Volinia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
14. lerroa: 14. lerroa:


[[Kategoria:Ukrainako eskualde historikoak]]
[[Kategoria:Ukrainako eskualde historikoak]]
[[Kategoria:Poloniako geografia]]
[[Kategoria:Poloniako eskualde historikoak]]
[[Kategoria:Bielorrusiako geografia]]
[[Kategoria:Bielorrusiako geografia]]

10:22, 26 urria 2019ko berrikusketa

Volinia, horiz.

Volinia[1] (ukraineraz: Волинь, errusieraz: Волы́нь, polonieraz: Wołyń, lituanieraz: Voluinė edo Volynė, alemanez: Wolhynien edo Wolynien) edo Lodomeria ekialdeko Europako eskualde historikoa da, Mendebaldeko Bug eta Pripiat ibaien artean hedatzen dena. Gaur egun Ukraina, Polonia eta Bielorrusiaren artean banaturik dago. Zati handiena Ukrainako ipar-mendebaldean dago eta, administrazioari dagokionez, hiru oblastetan banaturik: Volinia, Zhytomyr eta Rivne.

Historia

Armarria.

Eslaviarren mende egon zen Galitziako lurralde bihurtu aurretik. 1200. urtean printzerriko hiriburua zen, eta 1253an Inozentzio IV.ak erreinu bihurtu zuen. Tartariarren gerran Lituaniaren eta Poloniaren artean banatu zuten Volinia. 1793tik 1795era bitarteko urteetan Errusiak beretu zuen, eta Poloniaren aurkako politika nazionalista bultzatu zuten bertan.

Errusiako Gerra Zibilean zenbait gudu izan ziren lurralde horretan, eta Rigako hitzarmenaren ondorioz (1921), Errusiaren eta Poloniaren artean banatu zuten. 1945ean Errusiaren mendean geratu zen. Sobietar Batasuna desegin zenean, Volinia Ukrainako parte izatera pasatu zen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Volinia Aldatu lotura Wikidatan
  1. Exonimia: Ukraina Euskaltzaindia.net