatu zuten.

Gaur egun Aranzadi Zientzia Elkarteak 1.700 kide inguru ditu. Horietako 150 dira erakundearen ikerketa-eremuaren barruan lanean aritzen diren ikertzaileak, hainbat zientzia alorretakoak. Natura eta giza zientzien alorreko ikerlariak dira ia guztiak, eta gehienbat nabarmentzen diren zientzia alorrak hauek dira: Biologia, Historia, Arkeologia, Antropologia, Etnografia, Geografia eta Geologia.[1]

Historia

Elkartea 1947an sortu eta erregistratu zen eta Euskal Herrian zientzien ikerketa, aplikazioa eta zabalkundea bultzatzea du helburu nagusitzat.

Izena Telesforo Aranzadi (1860-1945) gipuzkoar antropologo ospetsuarengandik hartu du, Antropologian, Etnologian, Historiaurrean eta adar bereko zientzietan ikerlari aski ezaguna.[1]

Egoitzak

Elkarteak Euskal Herrian zehar banatuta dauden egoitzak ditu:

Etorkizunean Intxaurrondo auzoan egongo den egoitza berrira lekualdatzea aurreikusten da.

Helburuak

Telesforo Aranzadi (1860-1945).

Elkarteak ekintza eta jarduera ugari egin ditu sorreratik, honela natura eta antropologia zientzietan Euskal Herriko erakunde garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da.

Gaur egun plan eta proiektu zehatzen inguruan aritzen diren adituak biltzen duen azterlan eta Ikerketa zentroa da.

Azterketa orokorrak eta baita ere ikerketa burutzen ditu hainbat lan arlotan; era berean zabalkunde lan handia egiten du zientzi horien ezagutza hedatzeko. Erakunde publikoekin batera, informazio ekintzak egiten ditu ere natura eta ondare arkeologikoa eta etnografikoa hobeto zaintzeko eginahalean.

Jarduerak

Zuzendaritza Batzarra

  • Lehendakaria: Paco Etxeberria
  • Lehendakariordea: Jokin Otamendi
  • Diruzaina: Rafael Zubiria
  • Idazkaria: Javier Cantera
  • Batzordekideak: 2016. urtean batzorde berria osatu zen. Zuzendaritza Batzorde berriko kideak hauek: Juan Antonio Alduncin, Juan Arizaga, Javier Cantera, Francisco Etxeberria, Maria Jose Iriarte, Jose Angel Irigarai, Juan Mari Martinez Txoperena, Jokin Otamendi, Jabier Puldain, Rafa Zubiria. (Ordezkoak: Pedro Castaños, Manu Ceberio, Paul Minguez, Lorena Uriarte).[2].

Sailak

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aranzadi Zientzia Elkartea Aldatu lotura Wikidatan